Hiriaren garraio publikoa modu didaktikoan ezagutzeko Gymkhana bat Olatu Talkan, Dbus-en antolatuta
Olatu Talka kultur jaialdiaren programaren barruan, Dbusek gymkhana bat antolatu du, hainbat probaren bitartez donostiarrei garraio publikoa modu dibertigarrian helarazteko. Fnacen eta La Perla Talaso Sporten laguntzarekin egingo da jarduera, maiatzaren 20an, ostirala, 18:00etan, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.
Jarduera Bulebarreko kioskoan hasiko da. Han, parte hartzaileek kit bat jasoko dute gymkhanaren 6 probak gainditzeko beharko duten materialarekin. Hiriaren mapa bat, Dbuseko pasaporte bat, doan bidaiatzeko txartel bat proben artean mugitzeko erabiltzeko, etab.
Dbuseko eta Donostiaren historiari buruz emango zaizkien argibideei jarraituta, asmatu beharko dute nora joan beharko duten eta nola egin Dbuseko autobus lineak erabiliz. Horretarako, hainbat aukeraren artean, Dbusen app-a eta web orria erabili ahal izango dituzte, bai eta markesinetan lineei buruz erabilgarri dagoen informazioa ere.
Proba gainditzen den bakoitzean Dbuseko pasaportean zigilua jarriko zaie eta hurrengo probarako argibide bat emango zaie, eta horrela helmugara heldu arte. Gymkhana amaitu eta gero egiaztatuko da pasaporteak zigilu guztiak dituela eta proben arteko ibilbide guztiak doan bidaiatzeko probaren hasieran entregatutako Dbuseko txartelarekin egin direla. Proba guztiak gainditzen dituzten 3 lehen pertsonek irabaziko dute gymkhana, zeinak gutxi gorabehera 2 ordu iraungo baitu.
Gymkhanan izena ematea
Gymkhanan gehienez ere 60 pertsonak parte hartu ahal izango dute. 12 urtetik beherakoek helduek (12 urtetik gorakoak) lagunduta joan beharko dute. Pertsona heldu batek gehienez ere 12 urtetik beherako 2 adingabe lagundu ditzake.
Izena aldez aurretik eman beharko da derrigor, eta 2016ko maiatzaren 4an hasiko da izena emateko epea, 11:00etan, eta 2016ko maiatzaren 17an bukatu, 00:00etan. Izen ematea marketing@www.dbus.eus posta elektroniko bidez egingo da, informazio hau emanez:
– Izena ematen duen pertsonaren izena eta abizena
– Posta elektronikoa
– Harremanetarako telefonoa
– 12 urtetik beherakoa bada, berarekin batera joango den helduaren harremanetarako telefonoa.
– Taldean parte hartuz gero, parte hartzaileen kopurua. Taldean, inskripzio bat baino ez da onartuko.
Probarako plazak izena ematen duten pertsona guztien artean zozketatuko dira.
Sariak:
Helmugara heldu eta ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten lehen hiru pertsonek sari hauek izango dituzte:
- 1. Saria: 200€-ko txartel bat Fnacerako eta Fnaceko bazkide txartela doan.
- 2. Saria: La Perla Talaso Sport zentrorako 10 saioko bono bat (bakarka edo taldeka erabiltzeko) eta Fnaceko bazkide txartela doan.
- 3. Saria: Dreambox esperientzien sorpresa kutxa bat edo antzeko zerbait.
Helmugara pertsona edo talde bat baino gehiago batera heltzen badira, igarkizun jokoa egingo da haien artean erabakitzeko nor den lehen irabazlea, bigarrena eta hirugarrena.
> Gymkhanaren oinarriak ikusi (pdf)