Berriak

Anoeta – Aita Donostia inguruko obrak

Anoeta-Aita Donostia plazaren inguruan egiten ari diren obrak direla eta, abenduaren 18an, astelehena, hasi eta obrak amaitu arte, 43-Anoeta-Igara lineak beste ibilbide bat egingo du Anoetarantz itzultzean.

Izostegiko bidetik jaistean, Pio XII.erantz , Madril hiribiderantz eta Aita Donostia plazarantz zirkulatuko du. Errondo, Errondo Podavines eta Errondo Anoeta geltokiak ez dute zerbitzurik edukiko, eta horietan gelditu beharrean Colladon, Madril hiribidea 10ean eta Madril hiribidea 17an geldituko da. Ibilbide hasierako geltokia ez da aldatuko, eta Madril hiribidea 3an izango da.