Berriak

Dbusen tarifa berriak 2016ko apirilaren 1etik aurrera

IMG_0259_webAurreikusten denez, 2016ko apirilaren 1ean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak 2015eko urriaren 28an onartu zituen tarifak izango dira. Berez, prezioen eguneraketa izan da; izan ere, azken bi urteetan prezioak ez dira aldatu,  2014an azken aldiz berrikusi zirenetik.

Tarifa berriak gaur egun daudenen %1 baino zertxobait handiagoak dira, eta igoera horri esker finantzatu ahal izango dira Atxotxako autobus geltoki  berriari lotuta Dbusek izango dituen zerbitzu berriak abian jartzeko lanak. Hauek dira zerbitzu berri horiek:  

Gipuzkoa plaza-Atotxa (44 Linea) eta 45 Atotxa-Antigua (45 Linea) linea berriak; hurrenez hurren, Atotxako autobus geltoki berria Erdialdearekin eta Antigua-Errotabururekin lotuko dituzte linea horiek. 

Linea hauen ibilbideen aldaketak: 17-Gros-Amara-Miramon Linearen ibilbidea zabaltzea, Ospitaleetarantz  eta Miramonerantz zabaltzea; 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza Linearen ibilbidea aldatzea Grosen, Nafarroa Hiribidetik, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrieta Groseko anbulatorioarekin lotzeko; 37-Rodil-Zorroaga Linearen ibilbidea aldatzea, Aldunaeneko aldeari zerbitzua emateko; eta 41-Martutene-Egia-Gros Linearen ibilbidea aldatzea, Egia  Atotxako geltokiarekin lotzeko eta Aldunaene aldeari zerbitzua emateko.

Zerbitzu gehiago larunbat gauetan, 16 Linean (Igeldo), 3 Linean (Roke-Aldakonea) eta 37 Linean (Rodil-Zorroaga).

Zerbitzu berriekin Dbuseko eskaintza %5 handiagoa izango da (2,5 milioi plaza gehiago eskainiko dira urtean).  

Tarifa sistema berria

Dbuseko tarifa sistema berria honela geratuko da:

Eskudirutan

2016ko prezioa

Noizbehinkako tiketa

1,70 €

Gaueko tiketa

2,10 €

MUGI Txartela

 

1-20 bidaia

0,93 €

21-50 bidaia

0,74 €

51-90 bidaia

0,17 €

91 bidaia edo gehiago

0,17 €

Txartel Anonimoa

0,93 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kolektibo berezietakoek orain arteko hobari berak izango dituzten txartela kargatzean.