Category : Euskararen txokoa-eu

Supermintzalagunak!! DTK-k Donostiako Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko laguntza eskaintzen du

Norentzat:
o Euskaldunberriak lagundu nahi dituzten euskaldunentzat
o Euskara ikasten ari direnentzat: 5 – 6 urratsak
Izena emateko epeak: 3 epe daude
o Ikasturte osoan zehar aritzeko urriaren 1etik 21era eman behar da izena, taldeak azaroaren bigarren astean elkartzen dira eta ekaina amaieran amaitu. Ikasturte osoaren kuotak 75 eurokoa da euskara ikasleentzat
o Otsailetik ekainera aritzeko urtarrilaren 7tik 24era eman daiteke izena.
o Udan, uztaila eta abuztuan aritzeko ekainaren 1etik 25era izena eman daiteke.

DTKren laguntzak: aprobetxamendua ziurtatuz gero, enpresak dirua itzuliko du.

Antolatzailea: Bagera elkartea

> Bideoa ikusi

Informazio gehiagorako: mintzalaguna@bagera.net / http://www.bagera.net

Irakurri

Dbus San Telmo museoko Badu Bada erakusketan

San Telmo museoan azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17 arte Badu bada, Euskara mundu eleanitzean izeneko erakusketa dago zabalik. Erakusketa honek euskara du ardatz, orain arte egindako lana eta aurrera begirako erronkak ageri dira bertan. Erakusketaren atal batean euskarak lan munduan duen espazioa adierazten da, eta antolatzaileek DBUSi eskaera egin zioten bertako agiriren bat erakusgai jartzeko. DBUSek, nola ez, atsegin handiz onartu zuen gonbita.

Hori dela eta, bertan daukazue ikusgai, euskararekin eta euskaraz lan egiten duten beste hainbat enpresarekin batera, DBUSen inzidentzia parte bat ere. Hori dela eta, DBUSeko euskara planetik, erakusketa hau bisitatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, benetan merezi du eta!

Irakurri

DBUSen euskara plana “Euskara Entitate Publikoetan” jarundaldian

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak antolatuta, “Euskara Entitate Publikoetan” izeneko jardunaldia antolatu zen, 2012ko otsailak 2an, Miñaoko Arabako Teknologia parkean.
Antolakuntzak DBUS gonbidatu zuen bere euskara planaren berri emateko. DBUSekin batera, Gasteizko Artium museoa, Kalitatea Fundazioa eta EITBren esperientziak ere eman ziren ezagutzera.

DBUSek bere esperientziaren berri eman zien bertaratutakoei. Hala nola, hizkuntza ofizialen erabilera jarraibideak, euskara ikasteko laguntzak, euskararen txokoa edota urte hauetan sortutako material interesgarria.

Irakurri