Berriak

Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango du udan

Ekainaren 23an, asteazkenean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, asteartea, eskainiko dira.

1.Dbus zerbitzu gehiago udan zehar

1.1. Dbus zerbitzu gehiago auzoetara

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatu dira. Hauek dira zabaltzen diren ordutegiak:

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan gautxori aurreko ohiko zerbitzuak egongo dira. Gautxori aurreko zerbitzuak dira eguneko lineen azken zerbitzuetatik (gutxi gorabehera 22:00etan) Gautxoriak hasten diren arte (gutxi gorabehera 00:15ean) ematen direnak. Hau da, zerbitzu batzuk besteekin lotzen dituztenak.  Gautxori aurreko zerbitzuen geltokiak Boulevardaren eta Gipuzkoa plazaren inguruan daude.

 

 

1.2. Gautxori zerbitzua berrabiaraziko da

Ekainaren 25etik aurrera Gautxori berbitzua berrabiaraziko da ostiral, larunbat eta jai bezperetan goizeko 3:00ak arte luzatuz. Irteerak Boulevardetik egingo dira.

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

1.3. Maiztasun handiagoa 24 eta 27 lineetako autobusetan

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, jaiegunetan 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira, izan ere, hil horietan asteko egun guztietako ordutegiak bateratuko dira.

 

1.4. Zerbitzu hobea Igeldora

Zerbitzuak 20 minutuan behin 16-Igeldo linean, goizez zein arratsaldez

Pasa den ekainaren 1etik aurrera, 16 linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko. 10:05etik 21:05era bitartean zerbitzu gehiago emango dira, denbora tarte horretan zerbitzuen maiztasuna 20 minutukoa izango baita.

 

Gaueko zerbitzua Igeldora ekainaren 23tik

Ekainaren 23tik aurrera, igandea eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, 16 lineak zerbitzu gehiago emango ditu Okendo 18-tik, 23:05ean eta 0:00etan beste bi irteera gehiagorekin.

Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte Igeldo auzoak autobus zerbitzua izango du gauean,  ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7-IGELDO GAUTXORIArekin. Gautxoria 1:00etan eta 2:00etan aterako da Boulevardetik, eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino eta Kanpineraino.

 

1.5. Kontxako Pasealekuaren itxiera udan

Igande eta jaiegun guztietan, 9:00etatik 19:00etara gutxi gorabehera, Kontxako Pasealekua trafikoari itxita egongo da; beraz, aldaketa hauek egingo dira Antiguoko lineetan:

  • 5-Benta Berri, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 45- Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:

– Antiguo alderantz: Sanserrekatik joango dira, eta Pio Barojatik jaitsiko dira Antiguorantz eta, gero, ohiko ibilbidea egingo dute. Ez da geltoki bat ere aldatuko.

– Erdialderantz: Pio Barojatik igoko dira, eta Aldapetatik jaitsi. Ondoren, ohiko ibilbidea egingo dute. Ondarretako geltokia kendu egingo da eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango da. San Martin 57ko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.

 

  • 16-Igeldo:

– Antiguo alderantz: ohiko ibilbidea. Sanserrekatik joango dira eta geltoki guztiak mantenduko dira.

– Erdialderantz: Sanserrekatik jaitsi ezingo denez, Pio Baroja kiroldegiaren biribilgunetik aurrera Meloditik, Lazkano pasealekutik, Aldapetatik eta Easotik joango da, eta handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.

Sanserreka 33ko eta Sanserreka 25eko geltokiak kenduko dira eta Pio Baroja 10era eramango dira. Baenako Dukea 1ekoa, Mirakontxa 48koa, Mirakontxa 28koa eta San Martin 57koa kendu egingo dira.