Dbuseko tarifa sistema 2016ko apiriletik aurrera
Apirilean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Tarifak 2014an berrikusi ziren azken aldiz, eta harrez gero, azken bi urteetan, tarifak ez dira aldatu.
Apirilean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Tarifak 2014an berrikusi ziren azken aldiz, eta harrez gero, azken bi urteetan, tarifak ez dira aldatu.
Dbusen Administrazio Kontseiluak 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria dagoeneko web orrian dago eskuragarri: https://www.dbus.eus/konpainia/urteko-txostena
Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2015ean egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.
Era berean, bidaia kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.
Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
Dbusen autobusen erabiltzaileei konexioak errazteko asmoz, martxoaren 7tik aurrera, astelehena, Amaran geltokia batzuetan aldaketak egingo dira.
Horrela, Antso Jakituna eta Madril hiribideetan 17-Gros-Amara-Miramon (otsailean bere ibilbidea Miramoneraino luzatu du) eta 28-Amara-Ospitaleak lineek geltokiak partekatuko dituzte. Gainera, 23-Errondo eta 32-Puio-Errondo lineek Antso Jakituna 28 II geltokia Pio XII-ra lekualdatuko dute.
• 17-Gros-Amara-Miramon: Antso Jakituna 28 I geltokiaren ordez Sancho el Sabio 28 II geltokia egongo da, eta Madril 10 geltokiaren ordez Madril 14.
• 23-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.
• 26-Amara-Martutene: Madril 14 geltokiaren ordez Madrid 10 geltokia egongo da.
• 32-Puio-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.
17 lineak, gainera, bizikletak onartuko ditu Anoeta (Ospitaleetarako noranzkoan) eta Donostiako Ospitalea (Groserako noranzkoan) geltokietan, ohiko ordutegietan eta baldintzetan.
Dbusek bat egiten du gaur, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Itxaropen sareak sortzen.
Horregatik, gaur Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.
Dbusek Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso du Emakunderen eskutik, Bilbon egindako ekitaldi batean, non 73 euskal enpresak eta erakundek parte hartu duten. Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du Dbusek enpresa barruan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alorrean aurrera egiteko eta bide batez gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko hartutako konpromisoa eta egindako lana.
Egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, eta berdintasunaren alorrean diagnostikoak egin eta ekintza planak landu ditu, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartu ere. Une honetan II. Berdintasun Plana garatzen ari da (2014-2017). Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 2010ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua).
Egiaztapen hori berriz eskuratzeak esan nahi du Dbusek erantzukizun sozial korporatiboaren alorrean duen politika nabarmenki aitortzen dela eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago jarduten duela.
Donostiako Autobus Geltoki berriaren irekierak hirira autobusez edo trenez iristen diren pertsonentzat mugikortasun aldaketak ekarriko ditu. Behar berriei erantzuteko asmoz, Dbusek bi linea berri sortu ditu, 44 Renfe-Bus Geltokiak eta 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo, eta autobus geltoki berria martxan jartzean, larunbatean, otsailaren 6an hasiko dute euren lana. Linea berri hauek Donostiako Autobus Geltokia eta Iparreko Geltokia hiriko Erdialdea, Antiguo eta Unibertsitateekin lotuko ditu, 20 minutuko maiztasunarekin.
Larunbatean, 2016ko otsailaren 6an, Dbuseko autobus lineetan zenbait hobekuntza jarriko dira martxan:
– 17-Gros-Amara-Miramon linea: ordutegiak zabalduko dira eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko da.
– 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea: ibilbidea aldatuko da Grosetik.
– 37-Rodil-Zorroaga linea: ibilbidea aldatuko da Aldunaenetik.
– 41-Martutene-Egia-Gros linea: ibilbidea aldatuko da Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean.
– 16-Igeldo, 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga lineen irteera gehigarriak larunbat gauetan 22:00etatik 24:00etara.
– Maiztasun handiagoa jaiegun goizetan 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo eta 29-Intxaurrondo Sur lineetan.
– Ordutegiak zabaltzea 13-Altza-Buenavista linean.
Martxan jarriko diren neurriekin hobetu egingo da hiriko hainbat aldetako zerbitzua eta, bereziki, auzoen arteko komunikazioa, erabiltzaileek errazago izango baitute garraio publikoa erabiltzea, bereziki Atotxako autobus geltoki berria irekitzeari esker.
– Informazio osoa ikusi (pdf)
Elektromugikortasuna izan da gaur Kursaalean egin den Mugikortasunari buruzko Foroaren ardatza, eta Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, Konpainiaren kasua aurkeztu du bertan.
Foroa, zeina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak antolatu baitu, hirugarrena izan da, eta bertan hainbat hiritan, Donostian esaterako, abian jarri den mugikortasun elektrikoa aztertu dute garraioaren sektorean eta hirigintzan aditu diren pertsona batzuek. Donostia da flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena duen hiria Euskal Herrian, eta ibilgailu elektriko eta hibrido gehien dituen hirietako bat Estatuan.
Dbusek duen flotak ingurumenaren ikuspegitik erantzukizunez jarduten du, eta 2016aren bukaerarako 3 autobus elektriko eta 20 ibilgailu hibrido edukiko ditu. Irizarren %100 elektrikoa den autobusaz gain, zeina 2014tik hiriko kaleetatik baitabil, aurten beste 2 autobus elektriko gehiago edukiko ditu flotan. Horiek elektromugikortasuna sustatzeko europar proiektu baten baitan gehituko zaizkio flotari. Eta aurten ere 10 autobus hibrido berri eskuratuko ditu Dbusek.
Horrela, 2011n lehen autobus hibrido sartu zenetik, Dbusek %38 jaitsi ditu CO igorpenak (karbono monoxidoa) eta %35 NOx-ena (Nitrogeno oxidoak).
Dbusen II. Berdintasun Planak, zeina 2014-2017 aldirako egin den, Emakunderen aitortza eskuratu du, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren alde diharduen Erakunde Laguntzaile gisa. Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 201ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua). Otsailean egingo da aitortza entregatzeko ekitaldia.
Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du DBUSek emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde hartutako konpromisoa eta hori lortzeko erakundearen barruan egindako lana, bai eta gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko egin duena ere. Eusko Jaurlaritzak 1994an sortu zuen saria Emakunderen ekimenez, eta harrez gero hainbat erakundek jaso dute saria, besteak beste enpresa publiko eta pribatuek, fundazioek, sindikatuek eta hirugarren sektoreko erakundeek.
Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, berdintasunaren alorrean diagnostikoak eginez eta ekintza planak landuz, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartuz ere. Ildo horretan, eta beste alderdi batzuen artean, Dbus lanean aritu da emakumeek plantillan presentzia handiagoa eduki dezaten, erantzukidetasuna eta kontziliazioa errazteko, langileak alor honen gainean sentsibilizatu eta prestatzeko, eta berdintasuna lortzen lagunduko duen dokumentazioa zabaltzeko.
Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen egiaztagiri hau berriz eskuratzeak esan nahi du DBUSi izugarri aitortzen zaiola erantzukizun sozialaren alorrean garatzen duen politika korporatiboa, bai eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago aritzea ere.
Larunbat honetan, hilak 23, Donostia 2016ren inaugurazioa izan dela eta, Dbusen autobusek erabilera handia erregistratu dute, 92.641 bidaia kontabilizatu baitira. Horrek esan nahi du 30.000 bidaia gehiago egin direla urtarrileko larunbat batekin alderatuta; hau da, % 32 baino gehiago.
Kopuru hauek azken urteotan Aste Nagusiko larunbatetan erregistratutako datuak gainditzen dituzte. Beraz, Dbusen azken urteotan bidaia gehien izan duen hirugarren larunbata izan da, 2013ko Santo Tomas egunaren (104.604 bidaia) eta Aste Nagusiko larunbat baten (97.776 bidaia) ondoren.
Hauek izan dira gehien erabili diren lineak:
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 14.708 bidaia
– 13-ALTZA: 13.198 bidaia
– 5-BENTA BERRI: 11.198 bidaia
– 26-AMARA-MARTUTENE: 6.056 bidaia
– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 5.278 bidaia
Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen, eta, gainera, Illunbe-Antso Jakituna lotzeko zerbitzu doako bat eskaini zuen, aldirietako aparkaleku honen erabiltzaileei garraioa errazteko.