Category : Berriak home

Israelgo Garraio Ministerioaren ordezkaritza bat izan da bisitan Dbusen

Israelgo Garraio Ministerioaren ordezkaritza bat izan da bisitan Dbusen instalazioetan. Kotxetegietara joan dira; han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatzeko aukera izan dute.

Bisitan, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari laguntzaileak, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua erakutsi die, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko sistema, zeina Dbusen autobus linea guztietan instalatuta dagoen.  Era berean, gidariari laguntza emateko EKObus sistema ezagutu dute. Sistema horrek erregai fosilen kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena gutxitzea ahalbidetzen du, eta aldi berean, linearen maiztasuna eta puntualtasuna mantentzen laguntzen du.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du. Sistema horrek geltokian dauden erabiltzaileen kontrola egiten uzten du, erabiltzaileen ia kopuru zehatza zenbatzen uzten baitu, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big datatik abiatuta Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen programa berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaiak osatu ditzake.

Ordezkaritza txundituta geratu da Donostian dagoen hiri garraioaren erabilera maila handiarekin, baita hiriko BRTaren operatibarekin ere (Bus Rapid Transit). Sistema hori garraiorako soilik diren korridoreetan eta plataforma erreserbatuetan dago oinarrituta.

Bisitan zehar jorratutako beste alderdietako bat plangintza sistema adituen funtzionamendua izan da. Plangintza sistema horiek autobusen antolaketa eta gidarien ordutegiak antolatzeko modua ematen dute. Hitz batean, kontua da zerbitzuak modu eraginkorragoan antolatzea eta planifikatzea, sistema hobetzeko eta erabiltzaileen premiei erantzuteko egokia den garraio publiko bat eskaintzeko.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz gain.

Irakurri

Elektrifikatu egin da Illunbeko aparkalekutik Erdialdera arteko anezka zerbitzua

Dbusek Donostiako Illunbeko aparkalekuaren eta Erdialdearen artean eskaintzen duen anezka zerbitzua 12 metroko autobus %100 elektriko batekin egingo da datozen egunetan. MAN Lions City 12e modelokoa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.

 

MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari egindako erosketaren barruan zerbitzuan jartzen den lehen autobusa da, enpresa horrek irabazi baitzuen lizitazioa, eta, erosketa horrekin, Donostiako autobus lineetan 12 metroko beste 13 autobus %100 elektriko eta 18 metroko sei autobus %100 elektriko sartzea ahalbidetuko da. 12 metroko autobus berri honen eta bere karga-estazioaren prezioa 560.500 euro + BEZa da, eta bost urteko bermea du. Halaber, baterien bermea 12 urtekoa da, eta horrekin ibilgailuen bizitza erabilgarria estaltzen da. Europako funtsetatik jasotako dirulaguntza 550.000€-koa da.

 

Illunbeko doako aparkalekuaren eta Erdialdearen arteko anezka zerbitzua Dbusek eta Donostiako Udalak sustatzen dute, Mugikortasun Departamentuaren bidez, garraio publikoa bultzatzeko eta, horrela, hiriaren erdialdean kotxe partikular gutxiago ibil daitezen eta erosoago eta jasangarriago bidaiatzeko. Anezka zerbitzua 20 minutuko maiztasuna du, 11:00etatik 22:30era, asteko egun guztietan, eta bi geltoki ditu. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi garaitan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta herritarrek ondo hartu dute zerbitzua.

 

Abuztuaren 31n, uztailaren 8an martxan jarri zen anezka zerbitzua 34.552 bidaiarik erabili dute, eta aurreko udan, berriz, 23.401 bidaiarik. 11.151 bidaiariko igoera horrek %47,65ko igoera dakar anezkaren erabileran, eta abuztuaren 7tik 22ra bitartean erregistratu da zerbitzu horren eskaririk handiena. Izan ere, bidaiarien zifra errekorra abuztuaren 10ean lortu zen, 1.734 bidaiarirekin, hau da, zerbitzuaren batezbesteko bidaiari kopuruaren oso gainetik, 751 bidaiarikoa baita.

 

Ibilgailu berri horrekin, hirian sartzen diren ibilgailu pribatuen kopurua murrizteaz gain, zerbitzu jasangarria eskainiko da, Konpainiak autobus flota pixkanaka elektrifikatzen aurrera egiteko duen helburuarekin bat eginda. Irailaren 10ean anezka zerbitzua amaitu ondoren, autobusak zerbitzua eskaintzen jarraituko du Dbusen gainerako lineetan, etorkizunean anezka zerbitzua berriro aktibatu arte. 

Irakurri

Dbusek 47-Atotxa Erreka linearen ibilbidea luzatuko du irailean

Irailaren 4an Dbusek 47-Atotxa Erreka linearen ibilbidearen luzapena jarriko du abian, zeinarekin Atotxa Erreka auzoa eta Añorga auzoa lotuko diren.

Ibilbideak beste 6 geltoki gehiago izango ditu Añorga auzoan: Añorga Txiki I, Añorga I, Arzak Enea II, Arzak Enea, Añorga II, Añorga Txiki II

Linearen luzapenak Antiguoko auzoak, Añorga eta Atotxa Erreka linea bakarrean lotzea ahalbidetuko du, eta Antiguo auzoaren ardatzean dauden geltoki batzuk izango ditu, beraz, erabiltzaileek 3-4 minutuan behin Erdialdera doazen lineetara eta Dbuseko sareko beste linea batzuetara doan aldatzeko aukera izango dute.

Luzapen horrek ez ditu ordutegiak aldatuko, eta ekainean ezarri ziren ordutegi berak edukiko ditu.

 

Zerbitzuak ordutegi hau izango du:

  • Lanegunak:
    • Irteerak Funikularretik: 7:40tik 21:40ra, 60 minutuan behin.
    • Irteerak Atotxa Errekatik: 8:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin.
  • Larunbatak:
    • Irteerak Funikularretik: 8:40tik 21:40ra, 60 minutuan behin.
    • Irteerak Atotxa Errekatik: 9:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin.
  • Jaiegunak:
    • Irteerak Funikularretik: 9:40tik 21:40ra, 60 minutuan behin.
    • Irteerak Atotxa Errekatik: 10:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin.

 

Irakurri

Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 765.817 bi-daia erregistratu dira-eta

Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2023ko Aste Nagusian. Abuztuaren 12tik, larunbata, 19ra, larunbata, 765.817 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2022an erregistratutako 615.279 bidaiak baino %25 gehiago izan dira, eta 2019an, Covid19 pandemiaren aurretik, erregistratutako 762.939 bidaiak baino %0,4 gehiago ere bai.

Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.

Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, astelehena, abuztuaren 17an, osteguna, eta abuztuaren 18an, ostirala, erabili da gehien autobusa; izan ere, 109.356 bidaia, 105.781 bidaia eta 105.645 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.

Hau da bidaien kopurua egunez egun:

  • Larunbata, abuztuak 12: 102.517 bidaia (gainera, Aste Nagusiko larunbat batean egon den erabileraren errekor historikoa da)
  • Igandea, abuztuak 13: :  67.490 bidaia
  • Astelehena, abuztuak 14: 109.356 bidaia
  • Asteartea, abuztuak 15: 76.282 bidaia
  • Asteazkena, abuztuak 16: 97.815 bidaia
  • Osteguna, abuztuak 17: 105.781 bidaia
  • Ostirala, abuztuak 18: 105.645 bidaia
  • Larunbata, abuztuak 19: 100.931 bidaia

 

Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 204.125 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 156.260 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 126.653 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 79.653 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 74.007 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 24.443 bidaia erregistratu dira. Era berean, Gautxori lineetan erregistratutako 35.573 bidaiak azpimarratu behar dira, 2022arekin alderatuta %18 gehiago erabili dira-eta.

Dbusek zerbitzuen hedapen zabala egin du egun hauetan, 23.300 zerbitzu baino gehiagorekin. Zerbitzuak emateko, 270 gidari aritu dira, 42 pertsona gehiagoren laguntzarekin, batez ere ikuskatzaile eta tailerreko langile gehiagorekin, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendurako beharrezkoak ziren eta.

Irakurri

Dbizi beste auzo batzuetara iritsi da, 21 geltoki berriekin eta 257 bizikleta elektriko gehiagorekin

Dbizi Donostiako bizikleta alokairu sistemak beste 21 geltoki gehiago ditu dagoeneko, eta beste auzo batzuetara iritsi da, esaterako, Altzara, Bidebietara edo Añorgara. Datozen hilabeteetan, gainera, beste bi geltoki gehituko dira, izan ere, obra batzuk direla-eta bi geltoki horiek ezin dira orain jarri. Gaur aurkeztu da, ekitaldi batean, sistema beste 257 bizikleta elektriko gehiagorekin zabalduta, eta aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Eneko Goia Donostiako alkateak eta Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerenteak.

Sistema horrela zabalduta, Dbizi orain arte zerbitzurik ez zuten Donostiako guneetara iritsi da; izan ere, guztira 70 geltoki ditu, denak mistoak, eta zerbitzuak 317 bizikleta elektriko eta 317 bizikleta mekaniko ditu kalean. Horrela, hirian estaldura handiagoa eta bizikleta elektriko gehiago eskaintzen ditu, erabiltzaileen eskari handiari erantzuteko. 

Dbizi sistema donostiarren egunerokoaren parte dira dagoeneko. Sistema auzoetara zabaltzeak eskatzen du, halaber, sarea ere Erdialdea-Amara-Antigua-Gros-Egia aldeetan zabaltzea, auzoen artean gertatzen diren joan-etorriei erantzun ahal izateko eta erdialdetik gertuen dauden eremuetako geltokietan ainguraleku libreak egon daitezen

Horregatik, eremu horietan geltoki berriak instalatzeaz gain, lehendik dauden geltoki batzuetan ainguraleku gehiago jarriko dira. Zabaltze horrek, gainera, mugikortasun jasangarria sustatzen laguntzen du gure hirian, garraio publikoaren intermodalitatea indartuz.

Mugarri berri hau ezagutarazteko, komunikazio kanpaina bat jarri da abian, sistemaren zabaltze honen hiru ardatz nagusien inguruan: auzo gehiago, geltoki gehiago eta bizikleta gehiago, hori guztia “Dbizi gehiago bizi” lelopean.

Dbiziren geltoki berrien kokalekua

EKIALDEA

  • Bidebieta (2)

– Geltoki 1 Julio Urkixo 44an.

– Geltoki 1 Nornahi plazatxoan (Bidebietako bidegorriaren lanak amaitu ondoren)

  • Altza (5)

– Geltoki 1 Harrobieta plazatxoan

– Geltoki 1 San Martzial plazan, Altzako goialdean (alde zaharra)

– Geltoki 1 Altzako kiroldegian

– Geltoki 1 Buenavistan (biribilgunea)

– Geltoki 1 Larratxo pasealekua 24an

  • Intxaurrondo (1)

– Geltoki 1 Txaparrene pasealekua 26an (Zubiaurre)

MENDEBALDEA

  • Antigua- Ibaeta (5)

– Geltoki 1 Satrustegi hiribidea 1ean (Matia kaleko sarreraren ondoan)

– Geltoki 1 Erregezaintza 28an

– Geltoki 1 Pio Baroja 20an

– Geltoki 1 Sert plazan

– Geltoki 1 Berio 42an (goialdea)

  • Aiete (3)

– Geltoki 1 Bera-Beran

– Geltoki 1 Pagola-Lugaritzen

– Geltoki 1 Txapillo kalean

Añorga (1)

– Geltoki 1 Añorga Txikin (sarrerako biribilgunea)

ERDIALDEA-AMARA-GROS- EGIA

  • Erdialdea (2)

– Geltoki 1 Moraza 1ean

– Geltoki 1 Nautikoan (Udaletxeko lanak amaitzen direnean).

– Ainguraleku kopurua handitzea: 12 ainguraleku gehiago lehendik dauden geltokietan

  • Amara (1)

– Geltoki 1 Olaeta/Ferreriasen

– Ainguraleku kopurua handitzea: 8 ainguraleku gehiago lehendik dauden geltokietan

  • Gros-Egia (3)

– Geltoki 1 Zabaleta 35ean

– Geltoki 1 Ametzagaina 47an (Egiako goialdea)

– Geltoki 1 Zuhaizti plazan

Zerbitzuaren zabaltze horren zati bat, zehazki gehituko diren 132 bizikletak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren (MITMA) Next Generation Funtsen bidez finantzatu dira.

Irakurri

Bihar hasiko da Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen artean uda honetan egongo den doako anezka zerbitzua

Bihar, larunbata, uztailak 8, zerbitzua ematen hasiko da Illunbeko aparkalekua eta hiriaren Erdialdea lotzeko uda honetan berriro egongo den doako anezka autobusa. Zerbitzu hori Dbusek eta Donostiako Udalak sustatzen dute, Mugikortasun Departamentuaren bidez.

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi alditan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta zerbitzua ondo hartu dute herritarrek.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu duenez, “zerbitzu honek helburu argia du: Donostiara datozen bisitariei, autoa uzteko aparkaleku erosoa eskaintzea, hirigunean auto pribatu gutxiago sar daitezen eta Donostiako kaleetan trafikoa murriztu dadin”.

Yarzak hurrengoa gaineratu du: “zerbitzu honen erabiltzaile kopurua urtetik urtera handituz doa. Iazko udan esaterako 24.000 erabiltzaile izan zituen. Ondorioz aurten ere zerbitzua eskaintzea erabaki du Donostiako Udalak, Dbusen laguntzarekin”.

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, eta bi geltoki izango ditu, orain arte bezala:

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

* Oharra: abuztuaren 12tik 15era ez da zerbitzurik egongo. 

 

Irakurri

Dbusek mikrobus zerbitzua jarriko du abian Atotxa Errekan

Uztailaren 1ean mikrobus linea berri bat jarriko da martxan, eta linea horrek Atotxa Erreka eta Antiguo auzoak lotuko ditu 60 minutuan behin.

Linea berri horrek ibilbide hau egingo du:

Joanekoa: Funikularra, Iruña, Antiguoko Anbulatorioa, Irakasle Eskola-Tolosa 14, Unibertsitatea-Tolosa 70 I, Tolosa 112, Tolosa 138, Infernua eta Atotxa Erreka 26.

Itzulerakoa: Atotxa Erreka 26, Atotxa Erreka 46, Atotxa Erreka 62, Markotegi Parkea, Zuatzu II, Errotaburu, Amerika Plaza, Tolosa 111, Unibertsitatea-Tolosa 77, Irakasle Eskola -Tolosa 25, Zumalakarregi 21, Esklabak, Satrustegi I, Satrustegi II eta Funikularra.

Linea berriak Antiguoko ardatzean dauden geltoki batzuk izango ditu, beraz, erabiltzaileek 3-4 minutuan behin Erdialdera doazen lineetara eta Dbuseko sareko beste linea batzuetara doan aldatzeko aukera izango dute.

Zerbitzuak ordutegi hau izango du:

– Lanegunak:

  • Irteerak Funikularretik: 7:40tik 21:40ra, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Atotxa Errekatik: 8:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin.

– Larunbatak:

  • Irteerak Funikularretik: 8:40tik 21:40ra, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Atotxa Errekatik: 9:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin.

– Jaiegunak:

  • Irteerak Funikularretik: 9:40tik 21:40ra, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Atotxa Errekatik: 10:00etatik 21:00etara, 60 minutuan behin.

Era berean, linearen funtzionamenduaren eta erabileraren balorazioa egingo da. 

 

Irakurri

Uda honetan, anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik hiriko Erdialdera

Uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, igandea, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, doako autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko.

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi alditan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta zerbitzua ondo hartu dute herritarrek.

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 8tik, larunbata, irailaren 10era arte, eta bi geltoki izango ditu, orain arte bezala:

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

* Oharra: abuztuaren 12tik 15era ez da zerbitzurik egongo. 

Irakurri

Frantziako mugikortasuneko profesionalak bisitan Dbus-en

Dbusek AGIR Frantziako elkarteko kideen ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan. Garraio publikoko operadoreetako 500 bat profesional eta Mugikortasun eta Garraioko enpresa, administrazio publiko eta adituak biltzen ditu elkarteak. Elkarteak Biarritzen jardunaldiak antolatu dituela-eta, 25 ordezkarik osatutako talde bat Kotxetegietara hurbildu da, eta han instalazioak ikusi ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Bisitan, Javier Vallejok, Dbuseko Zuzendari Laguntzaileak, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua erakutsi die, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko sistema, zeina Dbusen autobus linea guztietan instalatuta dagoen. Sistema berritzaile horri esker, kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaindu daitezke noizbehinkako bidai txartelak. Gidatzen laguntzeko EKObus sistema ere ezagutu dute. Sistema aitzindari hori ere Donostiako flota osoan dago erabilgarri. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema batez eta anti-bunching sistema batez (autobusek bat ez egiteko sistema) osatuta dago. Gidariari laguntzen dio era ekonomikoan eta ekologikoan gidatu dezan, erregai fosilen kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena gutxituta eta, aldi berean, linearen maiztasuna eta puntualtasuna mantenduta. Euskal Eurohirian garraio publikoa sustatzea helburu duen E-MOBASK proiektu europarraren barruan sartzen dira sistema biak.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du, geltokian dauden erabiltzaileen kontaketaren ia kontrol zehatza egiteko aukera ematen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big datatik abiatuta Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen programa berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaiak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia. 

Ordezkaritza harrituta geratu da  Donostiako hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) operatibarekin. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena. Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainerako autobusekin bikain integratuta dago.

Era berean, Dbuseko Zuzendari Tekniko Eduardo Gonzalezen eskutik, Dbusen flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 57 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

Hitz batean, kontua izango da zerbitzuak modu eraginkorragoan antolatzea eta planifikatzea sistema hobetzeko eta erabiltzaileen premietarako egokia den garraio publiko bat eskaintzeko.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz gain.

Irakurri

Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan, Easo kaleko obrak direla-eta

Easo kaleko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, ekainak 5, eta beste abisu bat eman arte, Dbuseko linea hauetan aldaketak egongo dira: 19-Aiete-Bera Bera, 21-Mutualitateak- Anoeta, 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36-San Roke-Aldakonea, 37– Rodil-Zorroaga eta B2-Aiete-Bera Bera.

  •  21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak:

    Erdialderantz: Antso Jakituna 11ko geltokitik Parke kalera jiratuko dute, Gernikako Arbolarantz, eta Foruetatik eta Etxaide kaletik jarraituko dute Okendorantz eta Boulevarderantz.
    Easo plazako geltokia eta Easo 19koa kendu egingo dira, eta Gernikako Arbolara lekualdatuko dira.

    Amara alderantz: ibilbide normala.

  • 36-San Roke-Aldakonea:

    – Konkorrenea alderantz: Easo Plaza-Amara geltokitik aurrera, Morazatik jarraituko du, Urbietatik eta Mendeurrenetik, Parke kalea, Gernikako Arbola, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo 27ko geltokia eta Askatasunaren Hiribidea 19ko kenduko dira, Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

    San Roke-Matia alderantz: ibilbide normala.

  •  37-Rodil-Zorroaga:

    – Rodil alderantz: Antso Jakitunetik aurrera, Parke kalean jiratu eta Gernikako Arbolarantz egingo du, Foru Pasealekua, Etxaide kalea, Askatasunaren Hiribidea 3 (geldialdia) eta ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Easo plazako geltokia, Easo 27koa eta Askatasunaren Hiribidea 21ekoa kenduko dira, eta Gernikako Arbolara eta Askatasunaren Hiribidea 3ra lekualdatuko dira.

    – Zorroaga alderantz: ibilbide normala.

  • 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera:

    – Erdialderantz: Easo 27ko geltokia Easo 19ra lekualdatuko da.