Category : Berriak

Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du

Energia berriztagarrien eta garraio iraunkorraren aldeko apustuarekin jarraituz, Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du autobusen mantentze lanak direla-eta konpainiako teknikariek egin ohi dituzten joan-etorrietarako.

Erosi den ibilgailua Renault markako Kango Z.E. modelokoa da, 170 Km inguruko autonomia dauka, eta gutxi gorabehera 155 Wh kontsumitzen ditu Km-ko. Ibilgailua kargatzeko Dbusek karga elektrikorako puntu bat instalatu du bere instalazioen kanpoaldean.

Ibilgailu elektriko hau martxan jarrita, Dbusek berriro erakutsi du ingurumenarekin konprometituta dagoela; izan ere, horrek energia kostuetan aurreztea ekarriko du ohiko furgoneta dieselak baino % 60 erregai gutxiago gastatuko delako, eta, horretaz aparte, ingurumenera ez da batere CO2 -rik igorriko eta ohiko ibilgailuek sortzen duten zarata nabarmen murriztuko da.

2012ko ekainaz geroztik Donostiatik dabilen Dbuseko autobus hibridoa hiri garraio iraunkorraren beste adibide garbia da. Seriean montatutako motor hibrido bati esker, MAN etxeak garatutako autobus honek %30 erregai gutxiago kontsumitzen du eta, horrekin batera, ingurumenera igorritako CO2 kantitateak murriztu ere bai. Autobus hibridoak gelditzeko eta abiarazteko duen sistema automatikoak erregai kontsumoa eta igorpenak murriztea ahalbidetzen du.

Konpainiaren instalazioak ere energia berriztagarrien erabileraren beste adibide on bat dira, 2008az geroztiz Kotxetegietan 180 panel fotovoltaiko jarrita daudelako eta panel horiekin eguratsera 34.000 kg CO2 gutxiago igortzen direlako.

Dbus eta Donostia erreferentzia bihurtu dira munduan, ingurumena errespetatzen duten neurriak ezartzeari dagokionez. Konpromiso hori, gainera, orain dela gutxi saritua izan da, hain zuzen ere Gasteizen irailean egin den Civitas Kongresuan, non Donostiak eta Dbusek 2012. Urteko Hiria izeneko Civitas Saria eskuratu baitute duten hiri garraio iraunkor bikainagatik.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Zazpigarren urtez, Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna datorren igandean, azaroak 25, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbus-ek saria eskuratu du administrazioaren web orririk hoberena izateagatik

Dbusen www.dbus.eus webguneak Gipuzkoako Administrazioaren webgune onenaren saria jaso zuen atzo Irungo Ficoba erakustazokan ospatu zen sari banaketa ekitaldian.

Sarietara 400 webgune baino gehiago aurkeztu ziren, Dbusen webgunea izanik Administrazioaren webgune onenaren kategorian hiru finalistetako bat.

Internet esparruko epaimahai profesional batek webgunearen hainbat alderdi baloratu zituen, hala nola berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, social medien erabilera eta baliagarritasuna, erabiltzaileen itxaropen eta beharrei gehien hurbiltzen zaien web orria zehazteko, eta hautatua www.dbus.eus izan da.

Dbusen webguneak, Dbusen sare sozial ezberdinekin, non Twitter, Facebook eta Youtube aurkitzen diren, eta erabiltzailearekin interakzioan aritzeko bateko eta besteko kanalekin batera, informatzeaz gainera, donostiarrengana gehiago hurbiltzeko aukera eman nahi du. Egunero 2.000 erabiltzaile inguru dituelarik, zalantzarik gabe, web orria erreferentzia da hirian autobusez mugitu ohi diren herritar guztientzat.

Webgunea sortu zenetik, garraio publikoaren erabiltzaileen aldetik oso onarpen zabala izan duten hainbat erreminta gehitu zaizkio, besteak beste autobusaren helduera informazioa eta autobusa erabiltzearen ondorioz CO2 aurrezpenaren kalkulua. Mugikorrerako bertsioan gainera, erabiltzailearen geltoki gogokoenak gehitzeko aukera eta errealitate areagotua jarri dira martxan.

Sariak orain arte ezarritako bideari jarraitzearen garrantzia azpimarratzen du, egunez egun Konpainiaren zerbitzuak hobetuz eta herritarren eguneroko bizimoduaren parte izanik. Horregatik, donostiar guztiei eskerrak eman dizkiegu Dbusengan jarritako konfiantzagatik, eta egiten dugun guztian beti kalitatea bilarazten digutelako.

Irakurri

Dbusek linea bakoitzaren esku orriak banatuko ditu autobusetan

Datozen asteetan Dbusek linea bakoitzaren informazioko esku orriak banatuko ditu hainbat autobusetan. Esku orrietan linearen geltoki guztien termometroa, ibilbidearen plano osoa eta geltoki nagusietako irteera orduak adieraziko dira.

Asmoa esku orriak, kotxetegietan egon ohi direnak, ohiko erabiltzaileentzat zein noizbehinkako erabiltzaileentzat gida bat izatea da, batzuek zein besteek Dbuseko lineen gainean dakitena indartzeko.

Ekimen berri honekin osatu egiten dira Dbusek autobus ibilbideak arazorik gabe eta modu eraginkorragoan egiteko erabiltzaileen esku jartzen dituen tresna guztiak, esaterako, 90 geltoki baino gehiagotan jarritako informazio panelak, eta www.dbus.es web orriak ibilbideak planifikatzeko eta autobusak geltoki bakoitzera noiz iristen diren kontsultatzeko ematen dituen aukerak.

Irakurri

Adineko pertsonak garraio publikoan laguntzeko europar proiektu berrian parte hartuko du Dbusek

Dbus, Tecnaliarekin batera, parte hartzen dihardu adineko pertsonak lagundu nahi dituen ASSISTANT proiektuan, garraio publikoaren erabileran adineko pertsonak ibilbide osoan zehar lagunduko dituen aplikazioaren bidez.

Joan den ekainean abiatutako ASSISTANT egitasmoaren helburua adineko pertsonen hiri barneko mugikortasuna erraztea da, pertsona helduen autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko. Horretarako, tresna bat garatuko da ibilbide osoa planifikatzeko; jatorrizko puntutik heldulekuraino.

Proiekuan europako bost herrialdek parte hartzen dute aktiboki eta Europar Batzordearen laguntza du Ambient Assisted Living (AAL) programaren bidez, europako pertsona adinduen bizitza baldintzak hobetzeko, eta 2017rako amaitzea espero da.

Aplikazioa telefono adimenduen bidez funtzionatuko du, GPS bidez, eta erabiltzailearen mugimenduei aurre hartuko die laguntza eskaintzeko ibilibide osoan zehar; zein autobus hartu behar den esanez, dagokion autobusaren etorreraz informatuz eta azken geltokia zein den adieraziz. Sistemak ere transbordoez informatuko du.

Aplikazioak oharrak bidaltzeko sistema izango, bidaiaria ibilbidetik aldentzen den kasuetarako, eta jatorrizko ibilbidera itzultzeko modurik egokiena zein den adieraziko dio. Aukera guzti hauek erabiltzaileari ahalbideratuko dio ibilbide osoa egitea erabateko segurtasunez, adineko pertsonek izan ditzaketen oztopo nagusiak ahal den neurrian saihestuz.

Tresna erabiltzaileen laguntzarekin diseinatuko da suertatu daitezkeen benetazko arazoei ahalik eta erantzunik errealena eman ahal izateko. Donostian, 55 urtetik gorako erabitzaileek izango dute hasierako proiektuan parte hartzeko aukera.

Irakurri

BEZ berriaren aplikazioa DBUSen tarifatan

Garraio publikoan BEZaren igoera dela eta, gaur jarriko dira martxan autobuseko tarifa berriak. Tarifa berriak Donostiako Udaleko Osoko Bilkuran onartu ziren irailak 10ean, eta ondorengoak dira:  

–          Aldizkako txartela: 1,50 €

–          Txartel berezia: 2 €

–          Bonobus arrunta: 0,78 €

–          Bonobus soziala: 0,38 €

–          Hileko bonobus mugagabea: 38 €

–          Gazteentzako hileko bonobus mugagabea: 33 €

–          Bonobus arrunta (Familia Ugariak): 0,64 €

–          Hileko bonobus mugagabea (Familia Ugariak): 31,50 €

 

Laburbilduz, bonobus tarifa guztiak 0,01 € igoko dira, aldizkako txartela 0,05 € eta hileko bonobusak 1 €

Irakurri

DBUSen oharra autobusetan txartelen erabileraren inguruan sortu diren zalantzak argitzeko

Dbus 2008tik ari da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarekin elkarlanean Gipuzkoako garraio sistema ezberdinetan ordainketa txartel bakarra egon dadin.

Lan honen ondorioz, egunean 25.000 lagun baino gehiagok darabilte Lurraldebus txartela Dbusen autobusetan, eta datozen hilabeteetan kopuru honek gora egitea espero da, txartel bakar batekin hiri barneko eta hiri arteko autobusetan bidaiatzearen abantailak nabarmenduz.

Lurraldebuseko txartelak Dbusen autobusetan sartzeko azken fase honetan, Dbusen erabiltzaileentzat zenbait kontu xehetasunez azaltzea komeni da:

1. Dbusen txartel arruntak, deskontu berezirik ez dutenak, gutxinaka ari dira Lurraldebus txartelekin ordezkatzen. Erabiltzaileek ez dute inolaz ere gehiago ordaindu behar, txartel hauekin bonobusaren prezio bera ordaintzen jarraituko baitute.

2. Gaur egun deskontuetarako eskubiderik ez duten zenbait kolektibok, Lurraldebus txartelarekin deskontuak lortzeko aukera izango du. Talde hauek besteak beste gazteak, familia ugariak eta Dbusek ezarritako gutxieneko ekonomikoa gainditzen duten 65 urtetik gorako pertsonak dira. Hauek guztiek bonobusarekiko deskontu gehigarriez gozatzeko aukera badute dagoeneko hiri barneko autobusetan.

3. Egun Dbusen hobaridun tarifak dituztenek euren Dbus txartelak erabiltzen jarraitu ahalko dute, eta ez dute txartela aldatu beharrik izango tarifa bateraketararte. Hau tarifa soziala dutenei dagokie, deskontuak dituzten adinekoak eta hileko bonoen erabiltzaileak barne.

4. Orain arte martxan jarri denak Dbus eta Lurraldebusen tarifa sistema desberdinak txartel bakarrean mantentzea ahalbidetzen du. Honek Dbusen hobaria dagokien erabiltzaileen kasuetan hauen jarraipena bermatzen du, bai eta orain arte ez zegokien erabiltzaileei txartel berriarekin hobariak eskatzeko aukera eman ere.

5. Etorkizunean Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzak egingo du tarifa sistemen bateraketa. Egun, tarifa hauek zehazteke daude.

Kontsultatu txartel bakoitzaren erabilgarritasun eta birkargatze datak:

> Informazio osoa ikusi

 

Irakurri

Urriaren 8tik aurrera Dbuseko zenbait txartel ezingo dira gehiago birkargatu

Urriak 8 astelehenetik aurrera, Dbusen Kutxak 2007ko urtarrila aurretik egindako txartelak eta Euskadiko Kutxako argazki gabeko txartelak ezingo dira gehiago birkargatu.

Txartel hauek abenduak 1 arte erabili ahalko dira Dbusen autobusetan. Beraz, erabiltzaileek txartelean duten saldoa erabiltzeko aukera izango dute epe horretan. Egun hortatik aurrera, Dbusen autobusen erabiltzaileek Lurraldebus txartelarekin bidaiatzen jarraitu ahalko dute.

Halaber, abenduaren 1etik aurrera, goian adierazitako txartelen saldoa amaitzerik izan ez duten erabiltzaileek, hau berreskuratzeko aukera izango dute Euskadiko Kutxako leihatilatan eta Kutxako kutxazainetan.

Datozen hilabeetan zehar, Dbusen gainontzeko txartelak ere piskanaka Lurraldebus txartelak ordezkatuko ditu. Xehetasun guztiak ezagutzeko, kontsultatu txartel bakoitzaren inguruko informazioa www.dbus.eus webgunean.

Irakurri

Donostiak Civitasen “Urteko Hiria” saria eskuratu du bere garraio iraunkorrarengatik

Aditu independenteek osatutako epaimahaiak Donostia hiria aukeratu du Europan mugikortasun iraunkorraren inspirazio eta eremu horretan jarraitu beharreko adibide gisa.

CIVITASen Urteko Hiria saria garraio iraunkorragoaren alde Europan ematen den saririk garrantzitsuena da. Azken urteotan sari hori eskuratu duten hiriak, Donostiaren aurretik, Utrecht, Bolonia eta Gante izan dira.

Juan Karlos Eizagirre Donostiako alkateak Gasteizen egin zen Civitas Forumen inaugurazio ekitaldian jaso zuen saria, Jon Albizu Donostiako Udaleko Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Mugikortasun zinegotziarekin eta Gerardo Lertxundi Dbuseko Zuzendari gerentearekin batera.

CIVITAS hirien sarea hirietako bizimodua erraztu eta hobetzeko asmoz teknologiak garatu eta neurriak ezartzea helburu duten 200 hirik osatuta dago. Dbusek, Donostiako Udalaren batera, hiria ordezkatzen du CIVITAS-Archimedes proiektuaren barruan, zeinak garraio iraunkorraren erabilera bultzatu, efizientzia energetikoa hobetu eta garraio seguruago eta erosoagoa eskaintzeko helburua duen.

Saria ematerakoan funtsezkoak izan dira Dbusek garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta autobusaren zerbitzua etengabe hobetzeko ekintzak, bai eta garraio ez kutsatzaileen erabilera sustatzeko aurrera eramandako ekimenak ere. Epaimahaiaren esanetan, Donostiak hiriko bizimoduaren kalitatea nabarmen hobetzen laguntzen duten irtenbideak inplementatzen ditu, inplementatu ere “ikuspegi integratzailea”rekin eta batzuetan polemika dakarten neurriekin.

Autobusaren erabileraren etengabeko gorakada dugu sustapen neurri horien adibidea, besteak beste honako neurri hauena: ahalmen eta maiztasun handiko BRT 2 lineak sortzea, autobus zerbitzua industria eta negozioak dauden guneetara zabaltzea eta bus erraiak sortzea. Neurri horiei esker urtean 29 milioi bidaiari izatera heldu ahal izan gara, Europan biztanleko dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik handienetakoa.

CIVITASen “Urteko hiria” izeneko sariarekin Dbus eta Donostia erreferentzia sendo bihurtu dira ingurumena errespetatzen duten eta, bide batez, hirien garapen iraunkorra ahalbidetu eta hiriko biztanleen bizimoduaren kalitatea handitzen duten garraiobideak bultzatzen eta horiekiko kontzientzia hartzen duen hiri gisa.

Irakurri

Lurraldebus txartela Dbusen ere txartel bakarra bihurtuko da

Gaur egun dauden Lurraldebus txartelak 2008an hasi ziren Donostiako autobusetan funtzionatzen, eta horrekin erabiltzaile askori erraztu egin zitzaien Gipuzkoako lurraldea-ren barruan bidaiatzeko modua.

Urte hauetan guztietan txartelei funtzionaltasun berriak gehitu zaizkie Dbuseko autobusetarako, garraio publikoak gehiago integratzen lagundu-ta.

Gaur egun Lurraldebus txartel guztiak, Haurrak txartela izan ezik, Dbusen erabil daitezke. Gainera, txartel horiek Dbuseko txartel arruntek dituzten funtzionaltasun berberak dituzte.

Datozen hiletan aurreikusita dago Gipuzkoan garraio tarifak bateratzea, eta orduan garraio txartel bakarra egongo da Gipuzkoa osoan, garraio sistema guztietan erabili ahal izango dena eta gaur egun indarrean dauden garraio tituluak ordezkatuko dituena.

Etorriko den tarifa bateratzea dela eta, gaur egun funtzionatzen duen Dbus txartela operatibo izateari utziko dio laster. Duela hilabete batzuetatik hona txartel batzuk jada ez dira gehiago egiten, aldaketa errazteko asmoarekin. Gaur egun 2000 lagun dira egunero Dbuseko autobusetan Lurraldebus txartela erabiltzen dutenak, eta azken datuen arabera 3.350.000 bidaia baino gehiago egin dira Dbuseko autobusetan Lurraldebus txartela erabilita.

Gaur egun Dbuseko txartela erabiltzen dutenak has daitezke jada Lurraldebus txartela erabiltzen; halere, Dbus txartelek operatiboak izaten jarraituko dute tarifak bateratzen direnera arte.

GAUR EGUNEKO DBUS TXARTELEK NOIZ ARTE IZANGO DUTEN BALIOA

1. Euskadiko Kutxak egindako argazki gabeko txartel guztiak, eta Kutxak 2007ra arte egindako argazki gabeko txartel guztiak.
o 2012ko urritik aurrera ezin izango dira kargatu.
o 2012ko abenduaren 1etik aurrera ezin izango dira Dbusen erabili.

2. Kutxak 2007ko urtarriletik aurrera egindako argazkirik ez duten txartel guztiak.
o 2012ko abenduaren 1etik aurrera ezin izango dira kargatu.
o Tarifak bateratzen diren egunera arte erabili ahal izango dira, eta hori, aurreikuspenen arabera, 2013an gertatuko da.

3. Argazkia duten Kutxaren txartelak (hileko bonuak eta familia ugarientzakoak)
o Tarifak bateratu baino hilabete lehenagora arte kargatu ahal izango dira.
o Tarifak bateratzen diren egunera arte erabili ahal izango dira.

4. Argazkia duten txartel sozialak, Kutxarenak zein Euskadiko Kutxarenak
o Tarifak bateratzen diren egunera arte kargatu ahal izango dira.
o Tarifak bateratu eta ondorengo 6 hilabetetan ere erabili ahal izango dira

Gainera, txartel guztien erabiltzaileek, txartel sozialen erabiltzaileek izan ezik, txartelak indargabetu eta gelditzen zaien saldoa berreskuratu ahal izango dute 2013ko martxoaren 1era arte, honako toki hauetan:
– Kutxa txartelak, Kutxako bulegoetan horretarako prestatutako kutxazainetan.
– Euskadiko Kutxaren txartelak, Euskadiko Kutxako bulegoetako leihatiletan.

Laburbilduta, argazkirik ez duten kontaktuko txartelek, Kutxakoek zein Euskadiko Kutxakoek, 2012ko abenduaren 1ean utziko diote operatiboak izateari, eta beste guztiak tarifak bateratzen diren egunera arte egongo dira funtzionamendua, hau da, 2013ko martxora arte, aurreikuspenen arabera. Salbuespen gisa, txartel sozialek tarifak egune-ratu eta hurrengo sei hilabetetan ere funtzionatuko dute

LURRALDEBUS TXARTELEN EZAUGARRIAK

1. Non eskuratu

Lurraldebus txartel guztiak dagokion ikurrarekin identifikatutako prentsa saltzeko establezimenduen sarean ateratzen dira (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak). Txartela ateratzeko hurbilen duzun lekua aurkitzeko, Lurraldebusen web orrian kontsulta dezakezu (www.lurraldebus.com)

2. Baldintzak

Lurraldebus txartela eskuratzeko, eskatzaile guztiek honako dokumentu hauek entregatu beharko dituzte dagokion ikurrarekin identifikatutako dauden establezimenduetan:

– Eskabide orria beteta eta eskatzailearen izenpearekin.
– NAN edo pasaportearen fotokopia
– Argazkia, karnet neurrikoa

Gainera, hobaria duten txartelen kasuan, txartel mota zein den kontuan hartuta, aurrekoez aparte honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:

– Txartel hobaridun guztietarako (familia ugarien txarteletarako izan ezik), beharrezkoa da Gipuzkoan erroldatuta gaudela egiaztatzen duen agiri orijinala ere aurkeztea. Egiaztagiria gehienez ere duela 3 hilabete ateratakoa izango da.
– Gazteentzako txartelerako, beharrezkoa izango da Familia Liburuaren kopia eta tutorearen NANaren edo pasaportearen kopia eranstea, 18 urtetik beherakoentzat.
– Txartel Sozialetarako edo Ezinduentzako Txarteletarako beharrezkoa da Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak luzatutako egiaztagiria eranstea.
– Familia ugarientzako txartelerako, beharrezkoa izango da Familia Ugariaren Titulu edo txartelaren fotokopia konpultsatua eranstea.
Txartel guztiek 5 € balio dute, Sozialek izan ezik. Lurraldebusek “sozialtzat” jotzen dituen txartel guztiei txartelaren kostua eta dagokion hobaria itzuliko zaizkie lehenengo kargan.

3. Txartelak kargatzeko lekuak

Lurraldebus txartelak Posta bulegoetan, baimendutako kioskoetan eta horretarako egokituta dauden Kutxabankeko kutxazainetan kargatu ahal izango dira. Gainera, Askatasunaren Hiribidearen 20an kargatzeko beste puntu bat ezarri da. Puntu hori eguneko 24 orduetan zabalik egongo da, eta, beraz, eguneko edozein ordutan kargatu ahal izango da txartela puntu horretan.


4. Lurraldebus txartelaren erabilera Dbusen

Dbuseko autobusetan erabil daitezkeen Lurraldebus txartel guztiek autobus aldaketak egiteko aukera ematen dute. Bateratutako tarifak (bidaia txartel bakarra) ezarri ondoren, tarifak hilero egiten diren bidaia kopuruen arabera ezarriko dira eta operadore desberdinen arteko garraio aldaketak egin ahal izango dira.

Dbuseko autobusetan bakarrik sartzerakoan baliozkotzen da txartela. Lurraldebus txartelak hiriarteko autobusetan erabiltzen direnean, orduan bai, sarreran eta irteeran baliozkotu behar dira.

5. Dbusen onartzen den Lurraldebus txartel mota.

– Lurraldebuseko txartel arrunta (Bidaia txartel bakarra)
– Lurraldebuseko txartel hobaridunak
o Lurraldebus Gazteak gazteentzako txartela (5-24 urte)
o Lurraldebus Soziala txartel soziala (GFAk ematen duen Oinarrizko Errenta eskuratzen dutenak)
o Lurraldebus Adinekoak Adinekoentzako txartela (65 urtetik gorakoak)
o Lurraldebus Ezinduak Minusbaliatuentzako txartela (minusbaliotasun gradua %65ekoa edo handiagoa dutenak)
Lurraldebus txartel guztiak pertsonalak eta eskualdaezinak dira. Halere, Lurraldebus txartel arruntekin bai ordaindu daiteke beste erabiltzaile batzuen bidaia txartela Dbusen erabiltzen denean.

6. Bidaiaren prezioa txartel bakarrarekin

Lurraldebus txartel guztiek bonobuserako ezarritako prezioa (edo gauekoa, kasuan kasu) deskontatzen dute Dbuseko autobusetan, Dbusen gaur egun erabiltzen direntxartel arruntek bezala. Beti prezio bera, gaur egun 0,77€-koa dena.

Kolektiboentzako txartel hobaridunetan, hobariak birkarga egiterakoan aplikatuko dira. Txartelaren titularrak kargatzen duen diruari birkargari dagokion hobariaren portzentajea gehituko zaio.
Era berean, Lurraldebus txartel hobaridunen titularrak diren familia ugariko kideek hobariak metatuko dituzte.

 

LURRALDEBUSEKO TXARTELA

PREZIOA DBUS-EKO AUTOBUSEAN

HOBARIA BIRKARGATZERAKOAN

HOBARIAREKIN HAUXE DA DBUSEKO BIDAIA TXARTELAREN PREZIOA:

Arrunta

0,77€

Hobaririk gabe birkagatzerakoan

0,77€

Adinekoak
Ezinduak
Gazteak

0,77€

% 20ko hobaria

0,642 €

Soziala

0,77€

% 100eko hobaria

0,385 €

Familia Ugaria
FU % 20
FU % 50

0,77 €
0,77 €

% 25eko hobaria
% 100eko hobaria

0,616 €
0,385 €

Dbuseko autobusetan BEZ berria aplikatzen hasten denean, hau da, urritik aurrera, horrela aurreikusita dago-eta, erreferentziazko prezioa 0,78€ izango da, eta ondoren hobariaren portzentajea aplikatuko zaio dagozkion kasuetan.

Gaueko bidaietan erreferentziazko prezioa 2€-koa da.

Irakurri