Berriak

DBUSeko argazki digital lehiaketaren irabazleak

Donostia Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, 150 argazki inguru izan dira Dbus, FNAC eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolaturiko Argazki Digital Lehiaketan parte hartutako argazkiak.

A Mailako irabazleak (HAURRAK: 14 urte dituztenak eta azpikoak) hauek izan dira:

  • – 1go Saria: Eneko Corvo, “El bus doble” argazkiarekin
  • – 2. Saria: Telmo Lertxundi, “Foto bus Zurriola” argazkiarekin
  • – 3. Saria: Ander Mijangos, “Mi autobús” argazkiarekin
  • – Langillen saria: Paola Rodrigo, “Color” argazkiarekin

B Mailako irabazleak (NAGUSIAK: 14 urtetik aurrera) hauek izan dira:

  • – 1go Saria: Adrian Misichevici, “D-Dbus” argazkiarekin
  • – 2. Saria: Miren Chocarro, “Donostia nevado en Dbus” argazkiarekin
  • – 3. Saria: José Ramón Varela, “Por la Concha” argazkiarekin
  • – Langillen saria: Javier Rodrigo, “Dentro de 125 años…” argazkiarekin

2011ko abenduaren 19 astelehena, 19:30etan, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean sari banaketa izango da Gerardo Lertxundi, Dbuseko Zuzendari Kudeatzailea, Justo Albarrán, FNAC Zuzendaria eta Jon Albizu, Donostiako Udaletxeko Mugikortasun Zinegotziaren presentziarekin.

Horrez gain, egun berean argazki aukeratu eta irabazleen erakusketa inauguratuko da Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Erakusketa aretoan, bertan mantenduko delarik 2012ko urtarrilaren 6 arte. Ordutegia astelehenetik ostiralera 17tatik 21etara eta larunbatetan 17tatik 20tara izango da.