Berriak

DBUS-ek bere autobus ontzidia berritzen du

Bere autobus ontzidia berritzeko lanean, DBUS-ek 12 autobus berri dauzka 2008ko urtarriletik hona. Horietatik hamaika, hamabi metroko autobusak dira eta bat, mikrobusa.

Hamabi metroko autobusak MAN Lion’s City A21 dira, eta mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter WDB 906.

Autobus berri hauekin Konpainiak irudi eta erosotasunean aurrerapausoak eman nahi ditu, ibilgailu horiek diseinu eta ikusmolde aldetik modernoak baitira. Autobusak, zeinak erosoak eta ziurrak diren, diseinatuta daude material eta kolore erakargarriz, barrualde argi eta zabalak dauzkate, eserlekuak dira eroso eta anatomikoak, binilo-apar materialez eginak eta poliester-ehun euskarridunak.

Autobus guztiak irisgarriak dira eta ezaugarri hauek dauzkate: behe-zoru integrala, arrapala automatikoa, eskalerik gabeko sarrera, mugikortasun txikia dutenentzako erreserbatutako aulkiak, ume-kotxe eta elbarrien kotxeentzako leku zabalagoa. Era berean, gidatzeko hobeak dira gidarientzako aulki ergonomikoa baitaukate.

Autobusen karrozeria Carrocerías Burrillon-en egiten da eta honek ibilgailuak Donostiako behar berezietarako pertsonalizatzen ditu.

Modelo berrien ezaugarri tekniko aipagarrienak dira:

– Turbokonpresoredun diesel motorra, MAN D20LUH11 EEV, 270 ZP potentzia eta 10.518 zk zilindraia, common rail injekzio-sistemaduna.
– Martxa-kutxa automatikoa, ralentitzailea barne modelo ECOMAT 4 6HP554, aurreko 6 martxa eta atzeko martxa 1 dituena.
– Erdiko eta atzeko Ventura ate bikoitzak, kanpo aldera ate lerragarriak eta itxiera automatikoa 3 km/o abiadura gainditzean.
– Massats SAM1001 arrapala automatikoa, martxa eta ate-blokeoa du arrapala jaitsita dagoenean.
– Kneeling belaunka eskuin aldean ateak itxita daudenean eta ertzaren jaitsiera gutxi gorabehera 80 mm-koa.
– Balazta sistema EBS erregulazio automatikoduna, ABS blokeoren kontrako sistema eta ASR trakzio kontrola (etengailu bidez itzaltzen da).
– Thermoking Athenia aire egokitutako ekipoa eta klimatizazioa gidariaren lekuan.
– Aesys markako kanpoko linea adierazleak LED teknologia ultra-argia eta horizontalean ikusteko angelua (120º).
– Ukipenik gabeko ezeztatze ekipoak eta SAE sistema integratutako txartel sistema, informatzeko eta komunikatzeko.
– Erabiltzaileak informatzeko DVBUS berri kanala emititzen duten bi monitore.

Lion’s City-en motorrak modernoagoak eta efizienteagoak dira. Europako indarreko ingurumen araudiak betetzear gutxiago kutsatzen dute bai gasa botatzean eta baita zarata egitean. Azpimarragarria da autobus berriek apenas egiten dutela zarata.

Hurrengo 12 hilabetetan zehar autobus honen 20 unitate berri erosiko dira. Honetaz gain, 18 metroko bi autobus artikulatu berri ere, MAN NG313F bastidore dutenak eta Burillon-en egindako karrozeria izango dute. Autobus hauen erosketa izango da Konpainiak bere historian zehar egindako handiena.

2008an, lehen unitateetan MAN D2066 LUH21 bastidore motorrak muntatuko dira eta honek ahalbidetuko du autobus berriek EEV (Enhanced Environmentally-Friendly Vehicle: ibilgailu ekologiko egokitua) araudia betetzea, datorren Euro 5 araudia baino askoz ere gogorragoa dena.

DBUS-ek biodiesela bere ontzidian ezartzeko egitasmoarekin batera, autobus berri hauekin CO-a % 66,6, HC %77,2, NO %75 eta PM% 94,4 gutxitzen da eta gainera atmosferan kutsagarrien botatze maila gutxitzen da CO2 1.000 kg urtean ibilgailu bakoitzeko.

Autobus berriak martxan jartzen direnenean zaharrak baztertuko dira eta era berean, hurrengo hilabetetan linea berriek dakartzaten beharrei erantzun ahal izango zaie. DBUSen autobusen bataz besteko antzinatasuna gaur egungo 6,2 urtetik 4,5 urtera gutxituko da.

Era berean, ontzidi guztiek beteko dute %100ean irisgarritasun neurriak.

Mikrobusa, Mercedes Benz Sprinter City 65 WDB 906 modeloa da, eta ondorengo ezaugarri hauek ditu:
– Mercedes Benz 646.986 potentziadun diesel motorra 150 ZP pontentzia eta 2.148 zk zilindraia.
– Martxa-kutxa automatikoa, ralentitzailea eta atzeko trakzioa integratuta.
– Gurpil-aulkiak igotzeko arrapala automatikoa, martxa eta ate-blokeoa du arrapala jaitsita dagoenean.
– Kneeling belaunka eskuin aldean ateak itxita daudenean.
– Balazta sistema automatikoa EBS erregulazio automatikoduna, ABS blokeoren kontrako sistema, BAS larrialdi kontrola, eta ASR trakzio kontrola (etengailu bidez itzali) eta egonkortasun sistema ESP elektronikoa.
– Carrier aire egokitutako ekipoa eta klimatizazioa gidariaren lekuan.
– Aesys markako kanpoko linea adierazleak LED teknologia ultra-argia eta horizontalean ikusteko angelua (120º).
– Ukipenik gabeko ezeztatze ekipoak eta SAE sistema integratutako txartel sistema informatzeko eta komunikatzeko.

Microbus berri honekin guztira 9 dira DBUSek azken hiru urtetan erositako mikrobusak, eta hauekin hain arrakastatsuak izaten ari diren linea berriei erantzun ahal izango da.