Dbusek autobusa bultzatu nahi du belaunaldi desberdineko pertsonen arteko elkarbizitzarako leku gisa, eta horretarako abian jarri du “Laguntzaileak” kanpaina, gazteen zein pertsona helduen partaidetzarekin. Donostiako Udalak Goazen Donostia estrategia bultzatu du, gure hiria eta Dbuseko autobusak elkargune eta elkarbizitzarako leku lagunkoiak izan daitezen, eta kanpaina hau estrategia horren barruan kokatzen da.
“Dbus, batzen gaituen linea”
“Dbus, batzen gaituen linea” leloarekin, adin desberdineko erabiltzeak inplikatzea bilatzen du “Laguntzaileak” kanpainak. Zentzu horretan, Dbusen bidaiatzen duten adineko pertsonei lagundu eta aholkuak emateko asmoarekin, Easo Politeknikoan Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta izeneko prestakuntza zikloa egiten ari diren 40 ikasle hiru egunetan arituko dira (maiatzaren 15, 16 eta 17an) geltokietako informazioa ulertzeko edo autobusean bidaiatzeko zailtasunak eduki ditzaketen pertsonei laguntza eskaintzen eta haiei lagun egiten. Helburua da belaunaldien arteko elkartasuna sustatzea eta adineko pertsonei autobusean erosoago eta seguruago bidaiatu ahal izateko behar dituzten tresnak ematea.
Kanpainarekin, halaber, gazteen inplikazioa bilatzen da, konturatu daitezen beste pertsona batzuek agian beren laguntza eta enpatia behar dituztela eta keinu txikiekin beste pertsona horiei lagundu ahal dietela bidaia atseginago egiten. Kanpaina jarraitzeko asmoarekin prestatu da, eta beste erabiltzaile batzuentzat ere baliagarria izan daiteke, gomendio eta informazio praktikoak emango baitzaizkie, errespetuz eta elkartasunez jokatzea garrantzitsua dela gogorarazteko. Azken finean, Dbuseko lineak geure helmugarekin elkartzen gaituzten lineak dira, baina gainerako bidaiarekin ere elkartzen gaituzte. Leku bat, non Donostiarrak hurbil dauden, elkar ulertzen duten eta elkarrekin bizi diren, eta linea bat, zeinarekin hiriak aurrera egiten duen.
Laguntzailearen figura
“Laguntzaile” arituko diren Easo Politeknikoko 40 ikasle binaka joango dira autobusetan, eta laguntza euskaraz zein gaztelaniaz emango dute. Dbuseko bidaiarientzat interesgarri izan daiteken informazio praktikoa ere emango dute.
– Geltokietan: informazio panelak eta markesinetako informazioa interpretatzen eta ulertzen lagunduko dute, eta aholkuak ere emango dituzte, esaterako autobusera igotzeko eta jaisteko edo garraio txartela eskura edukitzeko, autobusera azkarrago sartzeko.
– Autobusean: erreserbatuta dauden eserlekuen erabilera azalduko dute, bai eta autobusen pantailetan hurrengo geldialdia abisatzeko sistema, barren eta eusteko elementuen erabilera ere, besteak beste.
Ikasleak identifikatuta joango dira. Kanpainaren materiala eramango dute eta bidaiariei esku-orriak emango dizkiete, aholkuekin. Kanpainarekin lortu nahi da, baita ere, gazteak konturatzea zein garrantzitsua den ahal duten neurrian Donostia eta bertako garraio publikoa adin guztietako jendearentzat lagunkoiagoak, seguruagoak eta erosoagoak izaten laguntzea eta giro atsegina eta kolaboratzailea sustatzea.
Osagarri gisa, kanpaina baditu beste euskarri batzuk, hala nola autobus bateko errotulazioa, markesinetako kartelak, autobusen barruko pantailetako mezuak, sare sozialetako edukiak eta, nobedade moduan, informazio praktikoa jasotzen duten biniloak markesinetako kristaletan.
Garraio publikoa sustatzeko eta autobusaren barruan errespetua bultzatzen laguntzeko Dbusek aurretik abian jarri dituen kanpainei jarraipena eman nahi dio kanpaina honek, Dbusen bidaiatzea esperientzia atsegina izan dadin pertsona guztientzat.