Category : Linea 05 eu

DBUS-ek ekologikoagoak diren lau autobus artikulatu gehitu ditu bere flotan

bus18mGaur, ekainaren 2an, Dbusek 18 metroko lau autobus artikulatu berri aurzkeztu ditu. Autobusak berehala hasiko dira zerbitzua ematen Donostiako hiri autobusen lineetan.

Autobusak MAN etxekoak dira eta Euro 6 teknologia dute, ingurumena gehien errespetatzen duen teknologia, alegia. Dbus da fabrikatzailearen teknologia berri hori, hau da, igorpenak gutxitu eta merkatuko igorpen maila txikienetara jaistea ahalbidetzen duen teknologia daukaten autobusak erosi dituen lehen enpresa.

Berria irakurri (pdf)

Irakurri

Dbus-ek autobus zerbitzua handituko du Zuatzu eta Añorgan

5_25Erlazionatutako lineak: 0525

Otsailaren 17tik aurreraDbusek Zuatzuko eta Añorgako autobus zerbitzua hobetuko du, Benta Berriko linearen (5 linea) eta Benta Berri-Añorgako linearen (25 linea) ibilbideak luzatuta, alde horietako bizilagunen eta langileen premiei erantzuteko.

 IBILBIDEA LUZATZEA BENTA BERRIKO LINEAN (5 LINEA)

Dbusek bi geltoki gehiago jarriko ditu Zuatzuko enpresa parkearen barruan, eremuan zerbitzu zabalagoa emateko, gaur egun enpresa parkearen sarrerako geltokia baino ez dute-eta.

Geltoki berriak Zuatzu-Urola eta Zuatzu-Ulia eraikinen parean kokatuko dira, eta autobusak enpresa parkeko kale nagusitik ibiliko dira. Autobusak Boulevardetikaterako dira, goizeko 9:00etan hasiko dira, eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira.

Goizeko 7:00etatik 9:00etara zerbitzua Zuatzuko geltokiraino emango da, beti bezala, 6-8 minutuko maiztasunez.

Linearen ibilbide berria ikusi

IBILBIDE BERRIA AÑORGAKO ERDIGUNETIK BENTA BERRI-AÑORGA LINEAN (25 LINEAN)

Benta Berri-Añorga lineak (25 linea) beste ibilbide bat egingo du Añorgako erdigunearen eta Belartzaren arteanKarmengo Amaren aldeari zerbitzua emateko, orain arte alde horretan ez baitzegoen garraio publikorik. Horrela, autobusak Karmengo Amatik eta Errotazarretik ibiliko dira, Belartzara iritsi arte eta handik ohiko ibilbidearekin jarraitzeko, Errekalde IIraino.

Neurri horrekin, Añorgako alde horretako bizilagunei zerbitzu hobea emateaz gain, linearen puntualtasuna hobetuko da, ibilbidea egiteko denbora gutxiago beharko delako.

Benta Berri-Añorga 25 linearen zerbitzua, Añorgara, Boulevardetik ateratzen da eta 20 minutuko maiztasunez ibiliko da lanegunetan eta 30 minutuko maiztasunez larunbat eta jaiegunetan. Zerbitzu guztiak Belartzako industrialderaino helduko dira, Errekalden bukatzeko.

Linearen ibilbide berria ikusi

Irakurri

Dbus-ek Aenorren kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Duela gutxi Dbuseko Benta Berri lineak, 5 lineak, berriro eskuratu du AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria.

5 lineak 2009n lortu zuen egiaztagiri hori, 28 Amara-Ospitaleak linea baino bi urte beranduago; ondoren, Altzako lineak, 13 lineak eskuratu zuen 2010ean. Gaur egun hiru lineek indarrean dute egiaztagiri hori bere zerbitzuaren kalitatearen adierazle gisa.

Dbus aintzindaria izan zen UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori.

Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. DBUSek bere gain hartutako konpromisoak Zerbitzuen Gutunean dauden jasota, eta Gutun hori Konpainiaren web orrian dago ikusgai Kalitate Politikarekin batera (www.dbus.es). Honakoak dira alderdirik garrantzitsuenak:

– Eskaintzen den zerbitzuak okupazio mailarik altuenak bermatzen ditu bai eta zebitzua bera bete egingo dela ere.
– Mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna.
– Erabiltzaileei informatzeko sistemak, bai geltokietan bai autobusetan, edo web orrian.
– Erregulartasuna bidaiariei eskainitako zerbitzuan.
– Bezeroei egoki erantzutea.
– Erosotasuna ibilgailuetan, garbitasuna barne.
– Segurtasuna ibilbideetan.
– Ingurumeneko eragina murriztua.

Kalitatea bermatzeko moduetako bat da Dbuseko autobusen erabiltzaileei inkestak egitea. Erabiltzaileei 5 linearen gainen egin zaien azken inkestaren arabera, lineak 7,50 puntuazioa lortu du batez beste. Horrek baieztatu egiten du 5 lineako erabiltzaileak oso pozik daudela linearekin.

Inkestan zerbitzuarekin lotutako 23 alderdi baloratu dira gehienez. Baloratutako alderdi guztietan erabiltzaileek 6,15etik gorako puntuazioa eman dute. Honakoak dira erabiltzaileek hoberen baloratutako alderdiak:

– Ordainketa sistemak (7,75)
– Segurtasun sentsazioa (7,67)
– Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbideak (7,66)
– Emandako informazioa (7,66)
– Lineaz aldatzeko aukera (7,66)

AENOR egiaztagiriak ziurtatu egiten du goian aipatutako araua betetzen dela, hau da, bidaiarien garraio publikoan diharduen enpresa batek bere zerbitzuaren kalitatearekin lotutako helburuak zehazteko eta helburu horien balorazioa eta jarraipena egin ahal izateko bete beharreko sistematika betetzen duela. Egiaztapen prozesua AENORek egin du, Espainian egiaztatze lanetan lider den erakundeak alegia, kontuan izanda azken hiletako datuak, egindako inkestak eta auditorea erabiltzailetzat agertzen deneko ikuskapenak edo “bezero misteriotsua” izenaz ezagutzen direnak.

Irakurri