Berriak

Haurrentzako X. Marrazki Lehiaketa, “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2016ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa bederatzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.captura_gabonak_2016

Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta. 

Marrazkiak FNACeko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbusen (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • Izen abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefonoa eta E-posta
  • Eskola
  • Arduradun legalaren sinadura

 

Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, eta marrazkiaren atzekaldean haurraren arduradun legalaren sinadura ere jartzea. Horretarako erabilgarri dagoen txantiloia erabiltzea gomendatzen da.

> Txantiloia deskargatu (pdf)

Bi maila egongo dira:   

  • A maila: 8 urte bitarteko haurrak, 2008. urtean edo ondoren jaioak.
  • B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2004, 2005, 2006 edo 2007. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.

 Marrazkiak jasotzeko data muga 2016ko azaroaren 19a izango da.

 SARIAK

Dbusek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.       

  • Lehen saria: 2017ko 6 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS bat.
  • Bigarren saria: 2017ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera bat.
  • Hirugarren saria: 2017ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu sorta bat.
  • Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.

 

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak DBUSen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. DBUSen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu www.dbus.eus web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren webguneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 17an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNACen aretoan.