Berriak

EMTUSAko ordezkaritza bat Dbusen bisitan

DBUS 16.02.2018Dbusek EMTUSAko delegazio baten bisita hartu du bere instalazioetan; Gijon hiriko garraioen enpresa da EMTUSA. Asturiaseko taldearen ordezkariek Kotxetegien instalazioak bisitatu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobusen flotan ezarritako azken aurrerapen teknologikoak zehaztasunez ezagutu, batez ere planifikazioko sistema adituak.

Sistema horiei esker eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.

EMTUSAko delegazioak planifikazio sistemek zerbitzuen eraginkortasun eta kontrol hobeagorako eskaintzen dituzten aukerak egiaztatu ahal izan ditu, gidarien laneko orduak optimizatzen direlako eta eguneroko egitekoen esleipen zuzena ziurtatzen delako.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz gain.