Berriak

Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, bihar, ostirala, Donostiako hiri autobus guztiek lazo arrosa  bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.