2022ko tarifak – Dbuseko autobusetan ordaindu beharko diren prezioak
Autobus txartela gidariari eskudirutan ordaintzea
- Aldizkako billetea: 1,85 €
- Billete berezia (gauekoa): 2,50 €
Billetea eskudirutan ordaintzeak ez du aldaketa dohainik baimentzen.
Autobus txartela garraio txartelez ordaintzea
OHARRA: 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera %50eko deskontua mantenduko da garraioko abonuetan (ordainketa Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin).
Lurraldebus eta Mugi txartel pertsonalizatuak
Deskontua izateko eskubidea duten kolektiboek hobaria txartela kargatzerakoan eskuratuko dute.
Bidai kopuruen tarteak hilaren barruan kontabilizatuko dira. Hil bakoitzaren 1ean bidaien kontagailua zeroan jarriko da.
- 1-20 bidaiak: 0,96 €
- 21-50 bidaiak: 0,78 €
- 51. bidaiatik aurrera: 0,19 €
- 51. bidaiatik aurrera GAZTEENTZAT: 0 €
- Gaueko billetea: 2,50 €
Mugi txartel anonimoa
- Eguneko txartela: 1,26 €
- Gaueko txartela: 2,50 €
Informazio gehiago Lurraldebus txartelaren gainean eta Mugi txartelaren gainean
Bat eta Barik txartelak
- Eguneko txartela: 0,96 €
- Gaueko txartela: 2,50 €
Billetea Bat eta Barik txartelekin ordaintzeak ez du aldaketa dohainik baimentzen.
Informazio gehiago Bat eta Barik txartelen gainean
Kontakturik gabeko banku txartelak
Dbusek kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzen uzten du (txartel fisikoak eta mugikorra) autobus linea guztietan . Sistemak noizbehinkako bidai txartela eta gauekoa ordaintzea ahalbidetzen du:
- Eguneko bidai txartela: 1,85 €
- Gaueko bidai txartela: 2, 50€
Kontakturik gabeko txartelei buruzko informazio gehiago
San Sebastian Card
San Sebastian Card turista txartela hiriko turismoko informazio guneetan dago salgai. Txartel horrekin Dbuseko autobusetan bidaiatu ez ezik, museo, jatetxe eta bisita gidatuetan deskontuak ere izan ditzakezu.
Txartelaren bi modalitate daude; batek Dbusen sei bidaia egiteko aukera ematen dizu, eta besteak, berriz, hamabi bidaia.
Informazio gehiago turista eta bisitarientzat
Basque Card
Basque Card turista txartela hiriko turismoko informazio guneetan dago salgai. Txartel horrekin Dbuseko autobusetan eta Gipuzkoako hainbat operadoretan bidaiatu ez ezik, museo, jatetxe eta bisita gidatuetan deskontuak ere izan ditzakezu.
Txartelaren bi modalitate daude: Basque Card 1 eta 2.
Informazio gehiago turista eta bisitarientzat