Dbus-ek autobus zerbitzu berriak martxan jarriko ditu
Astelehenetik aurrera, apirilaren 20a, Dbuseko autobus lineetan egindako hobekuntza hauek egongo dira martxan.
– 42-Aldapa-Egia mikrobus zerbitzu berria egunero
– 43-Anoeta-Igara linea sendotuta
– Illarra alderako zerbitzu berriak, 33 linearekin astegunetan
Martxan jarriko diren neurriekin hobetu egingo da hiriko hainbat aldetako zerbitzua eta, bereziki, auzoen arteko komunikazioa, erabiltzaileek errazago izango baitute garraio publikoa erabiltzea.