Berriak

DTKko 125. urteurrenaren hitzaldien bideoak web-ean eskuragarri

2012-03-28_19.41.42Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta, DBUSek kutxarekin batera antolatutako hitzaldien grabaketak, www.dbus.es web orrian eta YouTube-n eskuragarri daude.

Orain arte ospaturiko 3 hitzaldiak, ondorengoak izan dira:

• Juanjo Olaizolak lehen hitzaldia eman zuen eta bertan DTKren 125 urteei errepasoa egin zien historialari baten ikuspuntutik, enpresa sortu zenetik gaur arte tranbiek teknologiaren aldetik izan duten bilakaerari begirada bat emanda, hau da, zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, trolebusak, bi solairuko autobusak, autobus artikulatuak eta mikrobusak berrikusita, bai eta poliki-poliki sortu diren linea berriak ere.

• Javier Maria Sadak 1887ko Donostiari begirada bat eman zion, pasadizu bitxiez eta datu estatistikoez baliatuta, zaldiek tiratutako lehen tranbien garai hartan kokatu ginduen eta ondorengo tranbia elektrikoetarako bilakaeraz arituko zitzaigun.

• Jose Maria Etxanizek, munduko animalia-trakzio garraio publikoaren jatorriari buruz, Tranbia Konpainiaren jatorria eta bere animali trakzioa eta ibilgailuen berezitasunetaz aritu zen. Amaitzeko, Europan existitzen diren zaldi trakziozko arraza batzuk errepasatu zituen.

Bideoak ikusi

Apirilaren 25ean, Gerardo Lertxundik, Dbuseko oraina eta etorkizunari buruzko hitz egingo du, programaturiko hitzaldi zikloko 4. eta azkena izanik. Aurrekoetan bezela, Arrasate Kaleko Kutxa aretoan izango da, arrratsaldeko 19:30tan.