Author: itziar

Dbus-eko autobusek nazioarteko adituen errekonozimendua jaso dute gutxi kutsatzen dutelako

Duela gutxi erregai alternatiboetan eta ingurumeneko kutsadura murrizteko bideetan aditu diren nazioarteko lagun batzuek Dbuseko autobusen isurketen maila neurtu zuten eta balorazio bikaina eman zioten Dbusi beren autobusek ingurumenera egiten dituzten CO2 eta partikulen isurketen maila txikia delako.

Autobusetan egindako analisiek erakutsi dutenez, erregai ekologikoen erabilerari eta flotaren mantentze lan sakonei esker eguratsera igortzen dituzten kutsatzaileak murriztu eta ahalik eta gutxienak dira.

Isurketak are gehiago murriztu eta autobusen iraunkortasuna indartzeko helburuarekin, 2013ko urtarriletik aurrera Dbusek proiektu aitzindari batean parte hartuko du, AEBtik datorren eta oraingoak baino gutxiago kutsatuko duen eta oraingoa baino garbiagoa izango den flota bat garatzen lagunduko duen gehigarri berri bat probatzeko.

Dbusek 2008an ekin zion birziklatutako oliotik datozen erregai ekologikoak erabiltzearen aldeko apustuari Civitas-Archimedes proiektu europarraren baitan, eta proiektu horretan Dbusek eta Donostiako hiriak errekonozimendua jaso dute beren garraio iraunkorragatik. Erregai ekologikoaren erabilerari esker, urtero ingurumenera 2.500 tona baino gehiago CO2 igortzea saihesten da, eta gure hiriaren airea eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen da.

Irakurri

Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. Dbus-eko erabiltzaileen errekor historikoa

SANTO TOMAS egunean, aurreko abenduaren 21a, ostirala, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 124.815 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar.

Kopuru hori 2012 urtean DBUS autobusek erabilera gehien izan zuten eguna izango litzateke. Orain arte, zifra altuenak Donostia Egun bezperan, urtarrilak 19an, 118.756 bidaiarekin eta Aste Nagusiko abuztuaren 14ean 113.769 bidaiarekin lortu ziren.

Kopuru hori enpresak historia osoan egun bakarrean izan duen handiena da eta aurreko errekorrarekin (aurreko urteko egun berekoa) alderatuta.

Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:

– 28-AMARA-OSPITALEAK: 19.360 bidaiari
– 13-ALTZA: 16.980 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 16.031 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 8.163 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 5.751 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 5.633 bidaiari
– 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 5.470 bidaiari
– 25-BENTABERRI-AÑORGA: 5.240 bidaiari
– 29-INTXAURRONDO SUR: 4.345 bidaiari
– 17-GROS-AMARA: 4.052 bidaiari

Lanegunetan izaten diren erabiltzaileekiko SANTO TOMAS egunean erregistraturiko zifrek %36eko hazkundea suposatzen dute, hau da, lanegunetako batazbestekoa baino 35.000 bidaiari gehiago gutxi gorabehera.

Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, DBUSek lineak sendotu zituen 20 gidarirekin eta autobus osagarriekin, 217 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.

Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.

Irakurri

Dbus Enterprise 2020 europar programaren partaide

Enterprise 2020 europar programaren barnean dagoen RadarlSE proiektuan dihardu Dbus 2011ko maiatzetik. Proiektuaren helburua da Enpresen Gizarte Erantzukizunaren alorrean lehiakortasun jasangarria hobetzea.

Egitasmoaren liderra Euskal Herriko Sinnple aholkularitza da eta bertan hartzen dute parte estatuko 20 enpresa baino gehiagok, hala nola; Euskaltel, Euskadiko Kutxa, Hispavista, eta NH Hotelak. Enpresa hauen arteko hartu-emanetarako gunea eskaintzeaz gain, gizarte berrikuntzaren alorreko ekintza berriak garatzeko aukera eskaintzen du egitasmo honek. Honi esker, Enpresen Gizarte Erantzukizunari ikusgarritasun soziala emateko lan egiteko aukera sortzen da.

Enterprise 2020 europar programak, CSR Europeren laguntzarekin, aukeratu du proiektua enpresen arteko elkarlana sustatzen duen proiektu berritzaile gisa, eta, era berean, baliagarria izango da Europa mailan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren alorreko lidergoa sustatzeko. Programa honek beste enpresa garrantzitsu asko saritu ditu beste kategoria batzuetan: Adif, Nestlé, Sanitas edo Philips, besteak beste.

Proiektu honetan parte hartuz, Dbusek enpresa kudeaketan ingurumenarekin eta pertsonekiko errespetuan erakutsi duen konpromisoa berresten du, web orrian ikusgai dagoen 2011ko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren txostenean ikusi daitekeen bezala. Ahalegin guzti honek Gizarte Erantzukizuneko José Luis Pérez sariaren errekonozimendua jaso zuen 2012 hasieran. Sari honek aitortzen ditu enpresetako langileen eta herritarren bizitza kalitatea hobetzen dituzten enpresa politikak.

Dbusek hasieratik hartu du parte proiektu honetan. Bertan, enpresen gizarte erantzukizunaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alorretako negozio aukerak identifikatu eta aztertzeko tresna bat jarri zen martxan. Galdetegi zehatz baten bidez enpresaren hainbat atal aztertu ziren hobekuntzarako aukerak identifikatu ahal izateko. Lehen prozesu honen ostean, analisirako tresna osatu eta hobetu egin da, eta bigarren fasean beste 10 enpresetan aplikatuko da 2013 arte.

Dbusek gizartearekin arduratsu jokatzen duen enpresa izateko proiektuari jarraipena emateko Erantzukizun Sozial Korporatiboaren txosten berria argitaratuko du 2013 hasieran, eta bertan jasota egongo dira 2012an zehar burutu diren ekintza adierazgarrienak.

Irakurri

Garraio iraunkorraren alorreko aditu europar batzuk bisitan Dbus-eko instalazioetan

Pasa den asteartean, azaroaren 27an, Dbusek Quest proiektu europarraren ordezkaritzan etorritako garraio iraunkorraren alorreko aditu batzuen bisita izan zuen; izan ere, Donostiak proiektu horretan parte hartzen du esperientzia pilotu gisa.

Quest proiektuaren ordezkaritzak, Ingalaterrako, Suediako eta Italiako ordezkariek osatuta zegoenak, Dbuseko instalazioak bisitatu zituen Konpainiaren ordezkari batek eta Donostiako Udaleko teknikari batek lagunduta. Adituek oso ondo baloratu zuten autobusen flotan egin den azken aurrerapen teknologikoen inplementazioa, bai bere gestioa ere, eta berriro ere Dbusen kalitatea, efizientzia eta ingurumenarekiko errespetua azpimarratu zituzten, elementu horiei esker Dbus, nazioartean, jarraitu beharreko adibide bihurtu delako eta sari eta errekonozimendu ugari eskuratu dituelako azken urteetan.

Quest Europar Batasunak finantzatutako proiektua da, eta bere helburua da hiriei beren garraioa iraunkorra planifikatzen laguntzea, auditoriako tresna baten bitartez, hiri garraioan praktika iraunkorragoak bultzatzeko. Auditoriako metodologia Europako bost hiritan egiaztatzen ari da, hiri horien artean Donostia dagoelarik; Proiektuan sartuta daudenen iritziz Donostia adibide arrakastatsua da bere planifikazio efizientegatik eta ingurumenarekiko errespetuagatik, horretan Dbusen lana funtsezkoa izanik.

Irakurri

Dbusek bat egiten du HIESaren aurkako borrokaren munduko egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.

Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun horren biktima direnei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbus San Telmo museoko Badu Bada erakusketan

San Telmo museoan azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17 arte Badu bada, Euskara mundu eleanitzean izeneko erakusketa dago zabalik. Erakusketa honek euskara du ardatz, orain arte egindako lana eta aurrera begirako erronkak ageri dira bertan. Erakusketaren atal batean euskarak lan munduan duen espazioa adierazten da, eta antolatzaileek DBUSi eskaera egin zioten bertako agiriren bat erakusgai jartzeko. DBUSek, nola ez, atsegin handiz onartu zuen gonbita.

Hori dela eta, bertan daukazue ikusgai, euskararekin eta euskaraz lan egiten duten beste hainbat enpresarekin batera, DBUSen inzidentzia parte bat ere. Hori dela eta, DBUSeko euskara planetik, erakusketa hau bisitatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, benetan merezi du eta!

Irakurri

Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du

Energia berriztagarrien eta garraio iraunkorraren aldeko apustuarekin jarraituz, Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du autobusen mantentze lanak direla-eta konpainiako teknikariek egin ohi dituzten joan-etorrietarako.

Erosi den ibilgailua Renault markako Kango Z.E. modelokoa da, 170 Km inguruko autonomia dauka, eta gutxi gorabehera 155 Wh kontsumitzen ditu Km-ko. Ibilgailua kargatzeko Dbusek karga elektrikorako puntu bat instalatu du bere instalazioen kanpoaldean.

Ibilgailu elektriko hau martxan jarrita, Dbusek berriro erakutsi du ingurumenarekin konprometituta dagoela; izan ere, horrek energia kostuetan aurreztea ekarriko du ohiko furgoneta dieselak baino % 60 erregai gutxiago gastatuko delako, eta, horretaz aparte, ingurumenera ez da batere CO2 -rik igorriko eta ohiko ibilgailuek sortzen duten zarata nabarmen murriztuko da.

2012ko ekainaz geroztik Donostiatik dabilen Dbuseko autobus hibridoa hiri garraio iraunkorraren beste adibide garbia da. Seriean montatutako motor hibrido bati esker, MAN etxeak garatutako autobus honek %30 erregai gutxiago kontsumitzen du eta, horrekin batera, ingurumenera igorritako CO2 kantitateak murriztu ere bai. Autobus hibridoak gelditzeko eta abiarazteko duen sistema automatikoak erregai kontsumoa eta igorpenak murriztea ahalbidetzen du.

Konpainiaren instalazioak ere energia berriztagarrien erabileraren beste adibide on bat dira, 2008az geroztiz Kotxetegietan 180 panel fotovoltaiko jarrita daudelako eta panel horiekin eguratsera 34.000 kg CO2 gutxiago igortzen direlako.

Dbus eta Donostia erreferentzia bihurtu dira munduan, ingurumena errespetatzen duten neurriak ezartzeari dagokionez. Konpromiso hori, gainera, orain dela gutxi saritua izan da, hain zuzen ere Gasteizen irailean egin den Civitas Kongresuan, non Donostiak eta Dbusek 2012. Urteko Hiria izeneko Civitas Saria eskuratu baitute duten hiri garraio iraunkor bikainagatik.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin

Zazpigarren urtez, Dbusek bat egiten du Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna datorren igandean, azaroak 25, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, Emakumearen Aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbus-ek saria eskuratu du administrazioaren web orririk hoberena izateagatik

Dbusen www.dbus.eus webguneak Gipuzkoako Administrazioaren webgune onenaren saria jaso zuen atzo Irungo Ficoba erakustazokan ospatu zen sari banaketa ekitaldian.

Sarietara 400 webgune baino gehiago aurkeztu ziren, Dbusen webgunea izanik Administrazioaren webgune onenaren kategorian hiru finalistetako bat.

Internet esparruko epaimahai profesional batek webgunearen hainbat alderdi baloratu zituen, hala nola berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, social medien erabilera eta baliagarritasuna, erabiltzaileen itxaropen eta beharrei gehien hurbiltzen zaien web orria zehazteko, eta hautatua www.dbus.eus izan da.

Dbusen webguneak, Dbusen sare sozial ezberdinekin, non Twitter, Facebook eta Youtube aurkitzen diren, eta erabiltzailearekin interakzioan aritzeko bateko eta besteko kanalekin batera, informatzeaz gainera, donostiarrengana gehiago hurbiltzeko aukera eman nahi du. Egunero 2.000 erabiltzaile inguru dituelarik, zalantzarik gabe, web orria erreferentzia da hirian autobusez mugitu ohi diren herritar guztientzat.

Webgunea sortu zenetik, garraio publikoaren erabiltzaileen aldetik oso onarpen zabala izan duten hainbat erreminta gehitu zaizkio, besteak beste autobusaren helduera informazioa eta autobusa erabiltzearen ondorioz CO2 aurrezpenaren kalkulua. Mugikorrerako bertsioan gainera, erabiltzailearen geltoki gogokoenak gehitzeko aukera eta errealitate areagotua jarri dira martxan.

Sariak orain arte ezarritako bideari jarraitzearen garrantzia azpimarratzen du, egunez egun Konpainiaren zerbitzuak hobetuz eta herritarren eguneroko bizimoduaren parte izanik. Horregatik, donostiar guztiei eskerrak eman dizkiegu Dbusengan jarritako konfiantzagatik, eta egiten dugun guztian beti kalitatea bilarazten digutelako.

Irakurri