Berriak

Dbuseko Kontakizun Laburren lehiaketako irabazleak

foto_grupoDbuseko Kontakizun Laburren lehiaketako irabazleek San Martineko FNACen jaso dituzte sariak. Lehiaketak parte hartzaile asko izan ditu.

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta DBUSek eta FNACek antolatu duten Kontakizun Laburren Lehiaketak parte hartzaile asko izan ditu; izan ere, azkenean 140 kontakizun aurkeztu dira lehiaketan. Jasotako kontakizunak 1.000 eta 1.500 hitz bitartekoak izan dira, eta euskaraz zein gazteleraz idatzi dira.

Iban Zaldua, Xabier Etxaniz eta Ana Malagonen moduko idazle eta pertsona ospetsuz eta Udaleko eta Dbuseko pertsonaz osatutako epaimahaiak ez du lan erraza izan kontakizun hoberenak aukeratzerakoan. Kontakizun batzuk kalitate handikoak izan dira, inspirazio literario eta sormen nabarmenekoak.

Lehiaketaren baldintzak betetzen zituzten 140 kontakizunetatik 27 euskaraz izan dira, eta horietatik 15 lan 18 urtetik beherakoek idatzitakoak. Guztira 37 kontakizun aurkeztu dira 18 urtetik beherakoen kategorian.

Sari banaketa ekainaren 13an egin da San Martineko FNACen, eta irabazleek Iban Zaldua idazlearen, Dbuseko Zuzendari Gerardo Lertxundiren eta FNACen zuzendari Justo Albarranen eskutik jaso dituzte sariak.

Sarituek Mp5 eta E-bookak jaso dituzte FNACen eskutik. Era berean, saritu guztiek epemugarik gabeko hileko bonoa jaso dute Dbuseko autobusetan erabiltzeko, baita Donostiako Tranbia Konpainiaren 125.urteurreneko opariak ere.

Hauexek izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak:

Gazteen kategoria (18 urtetik beherakoak).
-Euskarazko kontakizunaren 1. saria: “Agure eta ni”, 13 urteko Markel Berasaluzek egina, Luberri ikastetxeko ikaslea.
Deskargatu kontakizuna
-Euskarazo kontakizunaren 2. saria: “Igela eta Faraoia”, 8 urteko Sara Jimenezek egina, Jakintza ikastetxeko ikaslea.
Deskargatu kontakizuna
-Gaztelerazko kontakizunaren 1. saria: “Bajo las Olas”, 13 urteko Noel Artetxek egina, Peñaflorida-Usandizagako ikaslea.
Deskargatu kontakizuna
-Gaztelerazko kontakizunaren 2. saria: “A través del cristal”, 17 urteko Sara Delgadok egina, Usandizagako ikaslea.
Deskargatu kontakizuna

Helduen kategoria (18 urtetik gorakoak):
-Euskarazko kontakizunaren 1. saria: “Azken Gautxoria”, Gorka Gurrutxagak egina.
Deskargatu kontakizuna
-Euskarazo kontakizunaren 2. saria: “Urtuko den ipar poloko azken jela puska”, Nerea Beldarrainek egina.
Deskargatu kontakizuna
-Gaztelerazko kontakizunaren 1. saria: “Un simple cálculo de probabilidades”, Gustavo Lascurainek egina.
Deskargatu kontakizuna
-Gaztelerazko kontakizunaren 2. saria: “Conduciendo la vida”, Marta Trutxuelok egina.
Deskargatu kontakizuna

Dbuseko langileen kategorian, Félix Lucasen “Susurros” kontakizuna izan da irabazlea.
Deskargatu kontakizuna

Dbusek eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei, eta bereziki azpimarratu nahi du San Jose Ikastetxeko 6-11 urteko haurrek egindako lana, taldean hainbat kontakizun sortu baitituzte. Dbusek azpimarratu nahi du, halaber, ikastola eta ikastetxe ugarik parte hartu dutela.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gizarte Kutxa 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.