Berriak

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, BIDEBIETA, HERRERA eta MIRAKRUZ GAINEKO bizilagunentzat

IMG_2738DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko martxoaren 7-8an izango da. Oraingo honetan, Bidebieta, Herrera eta Mirakruz Gaineko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete comunicacion@www.dbus.eus helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak  oso onak izan dira. 

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko martxoren 27-28an
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

 Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.