Dbusen banku txartelekin ordaintzeari buruzko ohiko galderak
1. Zer da kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzeko proiektua?
Dbuseko autobus linea guztietan bidaiak kontakturik gabeko banku txartelekin eta aplikazio mugikorrekin ordaintzen uzten duen sistema bat da.
2. Zer lineatan egongo da erabilgarri?
Dbuseko linea guztietan ordaindu daiteke kontakturik gabeko banku txartelekin, egunez zein gauez.
3. Zer banku txartel onartzen dira Dbusen?
VISA, Mastercard eta American Express txartel fisiko guztiak erabili daitezke, banku igorlea edozein dela ere, betiere kontakturik gabeko teknologia badute. Teknologia hori sinbolo honekin identifikatzen da:
4. Erabili al daiteke mugikorra bidaia ordaintzeko?
Kontakturik gabeko banku txartelekin ordaintzeko sistemak onartzen du, baita ere, banku erakunde bakoitzak dituen berezko diru zorro edo Wallet aplikazioekin eta telefonia operadoreen Wallet aplikazioekin ordaintzea, besteak beste Samsung Pay eta Apple Pay.
5. Non baliozkotu EMV txartelak?
Kontakturik gabeko banku txartelak autobusera igotzean baliozkotzen dira, beti gidariaren ondoan dagoen makinan. Makina identifikatzeko, VISA, Mastercard eta American Express txartelen irudiak ditu.
6.Ordaindu al dezaket bidaia kontakturik gabeko banku txartelarekin erdiko plataforman?
Erdiko atetik sartzen diren pertsonak (gurpildun aulkietan doazen pertsonak, taka-takarekin doazen pertsonak, eta haurra haur kotxean daramaten pertsonak) autobusaren aurrealdean ordaindu beharko dute beren bidaia, gidariaren ondoan dagoen makinan, eta ez erdiko plataforman dagoen makinan.
7. Zenbateko deskontua egingo didate bidaia kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzen badut?
Kontakturik gabeko txartelekin edo mugikorrekin ordaintzen den tarifa unean-unean eguneko lineetarako zein gautxorietarako (gaueko lineak) indarrean dagoen noizbehinkako tiketarena da.
8. Egunez zein gauez ordaindu al dezaket bidaia?
Bai, Dbuseko linea guztietan onartzen da kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzea.
9. Ordaindu al dezaket beste pertsona batzuen bidaia nire kontakturik gabeko banku txartelarekin?
Bai, kontakturik gabeko banku txartelekin erabiltzaileak nahi beste bidaia ordaindu daitezke.
10. Kontakturik gabeko banku txartelarekin egin al daiteke doako linea aldaketa?
Ez, kontakturik gabeko banku txartelekin ezin da doako linea aldaketarik egin.
Dbusen QR kode biartez ordainketa erabiltzeari buruzko ohiko galderak
1. Zer da QR txartelaren bitartez ordaintzea?
Bidaia ordaintzeko sistema bat da, Dbusen app ofizialen erosten den QR txartel batekin ordaintzen uzten duena.
2. Zer QR txartel mota daude?
Lau QR txartel mota daude:
– 30 minutuko QR txartela, egunekoa: eguneko nahi beste zerbitzutan erabil daiteke, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Transbordoak egiten uzten du. Prezioa 1,85€ da.
– 30 minutuko QR txartela, gauekoa: aurreko kasuan bezala, garraio titulu hau erosleak gaueko nahi beste zerbitzutan erabil dezake, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Prezioa 2,50€ da, eta transbordoak egiten ere uzten du.
– 24 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 24 orduz, bai eguneko zerbitzuetan, bai gaueko zerbitzuetan, eta 6 €-ko prezioa dauka.
– 48 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 48 orduz, eguneko eta gaueko zerbitzuetan ere bai. Prezioa 10€ da.
3. Zer lineatan ordain daiteke QR txartelaren bitartez?
Dbuseko eguneko zein gaueko linea guztietan ordain daiteke QR txartelekin.
4. Nola eskuratzen da QR txartela eta non baliozkotzen da?
Kreditu edo zordunketa txartel baten bidez erosten da, txartelaren datuak appean sartuz. Sartutako datuak appean gorde daitezke, aurrerago egiten diren erosketetan erabiltzeko. Erosketa sistema segurua da, eta ordainketa Redsys ordainketa pasabidearen bidez egiten da. Txartela appean erostean, QR kode dinamiko bat sortzen da, eta, autobusera igotzean, gidariaren postuaren ondoan dagoen makinan baliozkotzen da, mugikorraren pantaila gora begira jarriz kodea eskaneatu ahal izateko Dbuseko appetik.
5. QR txartel bat baino gehiago eros daiteke aldi berean hainbat pertsonarentzat?
Bai, txartel bat baino gehiago eros daiteke aldi berean, eta eragiketan erosten diren txartelak adina QR kode sortuko dira. Kodeak banan-banan baliozkotuko dira autobusean, appetik bertatik.
6. Zer iraupen du QR txartelak?
Erosketa egiten den uneak markatuko du txartelaren iraungitze unea, erosketa egin eta hurrengo 30 minutuetan, edo 24 edo 48 ordutan erabili beharko da-eta, txartelaren modalitatearen arabera.
VISA, Mastercard eta American Express txartel fisiko guztiak erabili daitezke, banku igorlea edozein dela ere, betiere kontakturik gabeko teknologia badute. Teknologia hori sinbolo honekin identifikatzen da:
7. Ordaindu al dezaket bidaia QR txartelarekin erdiko plataforman?
Baimena izanik erdiko atetik sartzen diren pertsonak (aulki gurpildunetan doazen pertsonak, taka-takarekin doazenak, eta haurra haur kotxean daramatenak) autobusaren aurrealdean ordaindu beharko dute beren bidaia QR txartelarekin, gidariaren ondoan dagoen makinan, eta ez erdiko plataforman dagoen makinan.
8. Doan egin al daiteke transbordoa QR txartelarekin?
Bai, txartelaren beraren iraupenaren barruan egiten bada transbordoa: 30 minutu, edo 24 edo 48 ordu, modalitatearen arabera.
Bat eta Barik txartelak Dbusen erabiltzeari buruzko ohiko galderak
1. ZEIN BAT ETA BARIK TXARTEL ERABIL DAITEKE DBUSEN?
Dbusen Bat eta Barik txartel guztiak erabil daitezke (Taxibus Ulian izan ezik).
2. NON BALIDATU BEHAR DA BAT/BARIK TXARTELA?
Bat eta Barik txartelak autobusera igotzerakoan balidatu behar dira, gidariaren ondoko makinan beti. Makina behar bezala adierazita egongo da bi txartel horien irudiekin. Ez da berriro balidatu behar txartela autobusetik jaistean.
3. ERDIKO ATETIK SAR NAITEKE NIRE BAT/BARIK TXARTELAREKIN?
Baimena duten pertsonak soilik sar daitezke erdiko atetik (aulki gurpilduna dutenak, taka-taka bat daramatenak eta haurra umetxoen aulkian daramaten pertsonak). Bat eta Barik txartelekin bidalia balidatu nahi eta erdiko atetik sartzen diren pertsonek autobusaren aurrealdean balidatu beharko dute txartela, horretarako egokitutako makinan eta ez erdiko plataforman dagoen makinan.
4. – BESTE PERTSONA BATZUEN BIDAIA BALIDA DEZAKET NIRE TXARTELAREKIN?
Bat eta Barik txartel pertsonalizatuak (argazkidunak) pertsonalak eta transferiezinak dira; beraz, ezin da beste inoren bidaia balidatu haiekin.
Bat eta Barik txartel anonimoekin (argazkirik gabekoak), berriz, saldoak utzi bezainbeste aldiz balida daitezke.
5. – ZEIN PREZIO DESKONTATUKO ZAIT BAT ETA BARIK TXARTELETAN BALIDATZEKO MAKINATIK PASATZEAN?
Dbuseko autobusetan, Bat eta Barik txartelei aplikatzen zaizkien tarifak Mugi eta Lurraldebus txartelekin egin daitezkeen bidaiaren lehenengo tarteari dagozkionak dira. Ezin da linea aldaketarik egin.
6. – ZEIN KOLEKTIBOK DITU DESKONTU GEHIGARRIAK?
Bat eta Barik txarteletan deskontu gehigarriak dituztenak hauek dira: Familia Ugari orokorrak eta Familia Ugari Bereziak –0,76 € eta 0,47 €-ko tarifa, hurrenez hurren– eguneko txartelean.
Dbusen Ohiko Galderak Gipuzkoako Tarifa Bateraketaren Inguruan
1. TARIFAK BATERATZEA
– Zer da tarifak bateratzea?
Tarifak bateratzea da Gipuzkoako garraio publikoan ordaintzeko sistemak batzea, donostiar eta gipuzkoar guztiek lurralde osoan txartel berarekin bidaiatu ahal izan dezaten garraio publikoan.
– Noiz jarriko da martxan tarifa bateratua?
Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa bateratua martxan da jada, 2013ko martxoaren 4tik aurrera.
– Zer garraiobide integratu dira sistema berrian?
Bateraketan Dbuseko hiri autobusak, Lurraldebuseko hiriarteko autobusak, Errenteria, Irun, Hernani, Arrasate, Zarautz, Lasarte-Oria eta Eibarko hiri autobusak eta Euskotreneko trenak daude.
– Bateratu eta gero DBUSek existitzen jarraituko du?
Bai, Dbusek existitzen jarraituko du eta orain arte Donostian eman duen hiri garraioko zerbitzu bera ematen jarraituko du. Tarifen sistema da aldatzen dena; izan ere, tarifa sistema berrian Gipuzkoako garraiobide guztiek eta garraio txartel guztiek bat egingo dute.
– Zer da MUGI?
MUGI tarifa bateratuko sistema berriaren izena da. Sistema berri horretan txartel bakarra dago (Lurraldebus edo Mugi) integrazio horren parte diren Gipuzkoako garraiobide guztietarako.
2. GARRAIO TXARTEL ERABILGARRIAK
– Zer garraio txartelek balio dute Dbusen?
Hauexek dira Dbusen bidaiatzeko balio duten txartelak: gaur egun dauden Lurraldebus txartel guztiak, eta Mugi txartel guztiak.
– Mugi sistemako zer txartel daude?
Dagoeneko Mugi sistemako honako txartel hauek erabili daitezke integrazioko garraiobide guztietan:
o Txartel Arrunta
o Txartel Soziala
o Adinekoentzako Txartela
o Ezinduentzako Txartela
o Gazteentzako Txartela
o Familia Ugari Orokorrentzako Txartela
o Familia Ugari Berezientzako Txartela
o Txartel Anonimoa
– Haurrek txartelik eduki behar dute?
Ez, 6 urte baino gutxiagoko haurrek doan bidaiatuko dute Dbusen, baina horretarako gidariari haurren doako txartela eskatu beharko diote.
3. TXARTELAK ESKATZEA
– Garraio txartel berria behar dut. Eska al dezaket Lurraldebus txartela?
Ez, 2013ko otsailaren 6tik aurrera ezin da Lurraldebus txartelik eskatu. Txartel berria behar dutenek Mugi txartela eskatu beharko dute. Mugi txartela eta Lurraldebus txartela biak erabili daitezke egun Dbusen autobusetan bidaiatzeko.
– Garraio txartel berria behar dut. Non egin behar dut eskaera?
Mugi txartela prensa saltokietan eska daiteke (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak), posta bidez edo Mugi web orriaren bitartez. Mugi txartela dagoeneko erabili daiteke Dbusen autobusetan bidaiatzeko.
Kontsultatu gertuen duzun eskaera egiteko tokia:
4. AUTOBUSEAN BIDAIATZEA
– Non eta nola baliozkotzen da txartela autobusaren barruan?
Dbuseko autobusetan txartela sartzean baino ez da baliozkotzen, eta inoiz ez autobusetik jaisterakoan. Kontuan hartu behar da Lurraldebus autobusetan txartela irteeran ere baliozkotu behar dela, baina ez Dbus autobusetan.
– Autobusetik jaisten naizenean txartela baliozkotu behar dut?
Ez, Dbuseko autobusetan, txartela ez da inoiz baliozkotzen autobusetik jaisterakoan.
– Zer prezio deskontatuko didate Lurraldebus eta Mugi txarteletan baliozkotzeko makinatik pasatzean?
Dbuseko autobusetan, beti txartela arruntari dagokion prezioa deskontatzen da, hau da, 0,96 €-ko tarifa 1-20 arteko bidai kopuruarekin, 0,78 €-koa 21-50 arteko bidai kopuruarekin, eta 0,19 €-koa, 51 bidaiatik gora egiten direnean.
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Zer gertatuko da txartelean saldorik ez badaukat?
Txartel arruntean bidaia beste dirurik ez daukanak, ezin izango du bere txartela Dbusen baliozkotu. Hau da, txartela baliozkotu ahal izateko, Lurraldebus eta Mugi txartela erabiltzen dutenek, bakoitzari dagokion hobaria alde batera utzita, gutxienez ondoren aipatzen diren diru zenbatekoak eduki beharko dituzte txartelean: 0,96 € lehen bidai tarterako; 0,78 €, bigarren bidai tarterako; eta 0,19 €, hirugarren bidai tarterako.
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Baliozkotu dezaket beste baten bidaia nire txartelarekin?
Mugi eta Lurraldebus txartel guztiek, Mugi txartel anonimoek izan ezik, argazkia dute, eta pertsonalak eta eskualdaezinak dira; beraz, ezin da beste batzuen bidaia baliozkotu.
Txartel berarekin erabiltzaile baten baino gehiagoren bidaiak baliozkotu ahal izateko, Mugi txartel anonimoa sortu da eta horrekin bai dela posible. Txartel horrekin nahi beste bidaia baliozkotu daitezke Dbusen, betiere txartelean horretarako dirua badago. Baliozkotuko den bidaia bakoitzarengatik ordainduko den prezioa 1,26 € izango da beti. Linea aldaketak ere egin daitezke.
5. TARIFAK
– Nola funtzionatzen du garraio publikoa gehiago erabiltzen duenari deskontu handiagoa aplikatzeko sistemak?
Deskontuak progresiboak dira, hau da, zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa orduan eta deskontu handiagoa aplikatuko da. Horrela, hilabete batean egindako bidaiak kontagailu batean metatuko dira, eta hurrengo hilaren hasieran kontagailula zeroan jarriko da. Zenbat eta bidaia gehiago egin hilabete batean, orduan eta handiagoa izango da aplikatuko den deskontua.
Deskontuak aplikatzeko hiru tarte ezarri dira egindako bidai kopuruari lotuta:
o 1 eta 20 bidaia artean, % 47eko deskontua aplikatuko da.
o 21 eta 50 bidaia artean, % 57ko deskontua aplikatuko da.
o 51 bidaiatik gora, deskontua % 90ekoa izango da. (gazteek dohainik)
Deskontua kalkulatzeko, noizbehinkako bidai txartela hartuko da erreferentziatzat, 1,85 €-koa, eta deskontu horiei Lurraldebusen eta Mugin kolektibo berezi bakoitzari dagozkion deskontuak gehitu beharko zaizkie. Deskontu horiek beti txartela kargatzean aplikatuko dira.
Mugiko txartel anonimoa izango da deskontuak edo hobariak metatuko ez dituen bakarra; izan ere, txartel horrek tarifa bakarra izango du, 1,26 €-koa.
– Zer prezio deskontatuko zait Lurraldebus eta Mugi txarteletan baliozkotzeko makinatik pasatzean?
Dbuseko autobusetan, beti txartela arruntari dagokion prezioa deskontatuko da, hau da, 0,96 €-ko tarifa egindako bidai kopurua 1-20 artekoa bada, 0,78 €-koa, 21-50 artekoa bada, eta 0,19 €-koa, 51 bidaiatik gora bada.
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Zer kolektibok izango dute deskonturen bat?
Hauexek dira tarifakLurraldebusen eta Mugin deskontu gehigarriren bat duten kolektiboak:
o Kolektibo soziala: % 108ko hobaria kargan
o Adinekoen kolektiboa: % 108ko hobaria kargan
o Ezinduen kolektiboa: % 108ko hobaria kargan
o Gazteen kolektiboa: % 25ko hobaria kargan
o Familia ugari orokorren/arrunten kolektiboa: % 25eko hobaria kargan
o Familia Ugari berezien kolektiboa: % 100eko hobaria kargan
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Deskontua duen kolektibo batekoa izateagatik dagokidan deskontua, noiz aplikatuko didate?
Kolektiboei dagokien deskontua txartela kargatzean aplikatuko da. Adibidez, Adinekoen kolektiboko erabiltzaile batek txartela 10 €-rekin kargatzen badu, zenbateko horren % 108 sartuko zaio txartelean; hortaz, txartelean kargatutako 10 €-ak + hobariaren 10,80 €-ak izango ditu. Hau da, txartelean 20,80 € gehi kargatu aurretik txartelean zegoen saldoa egongo da guztira. Hobari horrekin, bidaia bakoitzagatik egiten zaion azken deskontua % 52koa da.
– Metatzen al dira bidai kontagailuan beste garraiobideetan egiten ditudan bidaiak? Eta kontuan hartzen al dira bidaia horiek deskontuen aplikaziorako?
Bai, Gipuzkoako Tarifen Baterakuntzan sartuta dauden garraiobideak badira, hau da, Dbus, Lurraldebus, Euskotren eta Errenteriako, Irungo, Hernaniko, Arrasateko, Zarauzko eta Eibarko hiri barruko autobusak badira.
Renfen egindako bidaiak, ordea, ez dira bidai kontagailuan metatuko eta ez dira deskontu progresiborako kontuan hartuko; halere, Lurraldebus/Mugi txartel arruntekin ordaindu ahal izango dira, eta ordaindu beharreko zenbatekoa Renfeko bidai txartel arruntari dagokiona izango da.
– Zer prezio ordainduko da Dbuseko autobusen arteko garraio aldaketetan? Eta beste garraiobideen artekoetan?
Dbuseko autobusen artean baimenduta dauden linea aldaketak, linea aldaketen taulan onartzen direnak, doan izango dira, betiere lehen autobusean baliozkotzen denetik bigarren autobusean baliozkotzen denera arte 45 minutu baino gehiago igaro ez bada. Billetea eskudirutan ordaintzeak ez du aldaketa dohainik baimentzen. Linea aldaketen taula autobus markesinetan dago ikusgai, bai eta www.dbus.eus Dbuseko web orrian ere.
Operadore desberdinen arteko garraio aldaketak (adibidez, Dbus eta Lurraldebus garraioen arteko autobus aldaketak) doakoak dira.
– Zer prezio du gaueko txartelak? Gaueko bidaiak metatzen al dira bidai kontagailuan? Eta deskontu handiagoa izateko balio al dute?
Gaueko bidai txartelak 2,50 € balio du, bai paperezko bidai txartelerako bai txartela erabiliz erositakorako. Gaueko tarifarekin egindako bidaiak bidai kontagailuan metatuko dira, eta hobaria izateko eskubide dutenek dagokien hobaria izango dute, hobaria kargarekin batera aplikatzen baitzaie.
– Hileko bonuak egoten jarraituko da?
Ez. Tarifa sistema berrian jada badira deskontu progresiboak erabileraren arabera.
– Haurrek, zer adinetik aurrera ordaindu beharko dute?
6 urtetik gorako haurrek bateraketako garraiobide guztietan ordaindu beharko dute, eta dagokien gazteentzako Lurraldebus edo Mugi txartela eduki beharko dute, txartel bi horiek tarifa bateraketatik aurrera indarrean egongo direlako. Dbusen 6 urtetik beherako haurrekin bidaiatzeko, gidariari haurren doako bidai txartela eskatu beharko zaio. Haurrentzako aulkiarekn autobusaren erdiko atetik sartuz gero, bertako baliozkotze makinan baliozkotuz gero txartela, ez dago gidariari haurrarentzako txartela eskatu beharrik, baliozkotzean haurren txarbel birtual bat ere sortzen baita.
6. KARGAK
– Non kargatzen dira Lurraldebus eta Mugi txartelak?
Lurraldebus eta Mugi txartelak prensa saltokietan kargatzen dira, bai eta posta bulegoetan eta Kutxabankek horretarako prestatu dituen 200dik gora kutxazain automatikoetan ere.
Donostian kalean ere karga daitezke txartelak, Askatasunaren hiribideko 20an dagoen makinan, Txurruka kalearen parean, edo Donostiako Autobus Geltoki berrian.
Beste aukera bat da karga Mugiren webgunearen bidez egitea. Karga hauek aktibatu daitezke Dbusen autobusetan. Hainbat argibide
- Mugi txartel hobaridun berri bat erosterakoan, lehenengo karga kiosko batean egin behar da, eta gutxienez behin bidaiatu txartel horrekin. Ondoren, Mugi-ren webgunean erregistratu eta txartela bertatik kargatu ahal izango da, ondoren Dbusen karga hori aktibatzeko.
- Online egiten diren kargak 20 minutura gutxi gorabehera erabilgarri daude Dbuseko autobusetan.
- Gidariaren postuaren ondoan kokatuta dauden txartel makina berrietan baino ez dira aktibatuko kargak. Txartelak ezingo dira balioztatzeko gainerako makinetan aktibatu.
- Norbait gurpildun aulkian edo haur aulki batekin igotzen bada autobusera, beharrezkoa izango da pertsona bera edo beste norbait gidariaren ondoko txartel makinara hurbiltzea karga aktibatu ahal izateko.
- Makinetan txartelen diru kargak aktibatu daitezke, baina EZIN DA diru kargarik egin.
- Diru karga bat aktibatzen den bakoitzean, txartel makinak saldoaren egiaztagiri bat inprimatuko du, eta erabiltzaileak eskatu ezean gidariak gordeko du egiaztagiria.
- Erabiltzaileak bidaia txartelarekin ordaintzen duen unean bertan aktibatzen da diru karga. Ez da beharrezkoa aparteko ezer egitea, ez eta gidariak esku hartzea ere, beste operadore batzuetan hala bada ere.