Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull Mendira iraileko asteburuetan
Irailean Dbusek Urgull Mendira 39-URGULL linearekin ematen duen mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.
- Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan:
11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30 – 17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00
- Urgulletik irteerak SANTIAGOKO BATERIATIK izango dira ondorengo orduetan:
11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45 – 17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15
Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar.
* Lineak ez du zerbitzurik izango:
– Irailaren 1ean, igandea, goizean, Estropadak direla eta.
– Irailaren 7an, larunbata, 11:30etik 12:30era Urgulleko Krossa dela eta.
– Irailaren 8an, igandea, egun osoan zehar, Estropadak direla eta.