Category : Berriak

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 13an, ostiralean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, ostiralean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

 

 

Irakurri

17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta

Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri. 

Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2015ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2011n, 2012n, 2013an edo 2014an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko azaroaren 10a izango da.

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
  • Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
  • Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.  
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.

SARI BANAKETA

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralez, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Oinarriak (pdf)

Inprimakia hemen (pdf)

Irakurri

EGUNERAKETA: aldaketak Dbusen 5-8-9-14-16-31-42 lineetan

Dbusen zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko helburuarekin, urriaren 18tik aurrera, asteazkena, aldaketak egingo dira 5-Benta Berri, 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 14-Bidebieta, 16-Igeldo, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 42-Aldapa-Egia lineetan. 

Aldaketa horiek guztiak ibilbideen eta geltokien aldaketak dira. Maiztasunen aldaketak azaroan egingo dira.

  • 5-Benta Berri:
    Astegunetan 5-Benta Berri lineako zerbitzu guztiak 9:00etatik 20:00etara Zumalakarregi Hiribidean eta Tolosa Hiribidean ibiliko dira, Matia eta R. M. Azkue kaleetan eta Zarautz Hiribidean ibili beharrean. Geltoki hauek kenduko dira: Matia, Benta Berri, R.M. Azkue, R.M. Azkue 32, Zarautz 90 eta Zarautz 122, eta Zumalakarregi 10era, Antiguaoko Anbulatoriora, Majisteritza Tolosa 14ra, Unibertsitatera, Tolosa 112ra eta Tolosa 138ra lekualdatuko dira. 

  • 8-Gros-Intxaurrondo:
    8-Gros-Intxaurrondo lineak Boulevardeko 15ean egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 19an egin beharrean.

  • 9-Egia-Intxaurrondo:

    9-Egia-Intxaurrondo lineak Okendo 18an egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 15ean egin beharrean. Askatasunaren Hiribideko 6ko geltokia mantentzen da. Horrez gain, Askatasunaren Hiribideko 15eko geltokia Askatasunaren Hiribideko 7ra lekualdatuko da. Okendo 18tik aurrera, Bengoetxea eta Idiakez kaleetan zirkulatuko du, Askatasunaren Hiribidera irteteko.

  • 14-Bidebieta:
    14-Bidebieta lineak, Erdialderantz, Nafarroa Hiribidean ibiliko da Galtzada Nagusian ibili beharrean. Ategorrieta 31ko geltokia Jesuitetara aldatuko da, eta Galtzada Nagusiko geltokia Mariaren Bihotzera aldatuko da.

  • 16-Igeldo:
    16-Igeldo linea dagoeneko aldatu da, eta urrian ere 20 minutuko maiztasuna izango du, ekainetik irailera bitartean ematen den zerbitzu berdina emateko. Datorren urtean, maiztasun hori maiatzean ere aplikatuko da.  Halaber, Okendo 18ko azken geldialdia Boulevardeko 19ra aldatuko da. Okendo 5ean gelditu ondoren, Boulevarderaino joango da (geltokia) eta Hernani eta Miramar kaleetatik jarraituko du Urbieta 6ra.
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
    31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Askatasunaren Hiribidea 15ean egingo du geldialdia, Askatasunaren Hiribidea 3an egin beharrean.

  • 42-Aldapa-Egia:
    42- Aldapa- Egia lineak Okendo 18an egingo du azken geldialdia, Boulevardeko 19an egin beharrean. Horrez gain, Askatasunaren Hiribideko 15eko geltokia Askatasunaren Hiribideko 7ra lekualdatuko da. Okendo 18tik aurrera, Bengoetxea eta Idiakez kaleetan zirkulatuko du, Askatasunaren Hiribidera irteteko. Kursaaleko geltokia Colón pasealekura eramango da.

Iraila izan da Dbusek bere historian izan duen erabilerarik handieneko hilabetea

2023ko iraila izan da, Donostiako udalerrian,  Konpainiaren historian Dbus zerbitzuak gehien erabili diren hilabetea. Zehazki, 2.657.183 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko irailean baino %15,13 bidaia gehiago, orduan 2.254.978 bidaia erregistratu ziren eta.

Zifra horien arabera, 2023ko iraila da Dbusek eskari gehien izan duen bost hilabeteen rankingaren barruko lehena. Hauek dira, hain zuzen, bost hilabete horiek:

  1. 2023ko iraila: 2.657.183 bidaia
  2. 2019ko urria: 2.641.815 bidaia
  3. 2023ko abuztua: 2.621.695 bidaia
  4. 2018ko abuztua: 2.599.594 bidaia
  5. 2011ko martxoa: 2.592.816 bidaia

Era berean, irailaren 30a izan da Konpainiaren historian erabiltzaile gehien erregistratu deneko larunbata, Aste Nagusiko eta San Tomaseko larunbatak kenduta. 90.443 bidaia erregistratu dira, 2019ko larunbatetan batez beste erregistratu ohi zirenak baino %25,8 gehiago.

Dbusen zerbitzuen eskariaren igoera hori, halaber, QR txartelarekin ordaintzeko sistema abian jartzeak eraginda izan da, duela aste batzuetatik Dbusen autobus linea guztietan erabilgarri baitago. Sistemak aukera ematen du bidaia txartela QR dinamiko baten bitartez ordaintzea autobusaren barruan. Dbusen app ofizialaren bidez eskuratzen da QR kode dinamiko hori. Bidaia txartelen lau modalitate daude (30 minutukoa eta egunekoa, 30 minutuko eta gauekoa; 24 ordukoa; eta 48 ordukoa). Sistema abian jarri denetik 500 unitate gutxi gorabehera saldu dira.

QR kodearekin ordaintzeko modua Europako E-MOBASK proiektuari eta Next Generation funtsei esker inplementatu da. Zehazki, E-MOBASKek eguneko eta gaueko 30 minutuko QR txartelen garapena finantzatu du, eta 24 orduko eta 48 orduko QR txartelen garapena, berriz, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren bidez (MITMA) lortutako Next Generation funtsei esker egin da.

Irakurri

Lan eskaintza: Egonkortze prozesuak

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAn ENPLEGUA EGONKORTZEKO HAUTAKETA PROZESU BEREZIEN ETA ENPLEGUA EGONKORTZEKO SALBUESPENEZKO HAUTAKETA PROZESUEN DEIALDIA ETA OINARRIAK

 

8- ARGITALPENA: 2023/10/03

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua

Lanpostua

Hautaketa-sistema

Sarbide-modalitatea

Plaza kopurua

Euskara

Lan eskaintza publikoa

1

Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria

Lehiaketa-Oposizioa

Orokorra

3

Meritua

Egonkortze prozesu berezia 2022

2

Garbitzailea-Erregai hornitzailea

Lehiaketa-Oposizioa

Orokorra

1

Meritua

Egonkortze prozesu berezia 2022

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1  (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

 

 

7. ARGITALPENA: 2023/09/18

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen Azken Kalifikazioa behin betiko bihurtzea:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Ikusi argitalpena (pdf)

 

6. ARGITALPENA: 2023/09/12

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen lehiaketa-fasearen behin-betiko emaitzak eta azken-sailkapenaren behin-behineko emaitzak argitaratzen dira:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

5. ARGITALPENA: 2023/09/05

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak argitaratzen dira:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

4. ARGITALPENA: 2023/07/27

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

 

3. ARGITALPENA: 2023/07/05

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

2- ARGITALPENA: 2023/06/19

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua

Lanpostua

Hautaketa-sistema

Sarbide-modalitatea

Plaza kopurua

Euskara

Lan eskaintza publikoa

1

Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria

Lehiaketa

Orokorra

1

Meritua

Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022

2

Markesinak garbitzailea

Lehiaketa

Ezgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatua

2

Meritua

Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022

3

Erradiadoreak garbitzailea

Lehiaketa

Orokorra

1

Meritua

Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022

 

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 3 (pdf)

 

1- ARGITALPENA: 2022/12/29

Lanpostuak egonkortzeko 2022ko bereziko eta salbuespenezko Enplegu Publikoaren Eskaintzan honako lanpostu hauek sartzen dira:

Lanpostua

Prozesu  mota

Sistema

Sartzeko modalitatea

Plazak guztira

Oinarri espezifikoen eranskina

Balio anitzeko gidari-kobratzailea

Salbuespenezko egonkortze-prozesua

Lehiaketa

Orokorra

37

1. eranskina

Balio anitzeko gidari-kobratzailea

Egonkortze prozesu berezia

Lehiaketa-Oposizioa

Orokorra

30

2. eranskina

Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria

Salbuespenezko egonkortze-prozesua

Lehiaketa

Orokorra

1

3. eranskina

Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria

Egonkortze prozesu berezia

Lehiaketa-Oposizioa

Orokorra

3

4. eranskina

Markesinak garbitzailea

Salbuespenezko egonkortze-prozesua

Lehiaketa

Ezgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatua

2

5. eranskina

Erradiadoreak garbitzailea

Salbuespenezko egonkortze-prozesua

Lehiaketa

Orokorra

1

6. eranskina

Garbitzailea-Erregai hornitzailea

Egonkortze prozesu berezia

Lehiaketa-Oposizioa

Orokorra

1

7. eranskina

Hautaketa prozesu horietan ez da lan poltsarik sortuko.

Donostiako Tranbia SAn enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesu berezien eta enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak argitaratzen dira:

> Oinarri Orokorrak (pdf)

> 1. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 2. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 3. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO MEKANIKARI-ELEKTRIKARIAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 4. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO MEKANIKARI-ELEKTRIKARIAREN enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 5. ERANSKINA: MARKESINAK GARBITZAILEAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 6. ERANSKINA: ERRADIADOREAK GARBITZAILEAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 7. ERANSKINA: GARBITZAILEA-ERREGAI HORNITZAILEAREN enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoak (pdf)

 

 

 

 

 

 

Irakurri

Zerbitzu gehiago Igeldora urrian

Urrian ere ordutegiaren maiztasuna handiagoa izango da 16-Igeldo linean, ohiko erabiltzaileen eta turisten eta bisitarien garraioa errazteko. Aurreko hilabeteetan bezala, 10:05etik 21:05era bitartean zerbitzua handiagoa izango da, ordu tarte horretan maiztasuna 20 minutukoa izango baita.

Era berean, maiztasun handiago hau urtero eskainiko da maiatzetik urrira bitartean.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Retinaren Mundu Egunarekin

Irailaren 23an, larunbata, Retinaren Mundu Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Retina Gipuzkoa Begisare elkarteak ikusmen murriztua gehiago ezagutu dadin antolatutako jarduerekin, eta babesa erakutsi nahi die egunero-egunero egoera horren aurka borrokatzen dutenei

 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbusen markesina berriek Navilens gidatze sistema dute, ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat

Dbusen markesina berriek NaviLens gidatze sistema berritzailea dute. QR kodeen sistema bat da, distantzia handiz irakurri daitekeena eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonei aukera ematen diena Donostiako autobus geralekuak modu autonomoan kokatzeko. Lokuzioen bidez, seinaleztapen sistema horrek aukera ematen du testuinguruko informazio irisgarria lortzeko, hala nola geralekuaren izena, autobusen denbora errealeko iritsiera eta horien helmuga.

Sistema berria gaur jarri da martxan, irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Astearen barruan. Gidatzeko sistema hau markesinako gune estrategikoetan jarritako seinaleztapen digital irisgarri eta unibertsal baten bidezkoa da. QR kode horiek 15 metrorainoko distantzian irakurri daitezke aplikazio mugikor espezifiko baten bidez (NaviLens Go entzunezko eta ikusizko argibideetarako, eta Navilens entzunezko argibideetarako), eta lokuzioak igortzen dituzte. Ikusmen desgaitasuna duten pertsonek ez dute behar jakitea QR kodeak non dauden, mugikorraren kamera gai izango baita 30 segundo baino gutxiagoan horiek hautemateko, bideratu beharrik gabe eta 160º arteko angeluarekin. Sistema gai da, halaber, hainbat kode aldi berean eta mugimenduan irakurtzeko, eta horrek aukera ematen die erabiltzaileei erabat modu autonomoan mugitzeko.

Irismen handiko markagailu bisual horiek, halaber, baliagarriak dira beste dibertsitate funtzional sentsorial edo kognitibo motaren bat duten pertsonentzat, horiek ere orientatu eta informatu baitaitezke irudien eta seinale akustikoen bidez eskura daitezkeen edukiei esker.

Seinaleztapen sistema berria 50 geralekutan jarri da, eta pixkanaka Dbusen sare osora zabaltzea aurreikusten da, zutoin diren geralekuetara ere bai. 34 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri, horien artean euskaraz eta gaztelaniaz. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako informazioa hobetzeko Dbusek orain arte eskuragarri izan dituen sistemen osagarria da, hala nola geralekuan zein autobusaren barruan aginte baten bidez aktibatzen den audio sistemaren osagarria. Horretarako, NaviLensen ezarpen hau desgaitasuna duten pertsonen elkarteekin kontrastatu da, hala nola Begirisekin, Begirisekin, AGIrekin eta Elkarturekin.

Proiektu hau Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioren (Next Generation funtsak) hainbat deialdik finantzatutako markesinak berritzeko ekimenean dago txertatuta, isuri gutxiko eremuak ezartzeko eta hiri garraioaren eta mugikortasunaren eraldaketa digital eta jasangarria egiteko laguntzen bidez.

Gidatze sistema berritzaile honekin aurrerapauso garrantzitsua eman da Dbusen autobus bidezko garraioaren irisgarritasuna hobetzeko, eta horrek hiri inklusiboagoa bihurtu du Donostia.

 

Irakurri

Dbusek QR kodearekin ordaintzeko aukera ezarri du autobusetan

Dagoeneko erabilgarri dago Dbusen autobusetan bidaia txartela QR kodearekin ordaintzeko aukera. Sistema berritzaile hori Dbusen linea guztietan erabil daiteke, eta txartela ordaintzeko beste aukera bat da, eskudirutan ordaindu ordez, Donostian autobusez bidaiatzea errazago eta erosoago eginda.

Lau garraio titulu berri

Zehazki, Dbusek QR kodearekin ordaintzeko lau modu berri sortu ditu. Dbusen app ofizialaren bidez eros daitezke ordainketa modu horiek, eta appa iOS eta Androiderako eskuragarri dago. Neurri hori abian jartzeko, apparen bertsio berri bat ere kaleratu da, eta bertsio horretan “Tickets” izeneko atal berri bat dago.

Hauek dira lau garraio titulu berriak:

  • 30 minutuko QR txartela, egunekoa: eguneko nahi beste zerbitzutan erabil daiteke, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Transbordoak egiten uzten du. Prezioa 1,85€ da.
  • 30 minutuko QR txartela, gauekoa: aurreko kasuan bezala, garraio titulu hau  erosleak gaueko nahi beste zerbitzutan erabil dezake, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Prezioa 2,50€ da, eta transbordoak egiten ere uzten du.
  • 24 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 24 orduz, bai eguneko zerbitzuetan, bai gaueko zerbitzuetan, eta  6 €-ko prezioa dauka.
  • 48 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 48 orduz, eguneko eta gaueko zerbitzuetan ere bai. Prezioa 10€ da.

Kreditu edo zordunketa txartel baten bidez erosten da, txartelaren datuak appean sartuz. Sartutako datuak appean gorde daitezke, aurrerago egiten diren erosketetan erabiltzeko. Erosketa sistema segurua da, eta ordainketa Redsys ordainketa pasabidearen bidez egiten da. Txartela appean erostean, QR kode dinamiko bat sortzen da, eta, autobusera igotzean, gidariaren postuaren ondoan dagoen makinan baliozkotzen da, mugikorraren pantaila gora begira jarriz kodea eskaneatu ahal izateko (ikus irudia). Txartel bat baino gehiago eros daiteke aldi berean, eta eragiketan erosten diren txartelak adina QR kode sortuko dira, autobusean banan-banan baliozkotzeko. Erosketa egiten den uneak markatuko du txartelaren iraungitze unea, erosketa egin eta hurrengo 30 minutuetan, edo 24 edo 48 ordutan erabili beharko da-eta, txartelaren modalitatearen arabera.

Sistemarekin, bidai txartelak erostea erraztu egiten da eta ordainketa arinago egiten da autobusean sartzean, geldialdi bakoitzaren denbora gutxiago eginda eta bidaietan emandako denbora murriztea ahalbidetuta. Txartela EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko modalitatearen osagarria da, zeinak 2017az geroztik funtzionatzen baitu Dbusen autobusetan, eta MUGI txartelarekin ordaintzeko modalitatearena ere bai. Txartel berriak oso praktikoak eta baliagarriak izan daitezke, bisitarientzat eta turistentzat ez ezik, une jakin batean MUGI txartela ez daramaten edo saldorik gabe geratu eta eskudirua ez duten ohiko erabiltzaileentzat ere. QR ordainketa sistemari esker, segundo gutxi batzuetan eros dezakete QR txartela geltokian edo autobusean bertan daudenean.

Era berean, aurreikusita dago datozen hilabeteetan autobusek aurrealdean ezkerrean eta erdiko atean dituzten baliozkotzeko makinak berritzea, txartel berri horiek autobuseko makina guztietan baliozkotu ahal izateko makina berri horiek gidariaren postuaren ondoan dauden makinek dituzten funtzionalitate berberak izango baitituzte, hala nola QR kodearekin, banku txartelarekin eta Bat eta Barik txartelekin zein MUGI txartel mota guztiekin ordaintzeko aukerak. 

QR kodearekin ordaintzeko modua Europako E-MOBASK proiektuari eta Next Generation funtsei esker inplementatu da. Zehazki, E-MOBASKek eguneko eta gaueko 30 minutuko QR txartelen garapena finantzatu du, eta 24 orduko eta 48 orduko QR txartelen garapena, berriz, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren bidez (MITMA) lortutako Next Generation funtsei esker egin da.

 

 

 

Irakurri