BAT eta BARIK txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbus-eko bidaiak ordaintzeko ere erabili ditzakete jada txartel horiek
BAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbuseko autobus 45 linean ordaindu ditzakete jada bidaiak eta horrela tarifa hobaridunak eskuratu. Proiektua 45.Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete autobus linean hasi da, ondoren, progresiboki, Dbuseko gainerako lineetara zabaltzeko, Dbuseko sarean interoperabilitatea errealitate bihurtuta, Dbus baita urtean bidai kopuru gehien erregistratzen duen euskal operadorea.
Proiektua Dbuseko 45 linean hasi da
Dbus da txartel horiek erabiltzen utziko duen lehen autobus operadorea Gipuzkoan. Horrela, 45 linean BAT eta BARIK erabiltzen duten pertsonek ez dute bidai txartela eskudiruz ordaindu beharrik izango eta tarifa hobaridunak eduki ahal izango dituzte. Dbusen eguneko bidaiek 0,93€ balioko dute eta gauekoek, berriz, 2,10€. Familia ugariek %20ko eta %50eko deskontua edukiko dute dagozkien tarifekiko. Txartel anonimoek multibalidazioak baimentzen dituzte. Horretarako, bidai txartelak saltzeko makina berriak jarri dira Dbuseko autobusetan eta gidariek prestakuntza espezifikoa jaso dute. Makina hauek gidariaren ondoan kokatuta daude, BAT eta BARIK txartelen logoekin identifikatuta. Txartel horiekin ezin izango da Dbuseko lineen arteko linea aldaketarik egin.
Proiektu honetarako linea ez da kasualitatez aukeratu, izan ere, 45 lineak Renfe eta autobus geltokiak erdialdearekin, Antiguorekin, Unibertsitateekin eta Aieterekin lotzen ditu. Beste lurralde batzuetako erabiltzaileek gehien erabiltzen duten linea da eta erabiltzaile horiek dira BAT eta BARIK txartelak erabiltzen dituztenak.
Proiektu honekin, gutxi gorabehera 2 hilabete iraungo baitu, Euskadiko txartel bakarrerantz aurrera egiten ari da, erabiltzaileei bidaia ordaintzea errazago eginda eta Dbuseko zerbitzuen puntualtasuna eta abiadura komertziala hobetzen lagunduta. Espero da 2017ko datorren asteetan BAT, BARIK eta MUGI txarteletako edozein erabili ahal izatea Dbuseko linea guzti-guztietan.
Neurri hori hainbat erakunde eta operadoreren laguntzari esker hartu ahal izan da, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Garraio Agentzia (EGA), etorkizuneko Arabako Garraio Lurralde Agintaritza, Bizkaiko Garraio Partzuergo, Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza eta Dbusen elkarlanari esker.
Informazio panel berria autobus geltokian
Horrez gain, erabiltzaileei ematen zaien informazioa hobetze aldera, Donostiako autobus geltokiak informazio panel berria du, non inguruan geldialdia egiten duten Dbuseko lineen gaineko informazioa jasotzen den, hala nola linea horien kokalekua, iristeko modua eta euren geltokietara iristeko denborak, autobus geltokira iristen diren pertsonek beraien bidaiak planifikatzea eduki dezaten.
Informazio gehiago (pdf)