Berriak

Hurrengo geltokirako soinu bidezko abisua DBUSeko autobusetan

Hurrengo geltokirako soinu bidezko abisua martxan jarri da DBUS-eko linea guzietan.

Soinu bidezko abisua aktibatzeko erabiltzaileak egingo duen ibilbiderako eskatu beharko dio gidariari. Abisua aktibatzeak ikusteko arazoak dauzkaten pertsonei mugitzen lagunduko die.

Sistema hau DV-BUSek eskaintzen duen multimedia kanalean dago integratuta eta autobusetako monitore guztietan ikusten den hurrengo geltokirako abisuaren osagarria da. Erabiltzaileek informazioa mapa baten bidez jasotzen dute eta bertan, autobusaren ibilbidea eta hurrengo geltoki hurbilenak azaltzen dira. Era berean, geltoki bakoitzak dituen hiri autobusen linea loturak ere azaltzen dira.

Sistema hau linea guztietan jarrita DBUSek beste pausu bat eman nahi du autobus zerbitzua irisgarriagoa eginez eta horrela, hiriko talde guztiei bere erabilera erraztuz.