Category : Jarduerak

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, ostiralean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, ostiralean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

 

 

Irakurri

17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta

Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri. 

Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2015ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2011n, 2012n, 2013an edo 2014an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko azaroaren 10a izango da.

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
  • Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
  • Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.  
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.

SARI BANAKETA

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralez, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Oinarriak (pdf)

Inprimakia hemen (pdf)

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Retinaren Mundu Egunarekin

Irailaren 23an, larunbata, Retinaren Mundu Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Retina Gipuzkoa Begisare elkarteak ikusmen murriztua gehiago ezagutu dadin antolatutako jarduerekin, eta babesa erakutsi nahi die egunero-egunero egoera horren aurka borrokatzen dutenei

 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin

Bihar, osteguna, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Dbusek berriro antolatu du “Argibusa” jarduera, adineko pertsonek Gabonak hurbiletik bizi dezaten

Azken urteetako etenaldiaren ondoren, Dbusek “Argibusa” jarduera egingo du berriro aurten, adineko pertsonei konpainiaren autobus batetik Donostiako Gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusteko aukera emateko. Oraingoan, Villa Sacramentorekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horietan bizi diren adineko 40 lagun baino gehiagok aukera izango dute gaur eta bihar autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen Gabon giroa ikusteko.

Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adinekoen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Gaur Villa Sacramentoko adinekoen txanda izan da, eta arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egiten duten ibilbidean hirian funtsezkoak hainbat lekutatik igaroko dira, hala nola Alderdi Ederretik, Zurriolatik, Askatasunaren hiribidetik, Loiola kaletik, Santa Katalina zubitik, Frantzia pasealekuaren inguruetatik eta Maria Cristina zubitik.

Gabon garai hauetan hirira hurbildu eta kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 75 eta 90 urte bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera honetan parte hartzen dutenek senideak eta zentroko langileak izango dituzte ondoan, esperientzia haiekin partekatu ahal izateko. Aurten, gainera, Donostiako Musika Eskolako ahots taldeak girotuko du irteera, ibilbidean zehar gabon kantak abestuko dute-eta.

Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat eta haien ingurukoentzat. Jarduerak garai hauetako ohiko hitzordu bihurtzeko asmoa dauka, hirian dauden adinekoen egoitzentzat.

Irakurri