Dbus-ek zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du
Dbus-eko langile guztiei, eskerrik asko euskararen normalkuntzaren alde eginiko lanagatik.
Guztion esfortzuari esker, gure konpainiak Bikain Ziurtagiriaren zilarrezko maila lortu du.
Zorionak!

Norentzat:
o Euskaldunberriak lagundu nahi dituzten euskaldunentzat
o Euskara ikasten ari direnentzat: 5 – 6 urratsak
Izena emateko epeak: 3 epe daude
o Ikasturte osoan zehar aritzeko urriaren 1etik 21era eman behar da izena, taldeak azaroaren bigarren astean elkartzen dira eta ekaina amaieran amaitu. Ikasturte osoaren kuotak 75 eurokoa da euskara ikasleentzat
o Otsailetik ekainera aritzeko urtarrilaren 7tik 24era eman daiteke izena.
o Udan, uztaila eta abuztuan aritzeko ekainaren 1etik 25era izena eman daiteke.
DTKren laguntzak: aprobetxamendua ziurtatuz gero, enpresak dirua itzuliko du.
Antolatzailea: Bagera elkartea
Informazio gehiagorako: mintzalaguna@bagera.net / http://www.bagera.net

Irailaren 16tik 20ra edo irailaren 23tik 27ra, Udalako Natur Eskolan 5 eguneko barnetegia egingo da.
> Informazio osoa (pdf)
San Telmo museoan azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17 arte Badu bada, Euskara mundu eleanitzean izeneko erakusketa dago zabalik. Erakusketa honek euskara du ardatz, orain arte egindako lana eta aurrera begirako erronkak ageri dira bertan. Erakusketaren atal batean euskarak lan munduan duen espazioa adierazten da, eta antolatzaileek DBUSi eskaera egin zioten bertako agiriren bat erakusgai jartzeko. DBUSek, nola ez, atsegin handiz onartu zuen gonbita.
Hori dela eta, bertan daukazue ikusgai, euskararekin eta euskaraz lan egiten duten beste hainbat enpresarekin batera, DBUSen inzidentzia parte bat ere. Hori dela eta, DBUSeko euskara planetik, erakusketa hau bisitatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, benetan merezi du eta!
DTK-ko 7 langilek eman dute izena euskaltegian 2012-2013 ikasturtean euskara ikasteko. Animo!
DTK-ko langile orok euskara ikasteko beharrezkoak dituen eskola guztiak jasotzeko eskubidea dauka, lan orduetatik kanpo.
> Deskargatu informazio osoa (pdf)
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak antolatuta, “Euskara Entitate Publikoetan” izeneko jardunaldia antolatu zen, 2012ko otsailak 2an, Miñaoko Arabako Teknologia parkean.
Antolakuntzak DBUS gonbidatu zuen bere euskara planaren berri emateko. DBUSekin batera, Gasteizko Artium museoa, Kalitatea Fundazioa eta EITBren esperientziak ere eman ziren ezagutzera.
DBUSek bere esperientziaren berri eman zien bertaratutakoei. Hala nola, hizkuntza ofizialen erabilera jarraibideak, euskara ikasteko laguntzak, euskararen txokoa edota urte hauetan sortutako material interesgarria.
Udazkenarekin batera hilabete honetan ekin diogu berriz ere euskara eskolak antolatzeari DTKn. 2011-2012 ikasturterako 6 lagunek eman dute izena.
Hartu euskararen bolantea!