“Dbus eta Gabonak” Haurrentzako IX. Marrazki Lehiaketa
Dbusek eta San Martin Azokak 2015eko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa bederatzigarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean.
Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.
Parte hartzea
Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak FNACeko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbusen (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean:
- Izen abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Harremanetarako telefonoa
- E-posta
- Eskola
Ezinbestekoa izango da datu guztiak jartzea, bestela marrazkia lehiaketatik kanpo geldituko da.
Bi maila egongo dira:
- A maila: 8 urte bitarteko haurrak, 2007. urtean edo ondoren jaioak.
- B maila: 9 urtetik 12 urte bitarte. 2003, 2004, 2005 edo 2006. urtean jaiotakoek parte hartu dezakete.
Marrazkiak jasotzeko data muga 2015eko azaroaren 20an izango da.
Sariak
Dbusek izendatutako epaimahaia izango da maila bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena.
- Lehen saria: 2016ko 6 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Nintendo DS bat.
- Bigarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Argazki kamera bat.
- Hirugarren saria: 2016ko 3 hilabeteetan zehar Dbuseko autobusetan erabiltzeko txartel pertsonal besterezin mugagabea jasoko du + Liburu sorta bat.
- Gainontzeko finalistek (4 eta 10 postuen artekoek) Diploma bat jasoko dute.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke. Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren webguneetan azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira.
Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 19an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan, FNACen aretoan.
Oinarriak (pdf)