Category : Berriak

Dbusek Errege Magoei lagundu die opariak banatzen

cabalgata8Dbuseko autobusek Ekialdeko Errege Magoei lagundu diete aurten ere Gabonetako opariak banatzen Donostiako kaleetan zehar. Opariz betetako ibilgailu hibrido bat izan da Erregeekin urtarrilaren 5eko desfilean.

Horrela, Dbusek bat egin du haurrek gehien espero duten jarduetariko batekin, autobusaren erabilera bultzatuz hirian garraiobide  publiko gisa.  

Irakurri

Dbus bidaien hazkundea 2016an

grafico_2016_eus2016. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.500.092 izan dira (behin-behineko datua); aurreko urtean 28.243.454 bidaia erregistratu ziren eta, beraz, urtean 256.638 bidaiako hazkundea gertatu da.

Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Kontuan hartuta, gainera, Lurraldebus eta Euskotren sareetan beste 3 milioi hiri bidaia egiten direla, donostiar bakoitzak urtean batez beste 170 bidaia egiten ditu garraio publikoan.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziaren iritziz, erabiltzaileen igoerak agerian jarri du Dbus zerbitzuak funtzionatzen duela eta garraio publiko eraginkorra eskaintzeko betebeharra betetzen duela. Gainera, nabarmendu du 2016an zehar aldaketa eta egokitzapen ugari egin behar izan direla hirian antolatu diren ekitaldietarako, eta “Dbusek erabiltzaileen beharrei erantzuteko ahalmena erakutsi du”. Horrekin bat, balioetsi egin du Konpainia egiten ari den esfortzua “bere flota modernizatzeko eta autobus garbi eta jasangarriagoak izateko trantsizioa egiteko”, 2016an martxan jarri diren ibilgailu elektriko eta hibrido berriek erakutsi duten bezala.

img_0464_web2016an linearik erabiliena 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.210.237 bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.644.734 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 3.007.457 bidaiarekin.

Autobusa gehien erabili den hilabeteak udakoak izan dira: abuztua 2.597.026 bidaiarekin (Dbuseko autobusen hileko erabileraren errekorra 1981ean udalaren esku geratu zenetik), eta ondoren iraila, 2.475.161 bidaiarekin, uztaila 2.447.077 bidaiarekin eta maiatza 2.378.423rekin.

Urte osoan, bai neguko hiletan bai udakoetan, autobusa oro har gehiago erabili izan da eta, zalantzarik gabe, eman den zerbitzu onak eragin du horretan, nagusiki puntualtasunaren aldetik izandako indize altuengatik eta zerbitzuan lortutako abiadura komertzial handiarengatik; izan ere, horregatik da garraio publikoa hirian mugitzeko modurik eraginkorrena donostiarrentzat.

Dbuseko 256.638 bidaiaren igoera hori are nabarmenagoa da kontuan hartuta 2016ko irailaren 12an Altzan Euskotrenen geltoki berria inauguratu zela, eta 2016ko otsailaren 6an autobus geltokia Pio XII.etik gaur egungo kokapenera aldatu zela, Norteko Geltokiaren ondoan (RENFE), izan ere, horren ondorioz, geltokia erdialdeago dagoenez, bidaietan murrizketa nabarmena gertatu da.

Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a (Santo Tomas) 118.823 bidaiarekin, urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) 113.737 bidaiarekin, abuztuaren 16a 101.874 bidaiarekin, abenduaren 20a 100.334 bidaiarekin, eta abuztuaren 13a 100.061 bidaiarekin.

Halaber, beste alderdi positibo bat da Gautxori zerbitzuek erabilera handitu dutela, 6 urtez beheranzko bilakaera izan ondoren. 2016an 186.030 bidaia erregistratu dira, 2015ean baino 3.505 bidaia gehiago.

Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan eta larunbatetan (lanegunetan eguneko 89.858 bidaia, pasa den urtean eguneko 89.328 bidaia izan zirelarik, eta larunbatetan eguneko 67.447 bidaia, pasa den urtean eguneko 65.179 bidaia izan zirelarik). Igandeetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 41.500 bidaiarekin.

Dbusen, 2017an, donostiarren konfiantza hobetzeko lanean jarraituko dugu. Donostiar herritarrek garraio publikoaren alde egindako apustuari eta Dbus osatzen duten pertsonek egunetik egunera zerbitzua hobetzeko egindako lanari esker erreferentzia bihurtu gara sektorean.

                           

Irakurri

Dbus-eko autobusak, ezusteko antzezlan baterako eszenatokia

Donostia 2016k eta Bagera elkarteak elkarrekin garatutako Euskarriak proiektuaren baitan (www.euskarriak.eus) egiten ari den “Antzerki soziala” ekimena dela eta, atzo, ostegunez, Dbuseko autobusak eszenatoki bihurtu ziren “Din dan don” antzezlanerako, zeinaren bidez euskararen erabilera bultzatzen baita.dss_teatro_122016 

Antzezpenak 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga lineetako autobusetan egin ziren, Dbuseko autobus erabiltzaileak esuztean harrapatuz, aktoreak bidaiarien artean zeuden eta.  Horrela, autobusen barruan bidaiariek antzezlan txikiak ikusi ahal izan zituzten, ezustean, euskal kulturaren eta euskararen zabalkundearen gainean beste esperientzia bat edukita bidaian zehar. Era berean, “Antzerki soziala”-k ezusteko antzezpen gehiago programatu ditu ohikoak ez diren hiriko beste leku batzuetan. 

Irakurri

Santo Tomas egunean Dbusen autobusen erabilera handia izan da

2016ko Santo Tomas egunean, atzo, abenduaren 21a, asteazkenean, Donostia hiriko autobusek erabilera handia izan zuten. Behin-behineko zifrak kontuan hartuta, 118.125 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan.

Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen.

Enpresak Donostian soilik hiri garraio zerbitzua ematen duenetik seigarren kopuru handiena da. Abenduko lanegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua kontuan izanda, 30.000 bidaiari gehiago erregistratu dira. Iazko datuekin alderatuta, kopurua ia %1,3 igo da.

 

Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:

 

–          28-AMARA-OSPITALEAK: 16.611 bidaiari

–          13-ALTZA: 15.389 bidaiari

–          5-BENTA BERRI: 15.221 bidaiari

–          26-AMARA-MARTUTENE: 7.727 bidaiari

–          17-GROS-AMARA-MIRAMON: 6.643 bidaiari

–          33-LARRATXO-INTXAURRONDO-ANTIGUO-BERIO: 5.348 bidaiari

–          9-EGIA-INTXAURRONDO: 5.262 bidaiari

–          14-BIDEBIETA: 4.965 bidaiari

 

Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, Dbusek lineak sendotu zituen 20 gidarirekin eta autobus osagarriekin, 230 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.

Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.

Irakurri

Dbus-ek tresna berri bat dauka olioen analisiaren jarraipenerako

Dbuseko tailerretako langileek tresna berri bat daukate flotako autobusen motorren eta transmisioen funtzionamendu egokiaren jarraipenerako. Diesel autobusetan instalatu den QR kodeen sistema baten bidez egiten da jarraipena. Proiektu pilotua TOTAL olio eta izotz aurkakoen fabrikatzaileak garatu du Dbusekin elkarlanean, Dbus baita honen moduko funtzionaltasuna duen lehen operadorea estatu mailan. aceite_home

Anac Mobile mugikorretarako webgunearen bitartez, tailerretako langileek zuzenean eskuratu ahal izango dituzte autobusetan erabiltzen diren lubrifikatzaileen eta izotz aurkakoen analisiak. Ibilgailu bakoitzaren motorreko olioaren edo izotz aurkakoaren analisien historikoarekin, lubrifikatzaileen kontserbazio egoera erakusten duten parametro guztien bilakaera egiaztatu ahal izango dute zehatz-mehatz. Motorren eta multzo diferentzialen zaintzarako funtsezko lan tresna da, teknikariei arazoa garaiz identifikatzen eta matxura posibleei aurrea hartzen uzten baitie. Azken finean, helburua da prebentzioko mantentze lanak hobetzea.  

Horrez gain, erregaiaren kontsumoak nabarmen egin du behera azken urteetan, ibilgailuetan ingurumenarekin errespetutsuagoak diren teknologiak erabiltzen ari direlako eta era efizienteagoan gidatzeko ezarri den EKObus sistemaren moduko sistema ekologikoak ezarri direlako. 

Irakurri

Dbusek Gabon Zoriontsuak opa dizkizue!

portada_web1886tik Donostia eta Dbus elkarrekin etorkizuna eraikiz.

Dbusek jai zoriontsuak eta 2017ko urte oparoa opa dizkizue. 2017an ere erabili Dbus mugitzeko!

Zer da zuretzat Dbus? #NikEreDbus kanpaina

Zer da zuretzat Dbus? Adin guztietako donostiarrek hartu dute parte Dbusen 130. Urteurreneko ospakizunen programako #NikEreDbus kanpainan, beraien gogorapen eta pasadizoak kontatzen. Istorio horiek guztiak jasotzen dituen bideoa ikusgai dago Dbusek Youtuben duen kanalean. Oraindik ez duzu bideoa ikusi?

Era berean, Donostian garraio publikoaren erabilera sustatzeko egin den kanpaina horren barruan, kanpainarekin bat egin dute La Oreja de Van Gogh taldeak edo Donostiarra traineruek eta laster beste pertsona ospetsu batzuek ere bai. 

Kontaizkiguzu Dbusez dituzun gogorapenak sare sozialetan, #NikEreDbus hashtag erabiliz.

Ikusi bideoa 

Kontsultatu programa osoa 

Irakurri

Dbuseko gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek

Autobusen udal konpainiako gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek.

Gertakaria atzo izan zen, abenduak 19, 26-Amara-Martutene linean, bidaiari batek Dbuseko gidaria eraso zuenean. Erasotzaileak beste bidaiari batzuei aurre egin zien, bere jarrera aurpegiratu baizioten, eta mehatxuka aritu zitzaion, baita ere, adineko pertsona bati. Gidariak egintzak salatu zituen Udaltzaingoan; udaltzainak, berriz, berehala agertu ziren lekuan, eta erasotzailea atxilotu zuten.

Udalak eta Dbusek bere babesa adierazi nahi diote langileari, eta enpresako langileen aurkako edonolako indarkeri mota baztertu nahi dute, mota horretako ekintzak gertatzea salatuz. Era berean, egiten duten lanak merezi duen errespetua ere nabarmendu nahi dute. 

Irakurri

“Dbus eta gabonak”, 10. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa

dbus-eta-gabonak_webHamargarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 4 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.

Gaur, 2016ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Nora del Campo, 8 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA (ikusi marrazkia).
  • 2. Saria: Aitor del Ama, 7 urtekoa, Amara Berri Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA (ikusi marrazkia).
  • 3. Saria: Alba Urtasun, 6 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta (ikusi marrazkia).

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira: 

  • 1º Saria: Maialen Barranco, 10 urtekoa, Academia Brancussi (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA (ikusi marrazkia).
  • 2. Saria: Blanca Marquiegui, 9 urtekoa, San Patricio Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA (ikusi marrazkia).
  • 3º Saria: Haizea Cano, 10 urtekoa, Langile Ikastola (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta (ikusi marrazkia).

10. Marrazki Lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte-hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A Maila:

B Maila:

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira eta aldi berean DBUS eta San Martin Merkatuko web orrian argitaratuko dira. Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen partehartzea ere.

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20etik urtarrilaren 15era arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

Lekua: AIETE KULTUR ETXEA

Datak: Abenduaren 20etik urtarrilaren 15era arte

Ordutegia:Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara. (Itxita: abenduak 25; urtarrilak 1 eta 6)

Irakurri

Valladolideko autobusen udal enpresako ordezkaritza bat Dbus bisitatzen

img_1223_webDbusek AUVASA Valladolideko autobusen udal enpresako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan, Konpainiak zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen ikusten.  Ordezkaritzak Dbusen inplementatutako planifikazio sistema adituak ezagutu ditu. Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak. 

Ordezkaritzak Dbusen azken urteetan martxan jarri diren beste sistema teknologiko batzuk ere egiaztatu ditu, esate baterako antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistemak. Oso positiboki baloratu ditu Konpainiaren autobusek puntualtasunari eta abiadura komertzialari lotuta dituzten zifra altuak. Era berean, kostuen sistemaz, baliabideen ustiapenaz eta tarifa sistemaz interesatu dira.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

Dbus-ek bigarren “perching” ekintza abiarazi du eta sasoiko haziak banatuko ditu berriro autobusetan

Sasoiko haziekin egindako lehen “perching” ekintzaren arrakastaren ondoren, banatutako 2.000 hazi poltsa agortu baitziren, Dbusek bigarren hazi banaketa abiarazi du Konpainiaren 130. urteurrenaren programazioaren barruan. Haziak flotako autobus hibridoetan banatuko dira, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia duten autobusak baitira.pertxak_abendua

Oraingo honetan, zerba barietate desberdinen haziak dira, eta autobusen heldulekuetan jarriko dira abenduaren 13, 14 eta 15ean, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko.  Urrian bezala, orduan ziazerben haziak banatu baitziren, jarduera hau Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean garatu da. Ekintzarekin asmoa da ingurumenarekiko errespetuaren eta bizimodu osasungarriaren balioaren garrantziaz sentsibilizatzea, hiriko baratzak bultzatuta. 

Zerba haziak (Beta vulgaris), berez negukoak dira eta oso deigarriak dira, zerba kirtenek kolore askotarikoak direlako. Nekazaritza iraunkorretik datozen haziak dira, dituzten zigiluek egiaztatzen duten moduan: Ekoizpen Ekologikoko Euskadiko eta Europako zigiluak eta Euskadiko biobaserritar agroekologikoen zigilua. Hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola landatu jakiteko jarraibideak datoz. Guztira 2.000 hazi poltsa banatuko dira, hiriko zonaldeetako autobus lineetan.

Ekintza honekin Dbusek agerian jartzen du garraio publikoaren erabilera eta bizimodu osasuntsuaren balioak bultzatuz ekologiarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa.  Bere flota da Euskadiko flotarik ekologikoena eta gutxien kutsatzen duena, eta elektromugikortasunaren erreferente nagusietako bat da Espainian, izan ere, bere 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira eta 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido ditu.

irudia_insta_kolore

 

Jarraipena sare sozialetan

Bigarren “perching” ekintza hau ere sare sozialetan jarraitu ahal izango da, #HiriBerdea hastagarekin, non erabiltzaileek landareen eboluzioa partekatu ahal izango baitute. Hil hauetan, erabiltzaileek lehen “perchingean” banatu ziren ziazerba hazien argazkiak argitaratzen joan dira, nola joan diren poliki-poliki aldatzen ikusteko.  

 

Irakurri