Berriak

Dbuseko gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek

Autobusen udal konpainiako gidari batek pairatutako erasoa gaitzetsi dute Donostiako Udalak eta Dbusek.

Gertakaria atzo izan zen, abenduak 19, 26-Amara-Martutene linean, bidaiari batek Dbuseko gidaria eraso zuenean. Erasotzaileak beste bidaiari batzuei aurre egin zien, bere jarrera aurpegiratu baizioten, eta mehatxuka aritu zitzaion, baita ere, adineko pertsona bati. Gidariak egintzak salatu zituen Udaltzaingoan; udaltzainak, berriz, berehala agertu ziren lekuan, eta erasotzailea atxilotu zuten.

Udalak eta Dbusek bere babesa adierazi nahi diote langileari, eta enpresako langileen aurkako edonolako indarkeri mota baztertu nahi dute, mota horretako ekintzak gertatzea salatuz. Era berean, egiten duten lanak merezi duen errespetua ere nabarmendu nahi dute.