Berriak

DBUS linea pilotu berria MIRAMONEN

Maiatzaren 7an, astelehena, Dbusek MIRAMON PARKE TEKNOLOGIKO linea pilotu berria jarriko du martxan Parke Teknologikoan zehar zerbitzua emateko. 

DBUS eta Miramon Parke Teknologikoak akordio bat lortu dute proba pilotu bat egiteko parke teknologikoaren barruan zerbitzua emateko. Linea proban egongo da maiatzetik azaroa arte, eta hilabeteotan doakoa izango da erabiltzaile guztientzat,  2011 EVE-IDAE programaren bidez diruz lagundua delako.

Linea 2012ko maiatza eta azaroa bitartean egongo da erabilgarri. 15 minutuko maiztasuna izango du, 8:00etatik 10:30etara goizetan eta arratsaldeetan, 16:15etik 19:15era.

Ibilbidea ikusi (pdf)

Ibilbideak, Parkea barrutik lotuko du eta Poliklinika, Arbide dorreak, Eureka Zientzia Museoa, Mikeletegi, EITB, eta Ikusin izango ditu geltokiak. Poliklinika, Miramon eta Mikeletegi 12ko geltokietan, Miramonera zerbitzua eskaintzen duten gainontzeko lineekin transbordoa egiteko aukera egongo da:

– 28-AMARA-OSPITALEAK, hiriaren erdigunea konektatzen du hainbat minuturo Teknologia Parkearekin.

– 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA, Intxaurrondo, Gros, Altza, Loiola, Erdia eta Aiete elkarlotzen ditu Parke Teknologikoarekin 30 minuturo. 

– 35-ARRIOLA-ANTIGUA-OSPITALEAK Antigua eta Aiete Parke Teknologikoarekin lotzen ditu 60 minuturo.

 

Bus helduera denborak

Linea berriearen ordutegien eta ibilbidearen informazioa, ibilbidearen geltoki guztietan kontsultatu ahal izango dira, baita  www.dbus.eus web orrian ere.

Aldi berean, www.dbus.eus web mugikorraren bitartez, edozein geltokira autobusa zein ordutan iritsiko den kontsultatu ahal izango da.

Linea berri honen ezarpena, Dbus eta Donostiako udalak elkarlanean darabilten CIVITAS proiektuaren baitan kokatuta dago, non Europako beste hiriekin batera parte hartzen duten.