Category : Berriak

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. DBUS-eko erabiltzaileen errekor historikoa

SANTO TOMAS egunean, aurreko abenduaren 21a,  asteazkena, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 124.028 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar.

Nahiz eta azkeneko datuen kontabilizazioaren zain egon, 2011 urtean DBUS autobusek erabilera gehien izan zuten eguna izango litzateke.

Orain arte, zifra altuenak Donosti Egun bezperan, urtarrilak 19, 116.942 bidaiarekin eta Aste Nagusiko abuztuaren 14ean 106.261 bidaiarekin lortu ziren.

Kopuru hori enpresak  historia osoan egun bakarrean izan duen handiena da eta aurreko errekorrarekin (aurreko urteko egun berekoa) alderatuta.

 Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak: 

  • – 28-AMARA-OSPITALEAK: 18.937 bidaiari.
  • – 13-ALTZA: 15.570 bidaiari.
  • – 5-BENTA BERRI: 16.296 bidaiari.
  • – 26-AMARA-MARTUTENE: 8.282 bidaiari.
  • – 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 6.049 bidaiari.
  • – 14-BIDEBIETA: 5.548 bidaiari.
  • – 9-EGIA-INTXAURRONDO: 6.063 bidaiari.
  • – 17-GROS-AMARA: 4.883 bidaiari.

Lanegun batean dauden erabiltzaileekiko SANTO TOMAS egunean erregistraturiko zifrek %35eko hazkundea suposatzen dute, hau da, lanegunetako batazbestekoa baino 34.000 bidaiari gehiago gutxi gorabehera.

Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, DBUSek lineak sendotu zituen 19 gidariekin eta autobus osagarriekin, 214 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.

Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.

Irakurri

DBUS-en 125. urteurrena dela, PEÑALOSA jaunak Donostian eman duen hitzaldiak arrakasta handia izan du

Gil_PenalosaDBUSaren 125. urteurrena dela eta, Donostian egin berri den “Erronka berriak, hiri berriak”izeneko hitzaldiak sekulako arrakasta izan du, 150 pertsona baino gehiagoren partaidetzarekin.

Hiri espazioa gaur eguneko hirietan eta etorkizunari begira hiri espazio horrek dituen erronkak izan dira Guillermo Peñalosa jaunak, gaur eguneko hirietan mugikortasuna iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta espazio publiko egokien diseinuaren eta administrazioaren alorrean nazioartean erreferentea denak, emandako hitzaldiaren gai nagusiak.

Sarrera Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirre jaunak egin zuen, eta ondoren, bi ordutan, Peñalosa jaunak jendearentzako hiriak sortzea oso gustuko dituela erakutsi zigun, eta, aldi berean, bost kontinenteetako hiri askok hiri espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizgarriagoak egiteko bizi izan duten esperientzia azaldu zien hitzaldira etorri eta Donostiako Osoko Bilkuren Aretoa bete zuten guztiei.

Peñalosa jauna 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarraren zuzendari exekutiboa da, eta azaldu egin zigun, halaber, nola ikusten duen Donostia egiten ari den lan handia, hau da, zer iritzi duen autobusetan oinarrituta Donostiak duen garraio publikoaren sare efizienteaz eta bizikletari eta oinezkoei espazioa eskainita hiria bizi ari den garapen garrantzitsuaz.

Hitzaldiari laguntzeko irudi ugari eta bideo interesgarriak eman ziren hainbat esperientzia azaltzeko. Peñalosa jaunaren interbentzioaren ondoren, eztabaida bat egin zen, non teknologia berrietan, hiriko arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren pertsona askok parte hartu baitzuten, bizilagunen elkarteetako edo hiritarren hainbat elkartetako jendearekin batera.

Hitzaldiaren konferentziaren interesa ikusita, eta Peñalosa jaunaren laguntzari esker, nahi duenak hitzaldia jasotzen duen bideoa eskuratu dezake:

Bideoa ikusi

Irakurri

DBUSEK 125. urteurrenaren liburua aurkezten du

Copia_de_sobrecubierta_TSS-2Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, DBUSek “DBUS 125 urte/años” liburua argitaratu du, non DTK-k 125 urte hauetan hirian egin duen ibilbide historikoa jasotzen baita.

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Liburuak 240 orrialde ditu, eta orrialde horietan konpainiaren ibilbide historikoa egiten da kronologikoki kapitulutan bananduta. Liburuaren hasieran Konpainia 1886an sortu aurretikoak kontatzen dira, eta ondoren hainbat une historiko azaltzen dira, hala nola Zaldiek tiratutako Tranbien lehen zerbitzuaren inaugurazioa 1887ko uztailaren 18an; Tranbia Elektrikoa; 1918-1920 aldian jasandako krisialdi finantzarioa; Gerra Zibilaren garaia; trolebusen garaia; eta autobusak erabiltzera pasatu zeneko garaia edo enpresa pribatu izatetik publiko izatera pasatu zenekoa, azkenean 2011n lehen autobus hibridoa erosi berri den unera heltzeko.

Liburua, testuak euskaraz eta gazteleraz dituena, Juanjo Olaizola Elordik idatzia da, eta nabarmenak dira bertan agertzen diren irudi historiko ugariak, garraio publikoaren bilakaera eta hiriaren beraren bilakaera erakusten dizkiguten irudiak alegia. Liburuan dauden 187 argazkiak fondo kolektibo eta partikular askotatik datoz, besteak beste Trenbidearen Euskal Museotik, Kutxa Fototekatik eta Donostiako Udal Artxibategitik.

Liburua argitaratzeko Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntza izan da, haren ekarpenari esker posible izan baita hori. Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari den laguntza.

DTK-k arrakastaz egindako ibilbide hau ez litzateke posible izango eguneroko erabiltzaileek 125 urte hauetan, etengabe, Konpainiaren zerbitzuak erabili izan ez balituzte eta oraindik ere autobusa masiboki erabiliko ez balute.

Ez litzateke posible izango, ezta ere, Konpainian lanean ibilitako langile askoren ahelgin eta dedikazioari esker ez balitz. Horregatik, abenduaren 15ean DTK-ko langileei omenaldia egingo zaie Donostia-San Sebastiango udaletxean.

Liburua jada eros daiteke liburudendetan eta DBUSen web orrian ere – www.dbus.es- eskuratu daiteke.

Liburua online erosi

Irakurri

Donostiabusek 2011ko Protagonistas Gipuzkoa Saria eskuratu du

FOTO_PREMIO_PROTAGONISTAS_2011Pasa den ostiralean, abenduak 2, Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2011ko Protagonistas Gipuzkoa sariak banatu zituen. Sari banaketa, GIPUZKOA Y PUNTO irrati saioan zuzenean eman zena, Kontxa badia aurrean dagoen Londres hotelean izan zen, eta 200 bat gonbidatu egon ziren bertan.

Gala horretan DBUSek “SARIA BIZITZA OSO BATI” izeneko saria eskuratu zuen, duela 125 urtetik hona Donostia hirian ematen ari den zerbitzuaren errekonozimendu gisa.

Saria Gerando Lertxundi DBUSeko Zuzendari Gerenteak jaso zuen, DBUSeko langileen ordezkari batzuekin batera.

Hauexek dira 2011ko Protagonistas Sarien kategoria guztietan saria eskuratu zuten beste batzuk: Ainhoa Arteta kantaria, Rafael Moneo arkitektua, GBC-Lagun Aro saskibaloi taldea, Basque Culinary Center, Cristobal Balenciaga Museoa, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinema Jaialdiaren zuzendaria, Behobia-Donostia herri lasterketaren antolatzailea den Fortuna Kirol Taldeak bere 100. urteurreunean, Amador Tolosa enpresaria, eta Etiopia Utopiako Angel Olaran misiolaria.

Ekitaldia, Juan Mari Mañerok aurkeztu zuen, eta bera izan zen, bere taldearekin batera, Gipuzkoako gizartearen ordezkari ugarien anfitrioia, besteak bete La Oreja de Van Goghena, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarena eta udal talde guztietako zinegotziena.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ANTIGUO, BERIO eta IGARAko bizilagunentzat

web_entrada_cocherasDBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2011ko abenduaren 14-15an izango da. Oraingo honetan, Antiguo, Berio eta Igarako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete comunicacion@dbus.es helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
  • ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
  • HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

Erronka berriak, hiri berriak hitzaldi irekia

webNAP_8016Hiri espazioa egungo hirian eta espazio horrek etorkizunari begira dituen erronkak dira datorren azaroaren 17an, 9:00etatik aurrera, DTKren 125. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko Udalbatza Osoko bilkuretarako Aretoan egingo den hitzaldiaren gaia.

Oso aukera ona da Guillermo (Gil) Peñalosari zuzen-zuzenean entzuteko. Peñalosa, zeinak jendearengan pentsatutako hiriak sortzea oso gustuko baititu, erreferente ospetsua da nazioartean hiri espazioen diseinu eta administrazioari dagokienez eta eta egungo hirietan mugikortasun iraunkorra egon dadin beharrezkoa den azpiegitura egokiei dagokienez.

Peñalosa 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarreko zuzendari exekutiboa da, eta hiri osasungarriagoak eta iraunkorragoak sortzerakoan hartu duen konpromisoak nazioarteko hiri eta erakunde batzuetan aholkulari gisa parte hartzera eraman du, bai eta bost kontinentetan hitzaldiak ematera ere. Munduko beste hiri batzuetan hiriko espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizigarriagoak egiteko izan diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu hainbat Organismo, Erakunde Publiko eta Unibertsitate ospetsutan errekonozimendu handia izan duen pertsona baten eskutik zuzenean.

Peñalosak gai horren gainean berak duen ikuspegia eta estrategia partikularra ezagutzeaz gain, eztabaidarako tartea ere egongo da. Hau da, bertaratuek parte hartu ahal izango dute, beren galderak eginda, azaldutako jarduketak gure hiriak dituen arazoekin kontrastatuta. Elkarrizketarako espazio hau entretenigarriagoa egiteko, teknologia berrietan, hiri arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren hainbat lagun izango ditugu gure artean, esaterako Iñigo Kortabitarte, El Diario Vasco Multimedia Taldearen online garapenaren arduraduna; Juan Miguel Blasco, Bera Bera Auzokideen Elkarteko kide aktiboa; Isabela Velazquez, mugikortasunarekin lotutako gaietan esperientzia handia duen hiri arkitektoa, eta Fidel Angulo, ATUC Espainiako Hiri Garraio Kolektiboak gestionatzen duten Enpresen Elkarteko Idazkari Orokorra eta Hiri Garraio Publikoaren arazoak ondo ezagutzen dituena.

Lekua: Udalbatzaren Osoko Bilkuraren Aretoa San Sebastian-Donostiako Udala
Eguna: 2011ko azaroaren 17a, osteguna
Ordua: 9:00 h
Sarrera: Doan

Egitaraua ikusi (pdf)

Irakurri

Ate irekien jardunaldiak DBUS-en, GROS eta EGIAKO bizilagunak

visita_altza2011ko azaroaren 16-17an egingo da DBUSeko Kotxerak ikusteko hurrengo bisita. Aldi hontan Gros eta Egiako bizilagunek izango dute aukera bisita egiteko.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete comunicacion@dbus.es helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 222)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:
• ANTIGUA- BERIO. IGARA: 2011ko abenduaren 14-15ean
• LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
• ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
• HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
• INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
• AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
• AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
• IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

DBUSek, 125.urteurrenaren DBUSBERRI ale BEREZIA argitaratzen du

revista11DBUSek, 125. Urterurrenaren DBUSBERRI aldizkariko “ale berezia” argitaratu du, 2011ko abuztuaren 28an, Donostia Tranbia Konpainiaren 125. Urteurrena bete bait da.

11. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DTKren gertaera nagusien historia laburra, elkarrizketak, bai Donostiako alkateari egindakoa, Juan Karlos Izagirre, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko.

DBUSBERRI orain dela 2 urte sortu zen, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.

Hiru hilero argitaratzen den aldizkariak, 15.000 aletako tirada du eta zuzenean, autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta www.dbus.es webgunean formatu elektronikoan.

Hurrengo aleetan, eta 2012ko uztaila arte lehenengo zerbitzua martxan jarri zenetik bat eginda, DTKren 125. Urteurrenari buruzko albiste gehiago argitaratuko dira.

Aldizkaria ikusi (pdf)

Irakurri

Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek DBUSeko Kotxerak bisitatu dituzte

visita_altzaGaur, 2011ko urriak 20, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek Dbuseko Ate Irekiko lehenengo Jardunaldian parte hartu dute. Azaldutakoek DTKren 125 Urteurrenaren historioa ezagutu ahal izan dute Gerardo Lertxundik, DBUSeko Zuzendari Kudeatzailea, eman duen aurkezpenarekin.

1886ko abuztuaren 28an sortu zen Donostiako Tranbiaren Konpainia (DTK), beraz, aurten 125. urteurrena da. Arrakastazko ibilbide hori ezin izango zatekeen burutu egunez eguneko erabiltzaileen laguntzarik gabe, 125 urtetan etenik gabe erabili baitituzte konpainiaren zerbitzuak eta gaur egun oraindik ere autobusa modu masiboan erabiltzen jarraitzen dute. Bestalde, historian zehar konpainian zerbitzua eskaini duten langile ugarien esfortzu eta dedikaziorik gabe ere ezin izango zatekeen hori egin.

Hori dela eta, DTKk jarduera-egutegi bat prestatu du datozen hilabeteotarako. Hoien artean DBUSeko Ate Irekiko Jardunaldiak antolatu dira, non herritarreei Kotxeraseko instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua erakutsi nahi zaie.

Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetan banatuta, eta lehenengo hau, urriaren 20a, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunei dagokie.

BISITA:

Ø Aurkezpena, Donostiako Tranbia Konpainiaren historioa ezagutzeko: Konpainiaren sorrera, 125 urte hauetan erabili diren ibilgailu ezberdinak, etab.

Ø Kontrol gunea

– SAE (Sistema de Ayuda a la Explotación),

– Emisora

– Panelak

– Bideo-zaintza (kamerak)

Ø Tailerrak

– Horniketa eta garbiketa

– Mantenua eta konponketa

– Biltegia

Ø Autobusen aparkalekua

Ø Amaitzeko, zizka-mizka txiki bat eskainiko zaie bisitariei eta bisitarekin amaitzeko txartel eramalea eta kotoi ekologikoz egindako poltsa bana oparituko zaizkie, biak 125 . urteurrenaren logoarekin. 

BIDEOA IKUSI

BISITEN EGUTEGIA

Dbuseko kotxerak bisitatu nahi dituen orok izena eman dezake comunicacion@dbus.es helbidera email bat bidalita edo 943 000 222 zenbakira deituta. Bisitak astean zehar izango dira, goizeko 11:00etan. Bisita hauek jende helduari zuzenduta daude, eta haurrentzat beste batzuk daude prestatuta, eskolen bitartez, egokiagoak beraien adinarentzat.

Hau da Ate irekien egitegia: 

  • GROS- EGIA:2011ko azaroak 16 eta 17
  • ANTIGUO- BERIO: IGARA 2011ko abenduak 14 eta 15
  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrila amaieran
  • ERDIA – ALDE ZAHARRA : 2012KO otsaila erdialdean
  • BIDEBIETA- HERRERA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoa erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirila amaieran
  • AIETE- MINTEGIA: 2012ko maiatza erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekaina hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekaina amaieran
Irakurri