5. Haurrentzako marrazketa lehiaketa: AUTOBUSA ETA GABONAK
2011ko abuztuaren 28an Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete ditu eta antolatu diren ospakizunekin jarraituz, DBUS eta SAN MARTIN AZOKAK haurren marrazketa lehiaketaren bostgarren edizioa antolatu dute: AUTOBUSA ETA GABONAK. Edizio berri honetan, parte-hartzaileen irudimena eta marrazkien kalitatea aurrekoetan bezain haundia izaten jarraitzea espero dugu.
Lehiaketa honek haurrak hirietan garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ohartarazi nahi ditu, hauen irudimena sustatzearekin batera. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.
Marrazki finalistak, DBUS-en 125 urteurrenaren urteko Gabonetako irudi izango dira.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte-hartzailea 12 urte arteko edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak FNAC-eko erakusmahaian utziko dira (SAN MARTIN AZOKA) edo DBUS-en (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte-hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean:
- o Izen abizenak
- o Adina
- o Jaiotze data
- o Helbidea
- o Harremanetarako telefonoa
Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.
Bi maila egongo dira:
- A maila: 8 urte bitarteko haurrak. 2003. urtean edo ondoren jaioak.
- B maiila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 1999, 2000, 2001 edo 2002 urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.
Marrazkiak jasotzeko data muga 2011ko azaroaren 25ea izango da.
DBUS-ek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.
- o Lehen saria: 2012ko 6 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS
- o Bigarren saria: 2012ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera
- o Hirugarren saria: 2012ko 3 hilabeteetan zehar DBUS-eko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu aleak
- o Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.
DBUS-ek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak DBUS-en marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Marrazki finalistak DVBUS-en erakutsiak izango dira abenduan zehar eta DONOSTIABUS eta SAN MARTIN AZOKA-ren web guneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.
Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 17an, larunbata, goizeko 12:00tan egingo da SAN MARTIN AZOKAN, FNAC-en aretoan.