Santo Tomas egunean Dbusen autobusen erabilera handia izan da
2016ko Santo Tomas egunean, atzo, abenduaren 21a, asteazkenean, Donostia hiriko autobusek erabilera handia izan zuten. Behin-behineko zifrak kontuan hartuta, 118.125 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan.
Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen.
Enpresak Donostian soilik hiri garraio zerbitzua ematen duenetik seigarren kopuru handiena da. Abenduko lanegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua kontuan izanda, 30.000 bidaiari gehiago erregistratu dira. Iazko datuekin alderatuta, kopurua ia %1,3 igo da.
Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 16.611 bidaiari
– 13-ALTZA: 15.389 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 15.221 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 7.727 bidaiari
– 17-GROS-AMARA-MIRAMON: 6.643 bidaiari
– 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-ANTIGUO-BERIO: 5.348 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 5.262 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 4.965 bidaiari
Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, Dbusek lineak sendotu zituen 20 gidarirekin eta autobus osagarriekin, 230 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.
Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.