“Dbus eta gabonak”, 10. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa
Hamargarren urtez jarraian, Dbus eta San Martingo Azokak, FNAC-en partehartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako partehartzea paregabea izan da, 4 eta 12 urte arteko 1.400 haur baino gehiagoren marrazkiak jaso baitira.
Gaur, 2016ko abenduaren 17an, San Martin Merkatuko FNACen sari banaketa burutu da.
A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:
- 1. Saria: Nora del Campo, 8 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA (ikusi marrazkia).
- 2. Saria: Aitor del Ama, 7 urtekoa, Amara Berri Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA (ikusi marrazkia).
- 3. Saria: Alba Urtasun, 6 urtekoa, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta (ikusi marrazkia).
B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:
- 1º Saria: Maialen Barranco, 10 urtekoa, Academia Brancussi (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 6 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + NINTENDO DS KONTSOLA (ikusi marrazkia).
- 2. Saria: Blanca Marquiegui, 9 urtekoa, San Patricio Ikastetxea (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + ARGAZKI KAMERA (ikusi marrazkia).
- 3º Saria: Haizea Cano, 10 urtekoa, Langile Ikastola (ikusi argazki atxikitua). Dbus-eko autobusak 2017an 3 hilabetetan erabiltzeko txartel pertsonal transferiezin mugagabea + Liburu sorta (ikusi marrazkia).
10. Marrazki Lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte-hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:
– A Maila:
- Nara Izagirre, 8 urte, Academia Brancussi (ikusi marrazkia).
- Telmo Zulueta, 7 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi marrazkia).
- Urko Velilla, 6 urte, Santo Tomas Lizeoa (ikusi marrazkia).
- María Eizaguirre, 7 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi marrazkia).
- Marta Guerricagoitia, 7 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi marrazkia).
- José Javier Amorena, 8 urte, Summa Aldapeta Ikastetxea (ikusi marrazkia).
- Laia Gartziandia, 7 urte, Santo Tomas Lizeoa (ikusi marrazkia).
– B Maila:
- María Celeste Rodríguez, 8 urte, Santa Teresa Ikastetxea (ikusi marrazkia).
- Zulai Zabalegui, 10 urte, Ekintza Ikastola (ikusi marrazkia).
- Joanes Karrera, 10 urte, Floreaga Salestar Ikastetxea (ikusi marrazkia).
- Beñat Elcuaz, 12 urte, San Ignacio Ikastetxea-Jesuitak (ikusi marrazkia).
- Natalia Herrero, 9 urte, The English School (ikusi marrazkia).
- Ane Vélez, 12 urte, San Ignacio Ikastetxea-Jesuitak (ikusi marrazkia).
- Jon Azurza, 10 urte, Santo Tomas Lizeoa (ikusi marrazkia).
Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira eta aldi berean DBUS eta San Martin Merkatuko web orrian argitaratuko dira. Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen partehartzea ere.
Marrazkien erakusketa
Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20etik urtarrilaren 15era arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).
Lekua: AIETE KULTUR ETXEA
Datak: Abenduaren 20etik urtarrilaren 15era arte
Ordutegia:Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara. (Itxita: abenduak 25; urtarrilak 1 eta 6)