Misioa, bisioa eta balioak

Gure misioa:

“Donostiako Tranbia Konpainiaren bidez Donostiako Udalak bidaiarien garraio publikoaren zerbitzua ematen du hirian. Garraio zerbitzuetan liderrak izateko eta zerbitzu lehiakorra eskaintzeko ahaleginetan etengabe egiten ari garen lanaren funtsezko helburua da gaur egun ditugun eta etorkizunean izan ditzakegun erabiltzaileek mugitzeko dituzten premiei ahalik eta gehien erantzutea, kalitate handiko zerbitzua eta informazio praktikoa eskainita, lehiatzeko moduko kostuekin eta gure ingurumenaren iraunkortasuna bultzatuta”.

Etorkizuneko bisioa:

“Donostiako Tranbia Konpainiak gure hiriko mugikortasunaren alorrean liderra izan nahi du, bai eskaintzen dituen zerbitzuengatik bai zerbitzu horien kalitatearengatik.

Hainbat neurri garatuko ditugu gizarteak gure enpresaren gainean duen irudia hobetze aldera, irudi berri bat emanda, hain zuzen ere gizartean aktibo eta erantzule izaten jarraitzen duen eta garapena, hiriarena, gizartearena, ingurumenarena, erabiltzaileena eta bere langileena, bai eta berarekin harremanetan dauden beste agenteena ere, bultzatzen duen enpresarena.”

Konpainiaren balioak Dbuseko langile guztiek jarraitzen dituzten zutabeak dira.

Bezeroarengana eta zerbitzuen hobekuntzara bideratuta

1)Erabiltzaileen arreta hobetzeko politikak eta autobusaren erabilera bultzatzeko kanpainak.

2)Gure zerbitzuen etengabeko hobekuntza, bai eskainitako lineen kalitatean, bai ibilbidearen denboran, puntualtasunean eta erregulartasunean, segurtasunean eta erosotasunean.

Langileak

1)Konpainian aukera berdintasunaren eta gardentasunaren inguruko irizpiderik zorrotzenak betetzen direla zaintzen dugu.

2)Enpresaren barruan gizonen eta emakumeen arteko eskubide eta aukera berberak bermatzen ditugu.

Ingurumena

1)Ingurumenaren arloan indarrean dauden araudi eta legedi guztiak betetzeaz arduratzen gara, eta harantzago joaten saiatuko gara, jarrera proaktiboa hartuz.

2)Garapen iraunkorra eta ingurumena errespetatuko duena defendatzen dugu, gure autobusetan azken aurrerapen teknologikoak ezarriz eta erabiliz.

Kalitatea

1)Etengabeko hobekuntza, prebentzio neurriak hartzera zuzenduak, neurri zuzentzaileak hartzera baino gehiago.

2)Erabiltzaileak gure zerbitzuarekin gusturago sentiaraztera eta haiengan gogobetetze handiago sortzera orientatuta egotea, betiere prezio lehiakorrak erabiliz.

3)Bikaintasuna lortzea eskainitako zerbitzuen barruan.

 

Dbusek markatutako helburuak hiru taldetan banatzen dira:

  1. Garraio Publikoa bultzatzea, hau da, garraio publikoa eraginkorra izaten eta mugitzeko beste modu batzuekin bateragarri izaten laguntzea.
  2. Hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea, Garraio Publikoaren erabilera ibilgailu pribatuaren erabilera baino erakargarriago izan dadin.
  3. Konpainiaren barruko gestioa hobetzea erabilgarri dauden baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzeko eta Konpainiako langile guztien inplikazio, konpromiso eta gogobetetze maila handitzeko.