Category : Berriak

Uda honetan, anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik hiriko Erdialdera

Uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, igandea, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, doako autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko.

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi alditan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta zerbitzua ondo hartu dute herritarrek.

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, eta bi geltoki izango ditu, orain arte bezala:

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

* Oharra: abuztuaren 12tik 15era ez da zerbitzurik egongo. 

Irakurri

Frantziako mugikortasuneko profesionalak bisitan Dbus-en

Dbusek AGIR Frantziako elkarteko kideen ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan. Garraio publikoko operadoreetako 500 bat profesional eta Mugikortasun eta Garraioko enpresa, administrazio publiko eta adituak biltzen ditu elkarteak. Elkarteak Biarritzen jardunaldiak antolatu dituela-eta, 25 ordezkarik osatutako talde bat Kotxetegietara hurbildu da, eta han instalazioak ikusi ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Bisitan, Javier Vallejok, Dbuseko Zuzendari Laguntzaileak, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua erakutsi die, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko sistema, zeina Dbusen autobus linea guztietan instalatuta dagoen. Sistema berritzaile horri esker, kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaindu daitezke noizbehinkako bidai txartelak. Gidatzen laguntzeko EKObus sistema ere ezagutu dute. Sistema aitzindari hori ere Donostiako flota osoan dago erabilgarri. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema batez eta anti-bunching sistema batez (autobusek bat ez egiteko sistema) osatuta dago. Gidariari laguntzen dio era ekonomikoan eta ekologikoan gidatu dezan, erregai fosilen kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena gutxituta eta, aldi berean, linearen maiztasuna eta puntualtasuna mantenduta. Euskal Eurohirian garraio publikoa sustatzea helburu duen E-MOBASK proiektu europarraren barruan sartzen dira sistema biak.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du, geltokian dauden erabiltzaileen kontaketaren ia kontrol zehatza egiteko aukera ematen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big datatik abiatuta Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen programa berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaiak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia. 

Ordezkaritza harrituta geratu da  Donostiako hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) operatibarekin. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena. Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainerako autobusekin bikain integratuta dago.

Era berean, Dbuseko Zuzendari Tekniko Eduardo Gonzalezen eskutik, Dbusen flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 57 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

Hitz batean, kontua izango da zerbitzuak modu eraginkorragoan antolatzea eta planifikatzea sistema hobetzeko eta erabiltzaileen premietarako egokia den garraio publiko bat eskaintzeko.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz gain.

Irakurri

Dbusek bere flota elektrifikatzeko duen proiektua aurkeztu du UITP-ren eta ATUC-en biltzarren baitan

Egun hauetan, garraio publikorako hitzordurik garrantzitsuenetako bi egiten ari dira Bartzelonan. Alde batetik, Global Public Transport Summit egiten ari da. Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasunak (UITP) bi urtean behin egin ohi duen biltzarra da, eta munduan dauden sektoreko enpresa nagusiak biltzen dira bertan. Hitzordu horren une berean, ATUC, Espainiako garraio operadoreen elkarte nagusia, Hiri eta Metropoliko Garraioaren Urteko XXIX. Biltzarra egiten ari da. Dbusek bi biltzarretan parte hartu du, eta bietan Donostiako autobus flota elektrifikatzeko proiektua aurkeztu du.

Igor Gonzalezek, Dbuseko Zuzendari Gerenteak, autobus zerbitzuaren deskarbonizazio eta elektrifikazioaren inguruan antolatutako mahai inguruan parte hartu du. Mahai ingurua ATUCek antolatuta zegoen. Saioan, Donostiako autobus flotan eta Kotxetegietako instalazioetan egiten ari den elektrifikazio prozesua aurkeztu du. Eraldaketa ekologikoko prozesu horri esker, 2025ean 12 metroko flotaren %100ak ingurumena teknologia errespetutsua eta jasangarria du; izan ere, autobusen %45 elektrikoak izango dira eta %55 hibridoak.

Igor Gonzalezekin batera, mahai inguruan autobus eta erregai enpresa fabrikatzaileetako ordezkariek ere parte hartu dute, eta deskarbonizazio eta teknologia berrien garapenaren eta erregai berrien erabileraren arloan egiten ari diren aurrerapenak azaldu dituzte.


Eduardo Gonzálezek, Dbuseko Zuzendari Teknikoak, berriz, CBEP (Clean Bus Europe Platform) proiektuaren azken ekitaldian parte hartu du. UITPk sustatutako proiektua da CBEP, eta bere helburua da autobus iraunkorragoen garapenean eta ezarpenean aurrera egitea. Jardunaldian, Dbusek Donostiaren kasuaren berri eman du, Donostia elektromugikortasun proiektuaren xede hiri gisa, flota elektrifikatzeko eta instalazioak egokitzeko Konpainian egindako urratsak azalduz.

 

 

Irakurri

Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan, Easo kaleko obrak direla-eta

Easo kaleko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, ekainak 5, eta beste abisu bat eman arte, Dbuseko linea hauetan aldaketak egongo dira: 19-Aiete-Bera Bera, 21-Mutualitateak- Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37– Rodil-Zorroaga eta B2-Aiete-Bera Bera.

  •  21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak:

    Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Boulevarderantz.
    Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.

    Amara alderantz: ibilbide normala.

  • 36-San Roke-Aldakonea:

    – Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

    San Roke-Matia alderantz: ibilbide normala.

  •  37-Rodil-Zorroaga:

    – Rodil alderantz: Antso Jakitunetik aurrera, Parke kalean jiratu eta Gernikako Arbolarantz egingo du, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

    – Zorroaga alderantz: ibilbide normala.

  • 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:

    – Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.

Aldaketa 5 eta 25 lineen lehen zerbitzuek jaiegunetan dituzten irteera orduetan

Ekainaren 4tik aurrera, igandez, Dbuseko 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga lineen
lehen zerbitzuek igandeetan eta jaiegunetan dituzten irteera orduak aldatuko dira.
Hauek dira irteera ordu berriak:

  • 5-Benta Berri:
    – Boulevardetik: 7:35 – 8:20 – 9:05 – 9:35 – 9:50 – 10:25 – 10:35, eta 10:50etik aurrera ohiko
    orduetan irtengo dira.
    – Errotaburutik: 7:55 – 8:40 – 9:25 – 9:55 – 10:10 – 10:55, eta 11:18tik aurrera ohiko
    orduetan irtengo dira.
  • 25-Benta Berri-Añorga:
    – Boulevardetik: 8:45 – 10:05, eta 10:30etik aurrera ohiko orduetan irtengo dira.
    – Errekaldetik: 9:10, eta 10:34tik aurrera ohiko orduetan irtengo dira.

Dbusek Don Bosco Institutuko Goi mailako Mugikortasun ziklo berriko ikasleen bisita jaso du

Errenteriako CIFP Don Bosco LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoan ematen den Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Goi mailako Gradu berria egiten ari diren ikasleen talde bat jaso du Dbusek bere instalazioetan. Hogei bat ikaslek osatutako taldea hurbildu da Kotxetegietara, eta han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Bisitan, ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dituzte, zeina 1886an sortu, eta zaldiek tiratutako tranbiekin zerbitzua ematen hasi baitzen. Era berean, enpresaren eguneroko funtzionamendua eta departamentuen antolamendua ikusi ahal izan dute. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ikusi ahal izan dituzte. Horiei esker, eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.

Era berean, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola Donostiako BRTa (Bus Rapid Transit), Dbusek dituen ticketing sistemak edo gidatzen laguntzeko EKObus sistema. Puntualtasunean eta abiadura komertzialean zifra altuak lortzea eta Donostiako herritarren aldetik erabilera handia izatea posible egiten duten sistemak dira. Sistema horiekin batera, ikasleek geltokiak sentsorizatzeko sistema ezagutu dute, hau da, big datatik abiatuta konpainiaren autobusetako bidaiarien jatorri-helmuga matrizea eratzeko Dbusek erabiltzen duen programa berritzailea.

Bisitan, halaber, ikasle taldeak zerbitzu teknikoaren lana ikusi ahal izan du, zeina egunero autobusetan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeaz eta autobus flota ahalik eta baldintzarik hoberenean egoteko aldian-aldian ibilgailuei egin beharreko mantentze lanak egiteaz arduratzen baita. Era berean, bisitan Dbusen flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 59 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

 

 

Bisitaren osagai praktikoa

Bisita horri esker, autobusek garraio publikoaren funtzionamendu egokirako dituzten beharrak zehatz-mehatz aztertu ahal izan dituzte ikasleek. Eskoletan eskuratutako ezagutzak praktikan jarriz eta 12 metroko eta 18 metroko bi autobus erabiliz, ibilgailuen ezaugarriak eta teknologiak aztertu ahal izan dituzte, bai eta ibilgailuek jiratzeko eta geltokietara hurbiltzeko dituzten premiak eta arrapalaren funtzionamendua ere, besteak beste.

Errenteriako CIFP Bosco LHII ikastetxeak 60 urte baino gehiago daramatza  hainbat prestakuntza arlotan zikloak ematen (horietako 50 automobilgintzaren adarrean), eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko heziketa ziklo berria Gipuzkoako lurraldean emateko ikastetxe erreferente izendatu du (ikastetxe bat izendatu da EAEko lurralde historiko bakoitzean). Zikloak autoeskoletan zuzendari eta/edo irakasle jarduteko gaitasuna eta ziurtapena ematen die ikasleei, baina baita administrazio publikoetan edo mugikortasunari buruzko kontsultoretza eta aholkularitza enpresa pribatuetan mugikortasun teknikari aritzeko ere.

 

 

Irakurri

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.

16-Igeldo linea ekainaren 1ean, osteguna, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, larunbata, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta. 

10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango baita.

Irakurri

Aldaketak Dbusen Uliako Taxibus zerbitzuan

Ekainaren 1etik aurrera, ostegunez, Dbusek aldaketak egingo ditu Gros auzoa eta Ategorrietako aldea lotzen dituen Uliako Taxibusaren zerbitzuan. Berriki egin den lizitazioaren ondoren, Dbusek emango du zerbitzua, Lanchas Bus enpresaren bidez.

 

1) Erreserbak egiteko telefono berria: ekainaren 1etik aurrera, zerbitzuak beste telefono bat izango du erreserbak egiteko: 943 930 283. Telefono berri horrek aurreko zenbakia ordezkatuko du. Telefonoz arreta egiteko ordutegia 6:15etik 22:00etara izango da, egunero.

Era berean, maiatzaren 31ra arte emateko diren zerbitzuetarako erreserbak egun dagoen telefonoan egingo dira (943 46 46 46).

Horrez gain, oraindik ere erreserbak Dbusen web orrian (www.dbus.eus) egiteko aukera egongo da.

Orain arte bezala, erreserbak gutxienez 30 minutuko aurrerapenez egin beharko dira, eta gehienez 7 eguneko aurrerapenez.

 

 

2) Ordutegi berriak Colón Pasealekutik: Colón Pasealekutik irteera orduak aldatuko dira, 5 minutu aurreratuta. Uliako Aterpetxetik irteera orduak ez dira aldatuko.

  • Irteerak Colón Pasealekutik:

 7:05 – 8:05 – 9:05 – 10:05 – 11:05 – 12:05 – 13:05 – 14:05 – 15:05 – 16:05 – 17:05 – 18:05 – 19:05 – 20:05 – 21:05

  • Irteerak Uliako Aterpetxetik:

7:30 – 8:30 – 9:30 – 10:30 – 11:30 – 12:30 – 13:30 – 14:30 – 15:30 – 16:30 – 17:30 – 18:30 – 19:30– 20:30 – 21:30

 

 

3) 10 laguneko edo lagun gehiagoko taldeentzako erreserbak: 10 pertsonaz edo pertsona gehiagoz osatutako taldeek gutxienez 24 orduko aurrerapenez egin beharko dute erreserba.

Zerbitzuaren gainerako ezaugarriak orain artekoak berak izango dira.

 

 

Irakurri

[ITXITA] Gidari-Kobratzaile Balioaniztunen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua


12. ARGITALPENA: 2023/05/22

Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa.

> Emaitzak ikusi (pdf)

 

11. ARGITALPENA: 2023/05/16

Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)

Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

10. ARGITALPENA: 2023/05/08

Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-betiko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)

 

9. ARGITALPENA: 2023/05/02

Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-behineko emaitzak eta elkarrizketa eta analisi pertsonala eta ahozko euskara proba egiteko deialdia.

> Zerrenda ikusi (pdf)

Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

Era berean, esperientzia-aitorpenari buruzko inprimakia argitaratzen da, elkarrizketarako deitutako egunean beteta aurkeztu beharko dena.

> Esperientzia-adierazpena deskargatu (pdf)

 

8. ARGITALPENA: 2023/04/19

Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba Profesional Teorikoari eta Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin betiko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)


7. ARGITALPENA: 2023/04/13

Proba Profesional Praktikoaren Faseari dagozkion probak egiteko erabiliko diren oinarrizko ibilbideak argitaratzen dira.

> Oharra ikusi (pdf)

 

6. ARGITALPENA: 2023/04/12

Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba Profesional Teorikoari eta Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin-behineko emaitzak eta proba profesional praktikoa egiteko deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

5. ARGITALPENA: 2023/04/01

Proba Profesional Teorikoaren azteketaren bi ereduak eta zuzenketa txantiloiak argitara ematen dira.

> 1 Azterketa Eredua (pdf)

> 2 Azterketa Eredua (pdf)

> Zuzenketa txantiloiak (pdf)

 
4. ARGITALPENA: 2023/03/29

Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, Balio Anitzeko Gidari Kobratzaileen proba profesional teorikoaren fasea, proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

 

3. ARGITALPENA: 2023/03/23

Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, Balio Anitzeko Gidari Kobratzaileen proba profesional teorikoaren fasea, proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)


2. ARGITALPENA: 2023/03/07

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko martxoaren 31n Gigarien Gaitasunaren Agiria (GGA) lortzeko egingo duen deialdira aurkezten diren hautagaien behin-behineko onarpena.

> Argitalpena ikusi (pdf)

 

1. ARGITALPENA: 2023/03/05

Donostiako Tranbia Konpainia, SAUrako Gidari-Kobratzaile Balioaniztunen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua:

> Deialdiaren oinarriak (pdf)

> Eskaera orria (pdf)

> Gaixotasun baztertzaileak osasun azterketan (pdf)

> Azterketa teoriko profesionalerako material gehigarria (pdf)

Irakurri

[ITXITA] Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua

 

10. ARGITALPENA: 2023/05/22

Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa.

> Emaitzak ikusi (pdf)

 

9. ARGITALPENA: 2023/05/16

Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)

Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)


8. ARGITALPENA: 2023/05/08

Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-betiko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)

 

7. ARGITALPENA: 2023/05/02

Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-behineko emaitzak eta elkarrizketa eta analisi pertsonala egiteko deialdia.

> Zerrenda ikusi (pdf)

Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

Era berean, esperientzia-aitorpenari buruzko inprimakia argitaratzen da, elkarrizketarako deitutako egunean beteta aurkeztu beharko dena.

> Esperientzia-adierazpena deskargatu (pdf)

 

6. ARGITALPENA: 2023/04/19

Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin betiko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)

 

5. ARGITALPENA: 2023/04/12

Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin-behineko emaitzak eta proba profesional praktikoa egiteko deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

4. ARGITALPENA: 2023/03/29

Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, Garbitzaile-Erregai Hornitzaileen proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

 

3. ARGITALPENA: 2023/03/23

Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, Garbitzaile-Erregai Hornitzaileen proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)


2. ARGITALPENA: 2023/03/07

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2023ko martxoaren 31n Gigarien Gaitasunaren Agiria (GGA) lortzeko egingo duen deialdira aurkezten diren hautagaien behin-behineko onarpena.

> Argitalpena ikusi (pdf)

 

1. ARGITALPENA: 2023/03/05

Donostiako Tranbia Konpainia, SAUrako Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen (sarbide orokorra eta desgaitasuna duten pertsonentzat) Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua:

> Deialdiaren oinarriak (pdf)

> Eskaera orria (pdf)

Irakurri