DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA SAUk (aurrerantzean, DBUSek) egiten duen datu bilketa eta tratamendua arautzen du, oro har, Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”), datu horiek hauekin izanik: (i) www.dbus.eus domeinu izenaren bitartez eskuragarri dagoen web orriaren erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, bai eta une bakoitzean WEBGUNEAren bitartez eskuragarri dauden zerbitzua; eta (ii) datuak eskuratzeko behar bezala identifikatuta dauden beste sistema batzuen bitartez jasotako beste datu batzuk. Hori dena alde batera utzita WEBGUNEAn edota beste kanal batzuetan erabilgarri dauden atal, galdetegi edo zerbitzu batzuetan informazio egokia emateko eta, kasua bada, zure baimena eskuratzeko ezarritako aurreikuspen espezifikoak.
DBUSek PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, lege, jurisprudentzia edo administrazio aloreko berritasunetara eta une bakoitzean bere jardueraren esparruan gartzen dituen jardunbideetara egokitzeko, une oro kontuan izanda bere eskubideak eta interesak.
Dena dela, DBUSek PRIBATUTASUN POLITIKAn sartu ahal izateko egokiak diren baliabide teknikoak emango dizkizu, datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkigun informazio obligazioak behar bezala betetzeko.
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAU da zure datuen tratamenduaren arduraduna. , Donostian (Gipuzkoa), Fernando Sasiain kaleko 7an helbideratuta dagoen sozietatea da, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1001. liburukian, 126. folioan, SS-572 orrian eta 1. Inskripzioan, eta A-20003737 IFZa dauka.
Datuen babesaren alorrean aplikatu behar den araudian ezarritakoaren arabera, Datuen Babesaren Ordezkari bat daukagu izendatuta (DBO), zeina DBUSeko pribatutasunaren kudeaketaz eta kontrolaz arduratuko den eta zeinarekin harremanetan jarri ahal izango den dpo@dbus.eus posta elektronikoko helbidearen bitartez.
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
DBUSen tratatzen ditugun datuak zuk zeuk bide hauen bitartez emandakoak dira: (i) WEBGUNEAn nabigatzean bete dituzun galdetegiak edota beste kanal batzuk (adibidez, WEGUNEAn erabiltzaile gisa erresitratzea –halakorik balego–, harremanetarako galdetegiak, enplegu eskaintzei edota hautaketa prozesuei buruzko galdetegiak, etab.); (ii) kontsultarako mezu elektriko bat bidaliz; edo (iii) datuak eskuratzeko behar bezalako indentifikatutako beste sistema batzuk, hala nola gure instalazioetan eta gure flotako ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistema.
Emandako datuak hirugarren bati buruzkoak badira, bermatuko duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eman diozula eta bere datuak DBUSi emateko eta aurrerago adierazten diren xedetarako baimena eman dizula.
Horrez gain, jakinarazten dizugu DBUSek bera presente dagoeneko sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bitartez tratatu ditzakeela sare sozialetan dauden zure datuak, hori dena sare sozial bakoitzean ezarritako termino eta baldintzetan.
3. Zer datu mota tratatzen ditugu?
DBUSen tratatzen ditugun datuak galdetegi egokien bitartez eta posta elekroniko bidez zuk zeuk emandakoak dira, bai eta, kasua bada, DBUSek presente gaudeneko sare sozialetan edota datuak eskuratzeko behar bezala identifikatutako beste bide batzuetan dituen profil korporatiboen bitartez lortzen ditugunak ere.
DBUSen, datu kategoria hauek tratatzen ditugu bereziki:
▪ Harremanetarako identifikazio datuak (adibidez, izena, abizena, NAN, posta helbidea eta posta elektronikoko helbidea, telefonoa, etab.).
▪ Interneteko nabigazio datuak (adibidez, IP helbidea, web orrietako bisitak, wifi serretako konexioak, etab.).
▪ Ezaugarri pertsonalen, prestakuntzaren, enpleguaren eta beste ezaugarri batzuen gaineko datuak (enplegu eskaeren/eskaintzen kasuan edota zeure borondatez parte hartzen duzuneko DBUSen hautaketa prozesuen kasuan).
▪ Bankuko datuak eta transakzio ekonomikokoei buruzkoak.
▪ DBUSek antolatutako jarduera eta ekitaldietan parte hartzen duten interesdunen irudia, haien baimenarekin.
▪ Gure instalazioetan eta gure flotako ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistemak hartutako irudiak.
4. Zer xederekin tratatzen ditugu zure datuak eta zer legitimaziorekin?
Xede hauetarako tratatzen ditugu zure datuak:
▪ DBUSek WEBGUNEAren bitartez zure esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuetako batzuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko duzun bidea kudeatzea, tartean direla blog zerbitzuak, sare sozialak edo une bakoitzean WEBGUNEAren bidez eskuragarri dauden beste funtzio batzuk.
▪ WEBGUNEAren bidez DBUSekin formalizatzen dituzun produktu edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzea eta kudeatzea eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuak eskuratzeagatik gurekin ezartzen duzun kontratu harremana zaintzea, kudeatzea eta kontrolatzea.
▪ WEBGUNEAren bidez edo posta elektronikoaren bidez informazioa eskatzeko eta iradokizunak, kexak edo erreklamazioak egiteko izapideak egitea eta kudeatzea.
▪ DBUSek antolatutako jarduera eta ekitaldietan izango duzun parte hartzea kudeatzea.
▪ Zure enplegu eskaera edo enplegu eskaintza batean izena emateko eta eskaintza horri dagokion hautaketa prozesuan parte hartzeko prozedurak kudeatzea.
▪ DBUSek antolatutako jarduera eta ekitaldiak kudeatzea eta zabaltzea, baimena eman duzu kasuetan.
▪ Pertsonen eta ondasunen segurtasuna eta osotasuna bermatzea, gure instalazioetan eta gure flotako ibilgailuetan ezarritako biozaintzako sistemaren bitartez hartutako irudien bitartez.
Hauek dira DBUSek zure datu pertsonalak aplikagarria den araudiaren arabera tratatzeko oinarriak: (i) WEBGUNEAn datu bilketarako dauden mekanismoen bitartez edo galdetegi egokien bitartez zeure borondatez ematen dizkiguzun datuekin batera datuen tratamendurako ematen diguzu baimena; (ii) gure produktuak eta zerbitzuak kontratzean gurekin ezartzen duzun harremana; edo (iii) gure instalazioetan eta gure flotako ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistemari dagokionez DBUSek duen legezko interesa.
Gogorarazten dizugu edozein unetan ezetz esan ahal diozula, askatasunez eta doan, zure datuen tratamenduari, hurrengo 7. Artikuluan adierazitako moduan, betiere tratamendua zuk zeuk emandako baimenean oinarritzen bada.
5. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?
Legeak hala aginduta DBUS behartuta dagoeneko kasuak alde batera utzita (adibidez, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioak eta beste Administrazio Publiko batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarren erakundeei jakinaraziko, zuk baimendutako kasuetan izan ezik.
Ez dago aurreikusita zure datuak nazioartean transferitzea.
6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, zure datuen tratamendurako eman zenuen baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo datuak kentzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu zure datuak, bai eta DBUSek bete behar dituen legezko obligazioak betetzeko behar duen denboran ere.
Dena dela, jakinarazten dizugu DBUSek datuak arazteko politikak ditu barruan ezarrita, bere esku dituen datu pertsonalen kontserbazio epeak kontrolatzeko; beraz, datu horiek ezeztatu ahal izango dira, datu bilketaren helbururako beharrezkoak edota egokiak ez direnean.
Bereziki, hau ohartarazten da:
▪ Enplegu eskaeren kudeaketarako, zure datuak gehienez ere 4 urtean gordeko dira.
▪ Gure instalazioetan eta gure flotako ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistemari dagokionez, ohartarazten da hartutako irudiak hilabete bat igaro eta gero ezabatuko direla.
7. Zein dira zure eskubideak?
Datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiak zure datu pertsonalei lotutako hainbat eskubide ematen dizkizu, eta datu horien tratamenduan zehar erabili ahal izango dituzu eskubide horiek. Hauek dira aipatutako eskubideak:
▪ Zure datuak eskuratzeko eskubidea: zure datuak eskuratzeko eskubideak duzu, jakiteko zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ari garen.
▪ Zure datuak zuzentzeko edo kentzeko eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zuri buruz tratatzen ari garen eta oker dauden datuak zuzendu ahal izango dituzu edo, baita ere, datuak kentzeko eskatu, besteak beste datuak beharrezkoak ez badira bilketaren helburuetarako.
▪ Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea: Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango diguzu, eta kasu horretan jakinarazten dizugu soilik erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako gordeko ditugula, datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiak aurreikusten duenari kasu eginda.
▪ Zure datuak eramateko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zuri buruz eman dizkiguzun datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasotzeko eskubidea izango duzu, tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzeko.
▪ Zure datuen tratamenduari ezetz esateko eskubidea. Egoera jakin batzuetan eta zure egoera berezi horri lotutako arrazoiengatik, zure datuen tratamenduari ezetz esateko eskubidea izango duzu, eta kasu horretan tratatzeari utziko genioke, ez bada legezko arrazoiengatik edo balizko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde egin behar direla.
Era berean, baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean eraginik eduki gabe.
Eskubide horiek baliatzeko, DBUSi eskaera idatzia egin beharko diozu, 1. Atalean adierazitako posta helbidera edo lopd@dbus.es posta elektronikora idatziz.
Bukatzeko, adierazi behar dizut Kontrol Agintaritza eskumendunari (Datuen Babeserako Espainiako Agentzia) erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozula, bereziki zure eskubideak baliatzean pozik geratu ez bazara. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, bere web orrira jo dezakezu: www.aepd.es.
8. Segurtasun neurriak
DBUSek konfidentzialtasun osoz eta datuak sekretupean gordetzeko obligazioa betez tratatuko ditu beti zure datuak, datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoaren arabera, eta, horretarako, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta zure datuak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datuok dauzkaten arriskuak kontuan hartuta.
9. Cookie politika
Horrez gain, adierazten dizugu DBUSek Cookie Politika bat duela ezarrita eta politika hori esteka honen bitartez eskuratu daitekeela.
10. Tratamendu Jardueren erregistroa
DBUSen erantzukizunpean egiten diren datu tratamenduen helburuak eta informazio osoa hemen daude zehaztuta:
Tratamendu Arduradun gisa egindako Tratamendu Jardueren Erregistroa (pdf)