Dbusek bere garapen estrategia aurkeztu du mugikortasun iraunkorrari buruzko jardunaldi batean
“Garraio publikoko sistema arrakastatsu baten gakoak” izenburuarekin, Dbusek Donostiako hiri garraioan inplementatutako soluziorik berritzaileenak eta horri lotuta eduki duen esperientzia ezagutarazi ditu, Titsa operadoreak (Tenerifeko Hiri arteko Garraioak) egun hauetan Tenerifen antolatu duen mugikortasun iraunkorraren gaineko jardunaldian.
Beste hiri batzuetako operadoreak, esaterako, Gasteizkoa, Valentziakoa edo Las Palmasekoa ondoan zituela, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek Dbusen elementu bereizgarriak aurkeztu ditu, hau da, sektoreko empresa erreferentea izatea, erabilera indize altua eta abiadura komertzial handia (17,5 km/h) edukitzea eta erabiltzaileen aldetik oso ondo baloratuta egotea ahalbidetzen dioten elementuak aurkeztu ditu. Garraio enpresarik zaharrenetakoa izatetik, azken urteetan Dbusek aurrera egin eta hiri mugikortasuna kudeatzen duen enpresa izatera igaro da.
Jardunaldian, Dbusek azpimarratu ditu tarifa sistema integrala eta Gipuzkoako Mugi, Arabako Bat eta Bizkaiko Barik garraio txartelen interoperabilitatea; izan ere, horri esker ordainketa sistemak erosoak eta praktikoak dira erabiltzaileentzat. Horri lotuta, azken urteetan berrikuntza teknologiko ugari inplementatu dira, baliabideak optimizatzeko, benetako premietara egokitutako garraio sare bat diseinatzeko eta garraio publikora iristea errazteko, ordainketa sistemetan trabak ezabatuz.
Kontakturik gabeko EMV banku txartelen bidez ordaintzeko sistema da aurkeztutako beste ticketing sistema bat. 2017az geroztik hainbat lineatan martxan dago eta datozen hiletan Dbuseko linea guztietara zabalduko da.
BRT sistema (Bus Rapid Transit) da aurkezpenean aztertutako beste puntu bat. Sistema hori linearik erabilienetako bitan dauka Dbusek (5 eta 28 lineak), eta azkar, eroso eta eraginkortasunez garraiatuko duten kalitate handiko autobusen sistema bat da. Linea horiek, gainera, Aenorren UNE-EN 13816 ziurtagiria daukate, zeinak lineen zerbitzuaren kalitatearen aitortzen baitu. Zerbitzua beste inplementazio teknologikoekin indartu da, hala nola itsuendako audio sistemarekin edo zerbitzua denbora errealean geltokietan dagoen erabiltzaile kopurura egokitzen uzten duen sistemarekin. Ezarri diren eta erabiltzaileek ondo hartu dituzten azken neurrietako bat da gaueko zerbitzuetako eskaripeko geldialdien sistema, zeinarekin ibilbidearen geltoki ofizial jakin batzuen artean jaistea ahalbidetzen dien emakumeei eta 18 urtetik beherako pertsonei.
Aurkezpenean, Igor Gonzalezek Dbizi proiektua ere azaldu du. Proiektu horren bitartez, Donostiako Udalak Dbusi agindu dio bizikleta publikoaren sistemaren kudeaketa, sistemaren funtzionamendua hobetzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko, garraio publikoko beste modu batzuen osagarri gisa. Linea honetan, garraio iraunkorraren bultzada da Dbusen lehentasunetako bat, elektromugikortasunean empresa aitzindaria baita eta 2014an Europan fabrikatutako lehen autobus %100 elektrikoa jarri baitzuen zerbitzuan. Gaur egun, Dbusek flotarik iraunkorrenetako bat dauka, 12 metroko autobusen %50 elektrikoak edo hibridoak dira-eta. Ildo horretan, 17 linean BEI sistema bat (Bus Elektriko Adimenduna) ezartzeko lanean ari da Dbus, %100 elektrikoak diren autobus artikulatuekin funtzionatzeko.
Bukatzeko, Igor Gonzalezek enpresaren konpromiso soziala edo gizartearen balioekin duen konpromisoa azpimarratu du, hainbat elkarterekin duen harremanean eta kausa sozialen alde egindakoan eratu baita. Dbusek garrantzi berezia ematen dio, halaber, fidagarritasuna eta sinisgarritasuna sortzeari, tokiko komunikabideekin eta herritarrekin harremana zuzena edukiz, enpatia sustatzeko eta gidariaren irudia indartzeko kanpainen bitartez.