Author: Esti

Haurrentzako XIII. marrazki lehiaketa “Dbus eta Gabonak”

Dbusek eta San Martin Azokak 2019ko “Dbus eta Gabonak” haurren marrazketa lehiaketa antolatu dute. Oraingoa hamahirugarren edizioa da eta aurreko urteetan arrakasta handia izan du 13 urtetik beherako haurren artean. 

Sormena bultzatzeaz gain, lehiaketarekin haurrei Donostian garraio publikoa erabiltzearen garrantzia transmititu nahi zaie, hiri-espazioen jasangarritasuna eta hiritarren bizi kalitatea bermatzeko. Izan ere, mugikortasuna hobetzeko garraio publikoaren erabilera ezinbestekoa izaten da Gabonetan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta

Marrazkiak FNACeko erakusmahaian utziko dira (San Martin Azoka) edo Dbusen (Fernando Sasiain 7 kalea), eta parte hartzailearen datuak idatzi beharko dira atzealdean: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen (pdf-a).

Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2011n edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2007an, 2008an, 2009an edo 2010ean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2019ko azaroaren 15a izango da.

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2020ko 6 hilabetetan + LENOVO 10” Tableta.
  • Bigarren saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2020ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 9 bat-bateko kamera + papera.
  • Hirugarren saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2020ko 3 hilabetetan + Liburu sorta eta idazketarako sorta.
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) Diploma bana jasoko dute.

Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 14an, larunbata, goizeko 12:00etan egingo da San Martin Azokan.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu hemen: https://labur.eus/pAWK7

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbus eta San Martin Azokaren webguneetan azalduko dira.https://labur.eus/pAWK7 Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Legezko turoreen baimenaren formularioa hemen (pdf-a).

Dbusen Pribatutasun Politika hemen: https://labur.eus/pAWK7

Irakurri

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 10ean, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, ostegunean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Erretinosi Pigmentarioaren Egunarekin

Irailaren 29an, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei  babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.

Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

San Bartolome 10 geltokia bertan behera geratuko da

Irailaren 24tik aurrera, San Bartolomeko errepidea norabide bakarrekoa izango da. Hori dela eta 19 Aiete – Bera Bera, 31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2 Aiete-Bera Bera lineek euren ibilbide eta geltokiak aldatuko dituzte.

Aieteranzko norabidean, San Bartolome 10 geltokia betirako bertan-behera geratuko da, behin-behinean Urbieta 38-ra lekualdatuz (23-32-36 lineak). Lanak amaitu ostean behin-betiko geltokia Larramendi kalean ezarriko da. 

Irakurri

Dbus, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Jardunaldietan partaide

CAPBren mugaz gaindiko Lankidetza Estrategiaren lanketaren esparruan, pasa den ostiralean, irailak 20, Dbuseko zuzendariordeak, Javier Vallejok,  “Lurralde Irisgarritasunak eta Mugikortasunak” izeneko jardunaldietan parte hartu zuen, Baionan, eta bertan E-MOBASK proiektu europarra aurkeztu zuen. 

E-MOBASK proiektuak garraio publikoa hobetzea bilatzen du, mugaz gaindiko eremuan garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta bultzatzeko, garraioa errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko, ibilgailu pribatuaren aurretik.

Ticketing sistemen interoperabilitatea eta integrazioa da EMOBASK proiektuaren neurri izarra. Sistemak Gipuzkoako eta Baionako herritarrei aukera ematen die beren ohiko garraio txartela erabiliz bidaiatzeko eta Dbuseko autobusetan bidaia EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko. Hauek dira neurri hori babesten duten hainbat ekintza eta baliabide: GGLAren eta SMPBAren arteko azterlan bat eta akordio bat inteoperabilitatearen baldintzak bilduta (tarifak, baldintza teknologikoak, konfidentzialtasuna, etab.); ticketingaren interoperabilitateaz baliatzeko azalpen bideoak; eta banku txartelekin kontakturik gabeko ordaintzen uzten duten makinak.

E-MOBASKek, halaber, hiri garraioa kudeatzen duten mugaz gaindiko erakunde bien arteko lankidetza iraunkorra ezartzea ahalbidetzen du, beren ibilgailuen floten trantsizio energetikoari batera ekiteko eta mugaz gaindi beren inpaktua optimizatzeko. Proiektuaren funtsezko helburua lortzen laguntzen duen neurri garrantzitsua da.

E-MOBASKen funtsa den eta mugaz gaindi garraio publikoa erabiltzen laguntzen duen beste neurri bat da eremuko biztanleei eta bisitariei informazio eskuragarriagoa ematea tokiko eta mugaz gaindiko garraio publikoaren gainean. Hauek dira informazio sistema hobeak lortzeko planteatu diren ekintzetako batzuk: premien identifikazioa eta hobekuntza plana; mugaz gaindiko informazioaren proiektu pilotuak, bereziki turistentzat eta ekitaldi handietarako; geltokietako eta garraiobideen barruko informazio sistemen hobekuntza (ibilbideak, ordutegiak, gertakariak, ticketing, etab.) eta informazioa hiru hizkuntzatan ematea (gaztelania/euskara/frantsesa).

Dbusek, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) eta Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour erakundeak (SMPBA) eratutako partzuergoak bultzatzen du E-MOBASK proiektua. Proiektuaren jarduera guztietan beharrezkoak diren eskumen guztiak lurralde bietan edukitzeko diseinatu da partzuergoa. Hauek dira eskumen horiek: ticketinga, energi efizientzia eta bidaiarientzako informazioa.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du E-MOBASK proiektuaren %65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Proiektuak 3 urteko iraupena dauka, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte eta ekintzak Donostia-Irun-Baiona korridorean egiten dira.

 

Irakurri

Ikastetxeetan sensibilizazio jarduerak Europako Mugikortasun Astearen barnean

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta aurten antolatu diren jardueren barruan, Dbusek ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Ekimena Mahi-Mahi by Askora proiektuaren barnean garatu da, jangela garaian haurren esperientzian oinarritzen dena hain zuzen ere.

 

Jarduera irailaren  20an egin da Jesuitak ikastetxean, non lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei tailerrak eman zaizkien. Tailer horietan, garraio publikoak dituen abantailak landu dira, bai eta iraunkortasunaren, osasunaren, gune publikoen eta diruaren aldetik dituen onurak ere, eta horretarako gogoeta egin dezaten eta erabakiak modu arduratsuan hartzen ikasi dezaten jarduerak planteatu zaizkie.

 

Irakurri

“Jar zaitez nire lekuan” jarduerak zailtasun sentsorialak esperimentatzeko aukera emango digu enpatia bultzatzeko

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak “Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduera antolatu du hainbat erakunderekin elkarlanean. 

Bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko eta pertsonen hainbat mugapen ikusarazteko, esaterako, mugitzeko zailtasunak, ikusmen urritasuna, etab.

“Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako ikusmenaren mugapen gradu desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoen bitartez edo mugikortasunerako laguntza teknikoekin. Itsu-zakurren erakustaldia ere egingo da bertan. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea.  Jardueran, mugikortasun arazoak dituzte pertsonekin edo aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten elkarte eta erakunde batzuek hartuko dute parte, hala nola Zenta, Begisare, ONCE eta Elkartu.

 

Irakurri