DBUS-ek 2010eko balantzea egin du eta bere aurreikuspen guztiak hobetu ditu
Donostiako Tranbia Konpainiaren Administrazio Kontseiluak Dbusen 2010eko Urteko Memoriako datuak onartu ditu, bai eta emaitza ekonomikoak ere. Memorian nabarmentzen da, batez ere, bidaiarien kopuruak izan duen igoera. Izan ere, 28.460.380 izatetik 29.015.007 izatera pasatu dira 2009tik 2010era bitartean. Hau da, 2009an egon zirenak baino 554.627 bidaiari gehiago egon dira 2010ean.
Hazkunde ikaragarria www.dbus.es webgunearen erabileran
Azken 5 urtetan sekulako hazkundea egon da DBUSeko web orriko bisita kopuruan.
Hain zuzen ere 2010ean www.dbus.es web gunea 454.030 aldiz bisitatu da, eta 2009an, berriz, 349.425 aldiz. Horrek esan nahi du %30 igo direla bisitak aurreko urteko datuekin alderatuta.
“Ibili DBUSen segurtasunez” kanpaina
OSO BALORAZIO HANDIA ERABILTZAILEEN ALDETIK GOGOBETETZEARI BURUZKO AZKEN INKESTAN
2010eko azken hiruhilekoan, UNE 13816 arauaren arabera kalitate egiaztatzeko prozesuaren baitan, DBUSek merkatu ikerketa bat egin du 5., 13. eta 28. lineak (Benta Berri, Altza eta Amara-Ospitaleak lineak) erabiltzen dituzten pertsonen gogobetetze maila neurtzeko.
Horretarako, inkesta bat egin du autobusetan bertan, zerbitzurako esanguratsuak diren alderdiez galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta.
Oro har, erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte aztertutako alderdi guztiak. Batez beste 7,60ko puntuazioa eman diete. Baloratutako alderdi guztiak ontzat eman dituzte; oso ona altua eman diete, 6,09tik gorakoa alegia.
Lortutako puntuazioak aurreko urteetan egindako inkestetan lortutako puntuazioak gainditu ditu berriro ere; Izan ere, aurreko inkestetan honako puntuazioak lortu ziren: 6,08 2002an; 6,35 2003an; 7,09 2005ean; 7,32 2007an; 7,36 2008an, eta 7,56 2009an.
Lineaz aldatzeko aukera, puntualtasuna, irisgarritasuna eta eskainitako zerbitzua dira erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak. Horiek denek 8 baino puntuazio handiagoa lortu dute. Honakoak dira banan-banan erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak:
– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak eta geltokiak (8,46)
– Gaueko zerbitzua asteburuan zehar – HONTZAK (8,35)
– Puntualtasuna. Eskainitako zerbitzua betetzea (8,17)
– Lineaz aldatzeko aukera (7,99)
– Seguru sentitzea bideo-zaintzako sistemarekin (7,97)
Amara-Ospitaleak 28. linea, Altza 13. linea eta Benta-Berri 5. linea dira Donsotian gehien erabiltzen diren autobus lineak.
2010. urtean hiru linea horien bidaiariak, denak batuta, 11.513.117 izan ziren, eta gaur egun 35.000 pertsonak baino gehiagok, hau da, DBUSeko erabiltzaileen %40ak erabiltzen ditu linea horiek.
DBUSek, DBUSBERRI aldizkariaren 8. zenbakia kaleratu du
DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren zortzigarren alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.
13-ALTZA lineak baita ere, AENOR egiaztagiria jaso du
DBUSek AENORen beste egiaztagiri bat eskuratu du Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arau espainiarraren arabera. Oraingo honetan egiaztagiria bere 13. linearako izan da (Altzako linea), eta egiaztagiri hori Benta Berriko lineak eta Amara-Ospitaleak lineak aurretik eskuratuta dituzten eta orain berritu zaizkien egiaztagiriei batu behar zaie.
Donostiako jaiegunean, DBUS autobusen erabilpen haundia
Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 180.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko %6 handitzea suposatzen du.
DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego zerbitzuak arte, bai 20eko Haur Danborradarako, eta baita ere 20eko atsalde gau partean 2:00ak arte, Bandera Igoera eta gero egon ziren azken zerbitzuak alegia.
Hiriko garraio publikoaren erabilpena Donostiako jaiegun honetan zahar oso arrakastatsua izan da, 180.124 bidaiari zenbatuz. Azpimarratzeko da, gaueko 12 eta goizeko 7ak artean, “GUTXORI” zerbitzu bereziak 12.000 pertsona baino gegiagok erabili zituztela.
Egun hauetan gehien erabili diren lineak ondorengoak izan dira:
- 28-AMARA-OSPITALEAK: 25.836 bidaiari
- 13-ALTZA: 24.674 bidaiari
- 5-BENTA BERRI: 19.830 bidaiari
- 26-AMARA-MARTUTENE: 9.776 bidaiari
- 14-BIDEBIETA: 8.585 bidaiari
- 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 7.993 bidaiari
- 9-EGIA-INTXAURRONDO: 7.534 bidaiari
- 29-INTXAURRONDO SUR: 7.122 bidaiari
MARKA HISTORIKOA: 29 MILLOI BIDAIARIAK GAINDITU DIRA
DBUSen zerbitzuetan autobusean bidaiatu dutenen kopurua 29.015.007koa izan da 2010. urtean. Horri esker, lehen aldiz 29 milioi bidaiariren kopurua eta hasierako aurreikuspen guztiak nabarmen gainditu dira.
Kopuru horrek marka historiko berria ekarri du berekin; izan ere, zerbitzua udalekotu eta CTSSk beste udalerri batzuei zerbitzuak emateari utzi zionetik Donostiako Tranbia Konpainiak inoiz izan duen bidaiarien kopururik altuena da hori.
Seigarren urtez jarraian, bidaiarien guztizko kopurua handitu egin da eta hiriko garraioko enpresen artean aparteko lorpena da hori; izan ere, oro har, bidaiarien kopuruan jaitsierak izan dira. Sei urteotan, autobuseko erabiltzaileen kopurua 3 milioi bidaiari baino gehiagoan handitu da Donostian; hau da, % 12 baino gehiago.
Datu horiek kontuan hartuta eta beste hiri batzuekin alderatuta, Donostia lehen postuan dago autobusen erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak, batez beste, urtean 157 bidaia egiten ditu eta Europa osoko kopururik handienetako bat da.
2010. urtean gehien erabili den linea 28-AMARA-OSPITALEAK izan da; guztira, 4.842.602 bidaiari izan ditu; horren jarraian, 13-ALTZA linea aipatu behar da, 3.684.377 bidaiari izan baititu, eta 5-BENTABERRI linea, 2.986.138 bidaiarik erabili baitute.
Erabiltzaileek autobusa gehien erabili duten hilabeteak hauek izan ziren: abuztua, 2.588.857 bidaiarirekin, uztaila, 2.549.304 bidaiarirekin, iraila 2.507.276 bidaiarirekin, eta martxoa 2.498.619 bidaiarirekin.
Oro har, udan eta urtearen bigarren zatian igo zen autobusaren erabilera; zalantzarik gabe, horretan eragina izan zuten joan den urtearen amaieran zerbitzuaren lineetan egindako aldaketek eta hobekuntzek; izan ere, erabilera pixkanaka handitzea eragin dute aldaketa haiek guztiek. Zehazki, 5-Benta Berri linean 240.000 bidaiari gehiago izan dira, eta 31-Itxaurrondo-Ospitaleak-Altza linean, 300.000 bidaiari gehiago aurreko urteko datuekin alderatuta.
Urte osoan autobusa gehien erabili diren egunak honako hauek izan dira: abenduak 21ean 123.313 bidaiari izan ziren (Santo Tomas eguna) eta, horri esker, egun bakarrean DBUSek lortutako bidaiarien errekor absolutua lortu zuen; ondoren, urtarrilaren 19a (San Sebastian egunaren bezpera), 115.971 bidaiarirekin; eta Aste Nagusiko hainbat egun: abuztuaren 20an 112.605 bidaiari izan zituen, abuztuaren 17an 108.709 bidaiari eta abuztuaren 16an 107.862 bidaiari.
Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan (91.889 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 90.307 bidaiari/egunean izan zen) zein larunbat (67.804 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 65.376 bidaiari/egunean izan zen) eta jaiegunetan (41.219 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 40.986 bidaiari/egunean izan zen).
Gaueko zerbitzuetan, guztira, 212.503 bidaiari izan.
Gainera, azpimarratu beharrekoa da hileko txartelen ezarpenak izan duen arrakasta handia; izan ere, horien bidez 2,5 milioi bidaia egin dira gutxi gorabehera eta aurreko urteko datuak % 8 hazi dira horrenbestez.