Berriak

Dbusek kanpaina bat abiarazi du emakumeak gidarien deialdi berrira aurkeztera animatzeko

Gidarien lan poltsa berri bat sortzeko deialdi berri bat abian jarri dela-eta, Dbusek informazio kanpaina bat sortu du Donostian autobus gidari izan nahi duten emakumeei zuzenduta. 

“Inork ez zaitzala frenatu”, “Emakumea zara? Primeran” eta “Zurekin abiatu nahi dugu” leloak erabiliz, Dbusek emakumeak animatu nahi ditu prozesu horretara aurkeztera. Konpainiako emakume gidariak izango dira kanpainaren protagonistak, eta kanpaina Donostiako markesinetan zein autobus batzuen errotulazioan, Dbusen webgunean eta bere sare sozialetan ikusi ahal izango da.

Bere gidarien plantillan 55 emakumeak dira, hau da, gidarien %11 emakumeak dira. Kanpaina horrekin asmoa da sektore maskulinizatu honetan gidari lana gehienbat gizonezkoen lanbidea deneko ideia haustea. Izena emateko epea martxoaren 2ra arte egongo da irekita, eta deialdi honen informazioa otsailaren 16an jarriko da eskuragai  Langileen Hautaketa atalean.

2010az geroztik dauka Dbusek Emakundek ematen duen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen zigilua, enpresan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean aurrera egiteko hartutako konpromisoagatik eta egindako lanagatik eta horrela eremu soziolaboralean ekimen berriak sustatzeagatik. Era berean, BAI SAREAn parte hartzen du, Konpainiaren langileen garapena bultzatzen duten jardunbide egokiak sustatzeko.