Category : Berriak

Bidaia kopuru gehiago Dbusen 2014. urtean

2014. urtean DBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.077.715 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 27.652.029 bidaiarekin alderatuta %1,5eko igoera gertatu dela, eta 425.686 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla.

Irakurri

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. Dbus-eko erabiltzaileen errekor historikoa jaiegunean

2014ko SANTO TOMAS egunean, atzo, abenduaren 21a, igandean, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 84.987 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan.

Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen.

Kopuru hori enpresak historia osoan jaiegunetan izan duen handiena da eta jaiegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua bikoizten du. 2008ko abenduaren 21a jaieguna zen eta egun horretako kopurua kontuan izanda, aurten erabiltzaileen kopurua ia %3 igo da.

Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:

–          13-ALTZA: 15.323 bidaiari

–          28-AMARA-OSPITALEAK: 13.520 bidaiari

–          5-BENTA BERRI: 11.713 bidaiari

–          26-AMARA-MARTUTENE: 6.577 bidaiari

–          14-BIDEBIETA: 4.556  bidaiari

–          9-EGIA-INTXAURRONDO: 4.159 bidaiari

–          33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 4.036 bidaiari

–          25-BENTABERRI–AÑORGA: 3.606 bidaiari

–          29-INTXAURRONDO SUR: 3.396 bidaiari

Jaiegunetan izaten diren erabiltzaileekiko SANTO TOMAS egunean erregistraturiko zifrek (84.987 bidaiari) %150eko hazkundea suposatzen dute, hau da, jaiegunetako batazbestekoa baino 50.000 bidaiari gehiago gutxi gorabehera.

Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, DBUSek lineak sendotu zituen 30 gidarirekin eta autobus osagarriekin, 150 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.

Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.

Irakurri

Dbusen aplikazio ofiziala

Dbusen aplikazio mugikor ofizial berria dagoeneko  deskargatu daiteke  iOSerako Apple Store dendan. App hau  doakoa da eta Androiderako smartphone honen online dendan ere deskargatu daiteke (Android Market). Aplikazioarekin erabiltzaileek lineen gaineko informazioa eta iritsiera denborak ezagutzeko aukera izango dute.

Irakurri