Dbusek bat egiten du Euskararen Nazioarteko Egunarekin
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Dbusek egun horren alde dagoela erakutsi nahi du, hainbat erakundek eta elkartek egun horretarako antolatu dituzten jarduerak lagunduta, tartean Donostia/San Sebastiángo Udalak antolatutakoak.
Horregatik, bihar, abenduaren 3an, hiriko autobusek edizio honetako kartela eramango dute, “Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik” (“Gracias por hacer que el euskera siga latiendo”) lemapean euskaldun berriek egindako esfortzua aitortu nahi duena.
Era berean, jarduerak zabaltzen laguntzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko, Euskararen Nazioarteko Egunaren edizio honetarako kanpainako materiala banatu da Dbuseko langileen artean.