Berriak

Bidaiarien marka historikoa 2008an

28.002.785 izan dira 2008an zehar DBUSeko zerbitzua erabili duten bidaiariak. Aurreikuspen guztiak eta 28 milioi bidaiarien zenbatekoa gainditu egin dira.

Zifra hau marka historikoa da, Donostiako Tranbia Konpainiak beste udalerriei zerbitzuak emateari utzi zionetik eta zerbitzua udalekotu zenetik DTK-k izan duen bidaiari kopuru altuena baita.

Laugarren urtez jarraian, urteko bidaiari kopurua hazi egin da. Azken lau urte hauetan autobus bidaiarien zenbatekoa 2 milioitan handitu egin da.

Datu hauek, beste hiriekin alderatuz, Donostia autobusaren erabileran lidergoa mantentzen duela baieztatzen dute. Batez bestekoz, Donostiar bakoitzak 152,9 bidai egiten ditu urtean zehar autobusez.

2008an zehar gehien erabili den linea 28–AMARA–OSPITALEAK izan da 4.780.905 bidaiarirekin, hurrengoa 13-ALTZA izan da 3.709.358-rekin eta hirugarrena 5-BENTABERRI 2.405.968 bidaiarirekin.

Autobusa gehien erabili den hilabetea urria izan da. 2.511.301 bidaiarirekin Hurrengoak uztaila 2.478.559-rekin, abuztua 2.400.270 bidaiarirekin, abendua 2.393.908-rekin eta iraila 2.381.674 bidaiarirekin izan dira.

Udaran eta urtearen bigarren zatian gehiago erabili da autobusa. Maiatzetik aurrera lineatan egindako hobekuntzek eragina izan dute honetan, zalantzarik gabe.

Autobusa gehien erabili den eguna uztailaren 15a izan da, 112.019 bidaiarirekin (Bruce Springsteen-en kontzertua). Hurrengoak Aste Nagusiko zenbait egun izan dira; abuztuaren 13a 104.950 bidaiarirekin, abuztuaren 14a 104.660 bidaiarirekin, eta abuztuaren 11 100.799-rekin.

Autobusaren erabileraren batez bestekoa modu nabarian hazi da, bai lanegunetan (88.488 bidaiari/eguneko, aurreko urteako 86.865 bidaiari/egunekoekin alderatuta), zein larunbat (64.958 bidaiari eguneko, eta aurreko urtean 62.811 bidaiari /eguneko) eta jaiegunetan (39.894 bidaiari/eguneko aurreko urteko 38.910 bidaiari/egunekoekin alderatuta).

Gaueko zerbitzuetan ere marka berria ezarri da 202.299 bidaiarirekin. Hazkunde honek auzoetako zerbitzuaren erabilerak ezagutu duen %17ko hazkundearekin zerikusi zuzena dauka.

Hala nola, garrantzitsua da hilabeteko txartelen ezarpenaren arrakasta aipatzea, 1.821.206 bidai izan baitira aurten, aurreko urtekoak bikoiztuz.