Berriak

Eman izena zure autobusari!

Konpainiaren 130. urteurrenarekin bat eginda eta Hiri Berdea kanpainaren baitan, Dbusek erabiltzaileengana hurbildu nahi du garraio publikoa eta horretarako aukera ematen die flotara gehitu berri diren lau autobus hibridoen izenak aukeratzeko, “Eman izena zure autobusari” jardueraren bitartez. Helburua ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura iraunkorrak bultzatzea da, tartean dela garraio publikoaren erabilera.buses_elec_112016

Horregatik, gaurtik aurrera hainbat proposamen egongo dira bozkatzeko, inkesta baten bitartez (inkesta ireki). Abenduaren 18ra arte bozkatu ahal izango da, eta boto gehien lortzen duten 4 izenak izango dira 4 autobus berriei jarriko zaizkienak. Autobus bakoitzak aukeratutako izena eramango dute identifikatuta bere errotuluan. 

Proposamenak Dbusek Cristina Enea Fundazioan egin duen lanaren emaitza dira, eta hainbat landare eta animalia autoktonoen izenak dira. Azpimarratzekoa da 2005ean Dbusek bere irudi korporatiboa eguneratu zuela, Euskal Herriko Hegoaldeko Zuhaitz Igelaren irudia hartuz.

Espezieen inguruko informazioa (pdf)

Landareak:

– Armeria euscadiensis Armeria

– Taxus baccat Hagina

 Narrastiak eta intsektuak:

– Podarcis hispanicus Urgulleko sugandila

– Rosalia alpina Kakalardoa

Hegaztiak:

– Dendrocopos major Okil handia

– Alcedo atthis Martin arrantzalea

 Ugaztunak:

– Galemys pyrenaicus

Artikutzako muturluze iberiarra

– Globicephala melas  Izurde-pilotua

 Era berean, hiriko eskolek aukera izango dute espezie hauek lantzeko 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat prestatutako material didaktikoarekin (Lehen Hezkuntzako 1-4 maila). Ikasleek gogokoen dituzten izenak ere aukeratu ahal izango dituzte. Material didaktiko hau Dbusen webgunean eskuragarri dago.

> LH 1. mailako fitxa deskargatu

> LH 2. mailako fitxa deskargatu

> LH 3. mailako fitxa deskargatu

> LH 4. mailako fitxa deskargatu