Category : Berriak

DBUSen bidaiari kopuruaren hazkundea 2009ko lehenengo hiruhilekoan

grafico_viajeros_trimestre2009ko lehenengo hiruhilekoan Donostiabusen zerbitzuek izan dituzten bidaiari kopurua 6.898.071 izan da. Kopuru horrek esan nahi du soilik urteko lehenengo hiruhilekoan autobus erabiltzaileen koprua 319.044 bidaiaritan hazi dela.

Aurtengoarekin lehenengo hiruhilean bidaiari kopurua guztira bost urtetan jarraian hazi da. Azkeneko bost urteetan lehenengo hiruhileko autobus erabiltzaile kopuru osoa 765.785 bidaiaritan hazi da, horrek %12.5 gehiago esan nahi du.

Azkeneko hamabi hilabeteetan, 2008ko apririlaren 1etik 2009ko martxoaren 31ra bidaiari kopuru osoa 28.321.829 izan da, horrek igoera nabarmena suposatzen du eta DBUSen errekorra da, urteko 28 milioi bidiari baino gehiago izatea, alegia.

Lehenengo hiruhilekoan autobusen okupazioa batezbeste %37,21 izatera iritsi da, beste garraio publiko eta beste hirietako zifrak baino askoz altuagoa, %20-25. Hiriko linea guztiek %20ko okupazio maila gainditu dute.

Lineaka, erabiliena 28. linea izan da AMARA-OSPITALAK, 1.175.224 bidaiarirekin, jarrian 13. linea ALTZA 921.664 bidaiarirekin eta 5. linea BENTA BERRI 588.126 bidaiarirekin.

Autobusen erabileraren batazbestekoa hazi egin da bai astegunetan, baita jaiegunetan ere, eta larunbatetako maila mantendu egin da. Autobusa gehien erabiltzen den astegunetan 2008ko lehenengo hiruhilekoan erabilera batezbeste 85.932 bidaiari/eguneko izatetik, 2009ko lehenengo hiruhilekoan batezbeste 90.541 bidaiari/eguneko izatera iritsi da.
Garrantzitsua da gaueko zerbitzuek izan duten hazkunde indartsua auzo bakoitzean. Lehenengo hiruhilekoan, gaueko bidaiari kopurua 53.789 izan da, horrek iazkoarekin konparatuta %29,2ko hazkundea eta 2006arekin konparatuta %52,76koa suposatzen du. Hori 2008ko ekainean hiriko auzo garrantzitsuenei zerbitzu bikoitza emateko eta zerbitzu hori ez zuten guneei (Berio, Puio, Zubiaurre, Bidebieta, La Cumbre, Avanco, Heriz pasealekua eta Herrera pasealekua) zerbitzua emateko egin zen gaueko zerbitzuaren zabaltze eta berrantolaketaren ondorio ona da.

Lehenengo hiruhileko erabiltzaileen %83,1ek garraio bonoak erabili dituzte. Horrek esan nahi du lehenengo hiruhilekoan bonoekin 5.750.141 bidaia egin direla eta ohiko txartelarekin 1.148.185

Nabarmentzekoa da baita ere, 591.907 bidaiarik hileko bonoak erabili dituztea, horrek ordainketa era honetan %55eko igoera suposatzen du iazko emaitzekin konparatuta.

Irakurri

DBUSek DBUS BERRI aldizkari berria kaleratu du

Portada_Revista-webDBUSek DBUS BERRI aldizkariaren lehenengo alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.

5.000 aletako tirada izango duen aldizkaria, hiru hilero argitaratuko da eta doakoa izango da, eta Donostiako autobus erabiltzaileak hiriko garraio publikoaren inguruan informazio hobea izateko balioko du.

DBUSek egin dezakeen aldizkaria da, CTSSrentzat inolako kosturik gabe, bere iragarkigile eta PROMEDIOS enpresari esker, hau da, aldizkaria kudeatzen duen enpresa eta autobusetako kanpoko publizitatea kudeatzen duena.

Lehenengo alean aldizkariak 20 orri izango ditu, horietan elkarrizketa interesgarriak, aldizkari eta foro espezializatuetatik ekarritako iritzi artikuluak, DBUSen funtzionamenduari buruzko erreportajeak egongo dira eta atal batean jakin minez begiratuko zaio Konpainiaren 122 urtetako historiari, eta horrenbestez, Donostiako historiari.

Aldizkaria zuzenean autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Eta era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, Donostiako Turismo Bulegoan eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta www.dbus.es webgunean formatu elektronikoan.

Aldizkaria pdf formatean

Irakurri

2009 osasuna, kirola eta enpresa lasterketa

Donostian ospatutako “II Kirola eta osasun Azoka”ren ekintza desberdinen artean, aurreko igandean apirilak 26, 2º Enpresen Lasterketa ospatu zen.

Gipuzkoako enpresa desberdinen partaidetza izan zuen 7km-tako lasterketak, hiriko ka-leetan zehar ospatu zen.

Partu hartutako taldeak, 4 langilez osatuta egon behar ziren. DTK, 2 taldeetan banatuta zeuden 12 korrikalariz ordezkaturik egon zen.

DTK-ren aldetik sailkatutako lehen taldea 18.a izan zen, 28’48’’ 50 denborarekin.

Argazkiak

Irakurri

Bidaiarien marka historikoa 2008an

28.002.785 izan dira 2008an zehar DBUSeko zerbitzua erabili duten bidaiariak. Aurreikuspen guztiak eta 28 milioi bidaiarien zenbatekoa gainditu egin dira.

Zifra hau marka historikoa da, Donostiako Tranbia Konpainiak beste udalerriei zerbitzuak emateari utzi zionetik eta zerbitzua udalekotu zenetik DTK-k izan duen bidaiari kopuru altuena baita.

Laugarren urtez jarraian, urteko bidaiari kopurua hazi egin da. Azken lau urte hauetan autobus bidaiarien zenbatekoa 2 milioitan handitu egin da.

Datu hauek, beste hiriekin alderatuz, Donostia autobusaren erabileran lidergoa mantentzen duela baieztatzen dute. Batez bestekoz, Donostiar bakoitzak 152,9 bidai egiten ditu urtean zehar autobusez.

2008an zehar gehien erabili den linea 28–AMARA–OSPITALEAK izan da 4.780.905 bidaiarirekin, hurrengoa 13-ALTZA izan da 3.709.358-rekin eta hirugarrena 5-BENTABERRI 2.405.968 bidaiarirekin.

Autobusa gehien erabili den hilabetea urria izan da. 2.511.301 bidaiarirekin Hurrengoak uztaila 2.478.559-rekin, abuztua 2.400.270 bidaiarirekin, abendua 2.393.908-rekin eta iraila 2.381.674 bidaiarirekin izan dira.

Udaran eta urtearen bigarren zatian gehiago erabili da autobusa. Maiatzetik aurrera lineatan egindako hobekuntzek eragina izan dute honetan, zalantzarik gabe.

Autobusa gehien erabili den eguna uztailaren 15a izan da, 112.019 bidaiarirekin (Bruce Springsteen-en kontzertua). Hurrengoak Aste Nagusiko zenbait egun izan dira; abuztuaren 13a 104.950 bidaiarirekin, abuztuaren 14a 104.660 bidaiarirekin, eta abuztuaren 11 100.799-rekin.

Autobusaren erabileraren batez bestekoa modu nabarian hazi da, bai lanegunetan (88.488 bidaiari/eguneko, aurreko urteako 86.865 bidaiari/egunekoekin alderatuta), zein larunbat (64.958 bidaiari eguneko, eta aurreko urtean 62.811 bidaiari /eguneko) eta jaiegunetan (39.894 bidaiari/eguneko aurreko urteko 38.910 bidaiari/egunekoekin alderatuta).

Gaueko zerbitzuetan ere marka berria ezarri da 202.299 bidaiarirekin. Hazkunde honek auzoetako zerbitzuaren erabilerak ezagutu duen %17ko hazkundearekin zerikusi zuzena dauka.

Hala nola, garrantzitsua da hilabeteko txartelen ezarpenaren arrakasta aipatzea, 1.821.206 bidai izan baitira aurten, aurreko urtekoak bikoiztuz.

Irakurri

Donostiako festan, DBUS-en autobusen erabilpen haundia

Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 150.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS-eko autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko 6% handitzea suposatzen du, nahiz eta lehengo urtean jai eguna asteburuan izan.

DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego zerbitzuak arte, bai 20eko Haur Danborradarako, eta baita ere 20eko atsalde gau partean 1:00ak arte, Bandera Igoera eta gero egon ziren azken zerbitzuak alegia.

Hiriko garraio publikoaren erabilpena Donostiako jaiegun honetan zahar oso arrakastatsua izan da, 150.936 bidaiari zenbatuz. Datu horren adierazgarri da, konpainiaren historia guztian gaueko zerbitzuetan zenbatutako bidaiaririk gehienak izan direla..

Egun hauetan gehien erabili diren lineak ondorengoak izan dira:
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 24.570 bidaiari
– 13-ALTZA: 19.766 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 13.920 bidaiari
– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 7.866 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 7.249 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 7.047 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 6.475 bidaiari

Irakurri

DBUS zerbitzuak oso balorazio altua jaso du erabiltzaileen eskutik

Kalitate planaren barruan, DBUSek inkesta berri bat egin du bere erabiltzaileen artean 2008ko irail, urri eta azaroan.
1.270 inkesta egin dira Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen dituen hiri autobusen 26 lineetan, hainbat ordutegitan eta, bai adinari bai erabilera maiztasunari bai bizitokiari dagokienez, oso ezaugarri desberdinak dituzten erabiltzaileak kontuan hartuta.

Inkestatik ateratako emaitzen artean, hona hemen nabarmentzeko moduko aspektu batzuk:

Batez besteko nota 7,30ekoa izan da , hau da, hobekuntza izan da aurreko urteetan egindako inkestekiko, izan ere, 2005eko nota 7,09koa izan zen; 2003koa 6,35ekoa; eta 2002koa, berriz, 6,08koa.

informazio osoa hurrengo pdf-an

Irakurri

Santo Tomás egunean autobusen erabilera haundia

Abenduaren 21ean ospaturiko SAN TOMAS egunean, DBUSeko hiri-autobusetan 83.346 erabiltzaile izan genituen.

Autobusaren erabilera izugarri honek, egindako aurreikuspen guztiak eta orain arteko erabilpen kopuruak autsi zituen. Erabiltzaile-kopuru hau Konpainiak jai-egun batean inoiz izan duen handiena da, jai-egun batean izandako kopururik handienaren bikoitza baino gehiago izanda. 2003ko abenduaren 21-arekin alderatuz, Santo Tomas eguna jai izan zen azkeneko data, bidaiari kopurua %30-an handitu da. Gehien erabili diren autobus-lineak honakoak dira:

– 28-AMARA-OSPITALEAK: 14.322 bidaiari
– 13-ALTZA: 13.828 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 9.867 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 5.227 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 4.885 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 4.312 bidaiari

– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 4.009 bidaiari

Egun guztian zehar, DBUS-ek errefortsu dispositibo berezi bat ipini zuen, 38 gidari eta autobus gehigarriak erabiliz. Guztira egun guztian zehar, 150 gidarik baino gehiagok egin zuten lan Donostiako autobusetan.

Irakurri

DBUSek merkatuko autobus ekologikoenak sartu ditu bere flotan

bus_ecologico_webGaur, 2008ko abenduak 19, hasiko dira Donostiako kaleetan zehar ibiltzen MAN etxeko 3 autobus ekologiko berriak, EEV teknologiarekin
Hurrengo hilabeteetan autobus hauetako hogei gehiago sartuko dira, EURO 1 modelo zahar eta kutsatzaileagoak ordezkatzeko.

Europar Batasunak 4,600.000¤-ko inbertsio hau diruz laguntzen du parte batetan. Erosketa hauek Europako CIVITAS Archimedes proiektuaren baitan sartzen dira. Donostiak proiektu honetan Europako beste bost hirirekin batera hartzen du parte, datozen lau urteetan zehar mugikortasun jasangarriaren inguruko neurriak garatu ahal izateko.
informazio gehiago hurrengo pdf-an

Irakurri

Marrazki lehiaketa sari banaketa eta erakusketa

UMEENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA: AUTOBUSA ETA GABONAK.
OKENDOKO KULTUR ETXEAN MARRAZKIEN ERAKUSKETA

 

web-noticias1.- SARI BANAKETA.

2.008ko Abenduaren 13an SAN MARTIN MERKATUKO FNACen ospatu da, autobusaren irudia bultzatzeko asmoz, gabonarekin lotuz, DBUS eta SAN MARTIN MERKATUak antolatutako umeentzako “Autobusa eta gabonak” 2. marrazki lehiaketaren sariak emateko ekitaldia.

Lehiaketak parte-hartze arrakastatsua izan du, 386 ume parte hartu dutekarik.

Maila bakoitzaren hiru lehenengo sariaren egileek dagokien oparia jaso dituzte:

A Maila (8 urte arte):
– Lehenengo saria: Beñat Sagardia (7urte)
– Bigarren saria: Jhon Mañoso (8 urte)
– Hirugarren saria: Unai Santamaria (8 urte)

B Maila ( 9tik 12 urtera):
– Lehenengo saria: Karla Ruiz (10 urte)
– Bigarren saria: Álvaro Pérez (12 urte)
– Hirugarren saria: Ánder Martínez (11 urte).

Sari banaketa, Ernesto Gasco “Donostiako Udalexteko Mugikortasunaren Zinegotzia” eta Gerardo Lertxundi “DBUS-eko zuzendaria” egin zuten.
Halaber, Fnac-eko Komunikazio saileko Alejandro López egon zen San Martinen partetik, epaimailaren hainbat partaidekin batera.

Irabazleek jasotako sariak ondorengoak izan dira:
– Lehenengo saria: txartel bat pertsonala eta ordezkaezina, mugagabeko erabilpena izateko DBUSeko autobusetan 2009 urtean zehar eta Nintendo DS
– Bigarren saria: Argazki kamara
– Hirugarren saria: Margoak eta liburuak

Eta Diploma bat jaso duten, maila bakoitzeko beste finalistek, hauek izan dira:
A Maila(8 urte arte):
– Maddi Asenjo (8 urte)
– Ainhoa Hernández (7 urte)
– Naia Gurrutxaga (5 urte)
– Luis Chaussan (8 urte)
– Aimar Zabalegui (5 urte)
– Ainhoa Liu (6 urte)
– Antton Santamaría (6 urte)

B Maila (9tik 12 urtera):
– Leire Osuna (10 urte)
– Luis López Doriga (11 urte)
– Andrea Goikoetxea (10 urte)
– Naiara Enriquez (11 urte)
– Leire Fortaneda (9 urte)
– Maider Camino (10 urte)
– Laura Caceres (9 urte)

MARRAZKI GUZTIAK IKUSGAIA

2.- OKENDO KULTUR EXTEAN MARRAZKIEN ERAKUSKETA

DONOSTIA KULTURA eta DBUS, Gros auzoko Okendo Kultur etxean erakusketa bat antolatu dute, “Autobusa eta Gabonak” marrazki lehiaketan parte hartutako marrazki guztiak aurkezteko.

Erakusketa, 2008ko abenduaren 19-tik, 2009ko urtarrilaren 14-a arte izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00 20:30 artean.

Irakurri

DBUSeko autobusetan Lurraldebuseko txartelak erabili daitezke

Donostiako Udaletxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako akordioaren ondoren, gaurtik aurrera, 2008ko abenduak 12, orain arte herri arteko autobusetan erabil zitezkeen LURRALDEBUSeko txartelak, Donostia Hiri barneko autobusetan erabili daitezke baita ere.

LURRALDEBUS txartela eta LURRALDEBUS TURISTA TXARTELA Donostiako Tranbia Konpainiako edozein autobusetan erabili daitezke. Bi txartel hauetako edozeinekin egindako ordainketek DBUSeko bono-bus arruntaren prezio berbera izango dute, 0,70¤ gaur egun. Gaueko zerbitzuetan (“gautxoriak”) gauetako billetearen zenbatekoa kobratuko da.

Las tarjetas de LURRALDEBUS son tarjetas sin contacto por lo que su validación en el autobús se realiza acercándose a las canceladoras existentes en la parte delantera de los autobuses de DBUS. No es necesario volver a validarse a la salida en los autobuses de DBUS.

LURRALDEBUS-eko txartelak, DBUS-eko autobusaren aurrekaldean dauden makinetara gerturatuz egiaztatzen diren kontakturik gabeko txartelak dira. DBUS-eko autobusetan ez da beharrezkoa berriro ere txartela egiaztatzea autobusetatik jeistean.

LURRALDEBUS-eko txartelak, sistemaza atxekitutako prentsa salmeta lekuetan erosi eta birhornitu daitzezke.

Bestalde, LURRALDEBUSek hobaridun kolektiboentzako dituen txartelak (haurrak, gazteak, familia ugariak, 65 urtetik gorakoak, ezinduak, etab.) ezingo dira DBUSeko autobusetan erabili, oraingoz.

Txartel berri hauekin, DBUSeko autobusak erabiltzeko aukera ematen duten txartel desberdinen aukerak zabaltzen dira, erabiltzaileei txartelen erosketan eta birhorniketan laguntzak emanez.
DBUS-en egungo txartelak, DBUS-eko autobusetan erabiltzen jarraitu daiteke. Txartel hauek prezio arruntaz aparte, bonoak eta deskontuak eskeintzen jarraituko dute. DBUS txartel hauek, sistemara atxekitutako banku sareetan erosi eta birhornitzen jarraituko dira.

Halanola, DBUS-eko autobusetan, Donostia Turismoko bulegoetan lor daitekeen “San Sebastián Card” txartela martxan jarraituko du.

Edozein zalantza, kontsulta edo iradokizun egiteko, jarri DBUSekin harremanetan 943-000200 telefono zenbakian edo www.dbus.es webgunearen bitartez.

Irakurri