Jarduerak

Dbusek bat egiten du HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Gehiago irakurri

Dbusek bat egiten du Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna ostiralean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, ostiralean, Emakumeen
Gehiago irakurri

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, ostegunean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei.
Gehiago irakurri

Dbusek bat egiten du Entzutearen Egunarekin, autobusetan antzezlan inprobisatu txikiak antolatuz

Bihar, asteartea, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Aurten, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoaren 35. urteurrena dela-eta, Dbusek eta Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak bat-bateko antzezlan txikiak antolatu dituzte, bihar Dbusen autobusetan antzezteko. Antzezlan inprobisatu horiek pertsona talde txikiek egingo dituzte, Donostiako hainbat autobus lineatan. Ekimen honen helburua da entzuteko beharra ikusaraztea eta nahi
Gehiago irakurri

Dbusek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du. Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek zero probreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Gehiago irakurri