Author: Esti

Dbus eta Deustoko ikasleak elkarlanean autobus barruko giza harremanak hobetzeko estrategiak lantzen

Dbus eta Deusto Business Schoolen Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra (MUMA) egiten ari diren ikasleak elkarrekin aritu dira marketin erlazionaleko estrategiak lantzen, Donostiako autobus zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen esperientzia hobetu ahal izateko asmoz. Lana pasa den irailean hasi zen, Masterreko irakasle Alazne Mujika Alberdiren ekimenez, eta azken hilabete hauetan masterreko ikasleek egoeraren diagnostiko bat egin dute, eta egoera hobetzeko proposamen bat planteatu ere egin dute.  

Abiapuntuko premisa izanik Dbus “Pertsonak daramatzaten eta pertsonekin lan egiten duten pertsonek” osatuta dagoela, autobusean ezartzen diren giza harremanak izan dira aztertu beharreko puntuetako bat. Ikasleei planteatutako erronka, beraz, harremanak maila guztietan humanizatzea izan da, gidariaren eta erabiltzailearen arteko harremana bereziki azpimarratuta. Funtsezko alderdia da erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, eta Dbusek urteak daramatza hori lantzen, bai gidariei prestakuntza berezia emanez, bai bidaiariei zuzendutako kanpainen bitartez.

Hilabete hauetan Dbuseko komunikazio plataforma guztietan dauden datuak eta informazioa aztertzen aritu ondoren, Deusto Business Schooleko ikasleek hainbat proposamen aurkeztu dituzte jardunaldi batean, non Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek eta Konpainiaren Marketin arloko arduradunek parte hartu baitute. Proposamenak egindako diagnostikoan oinarrituta daude, izan ere, diagnostikoan premia nagusiak identifikatu dituzte.

Horretarako, ikasleek Konpainiaren filosofia korporatiboaren balioak identifikatu dituzte, eta beraiek proposatutako ekintza guztiak balio horiekin bat datoz.

Testuinguru honetan eta egoeraren diagnostiko honetatik abiatuta, talde bakoitzak bere balio proposamena aurkeztu du, erabiltzaileen esperientzia hobetzera zuzendutako ekintza eta kanpaina batzuetan oinarrituta. Proposamenen barruan daude, esaterako, prestakuntza ekintzak, sentsibilizazio kanpainak eta pertsonalizazio ekintzak, harremanak hurbilagoak eta humanoagoak izatea lortzeko. Seguru gaude gogoeta horrek etorkizuneko estrategietarako balioko duela, ideia freskoz eta dibertigarriz beteta baitago.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Eguna astelehenean, azaroaren 25a, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Horregatik, astelehenean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbusek bat egingo du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, igandean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. 

Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainarekin lotutako kartela eramango dute igandean egun osoan zehar.

Irakurri

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Bihar, ostirala, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdetik etorritakoen bisita hartu du Dbus-ek bere instalazioetan

E-MOBASK mugaz gaindiko proiektu europarraren baitan, Dbuseko teknikariak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko teknikariak Kotxetegien instalazioetan elkartu dira mugikortasuneko esperientziak partekatzeko eta erronka komunak aztertzeko.

Bisita horretan, Dbusek azken 15 urteetan enpresak egin dituen aurrerapenen berri eman die. Besteak beste, zerbitzuan egindako hobekuntzak, ezarri diren teknologiak, lortu diren emaitzak eta jaso diren aitortzak jakinarazi dizkie, eta Donostian laster zabalduko diren proiektuen gainean ere hitz egin die. 

Mugaz gaindiko lurraldean mugikortasunaren alorrean dituzten erronkak ere aztertu dituzte erakunde bietako teknikariek, gai hori ere bada-eta Dbusek Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin eta Euskal Hirigune Elkargoaren Mugikortasun Sindikatuarekin batera garatzen ari den E-MOBASK Proiektuko aztergaia. Gaur egun lurraldeko helburuetako bat da garraio publikoaren erabilera bultzatzea ibilgailu pribatuaren erabileraren aurretik eta herritarrek mugikortasunari lotuta dituzten ohiturak aldatzea mugikortasun iraunkorrago baterantz.

Era berean, erakunde biek erakutsi dute elkarrekin aritzeko prest daudela mugikortasuneko hobekuntzak eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta errazteko asmoz etorkizunean egon daitezkeen proiektu europarretan.   

Irakurri

Dbusek bere garapen estrategia aurkeztu du mugikortasun iraunkorrari buruzko jardunaldi batean

 “Garraio publikoko sistema arrakastatsu baten gakoak” izenburuarekin, Dbusek Donostiako hiri garraioan inplementatutako soluziorik berritzaileenak eta horri lotuta eduki duen esperientzia ezagutarazi ditu, Titsa operadoreak (Tenerifeko Hiri arteko Garraioak) egun hauetan Tenerifen antolatu duen mugikortasun iraunkorraren gaineko jardunaldian.

Beste hiri batzuetako operadoreak, esaterako, Gasteizkoa, Valentziakoa edo Las Palmasekoa ondoan zituela, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek Dbusen elementu bereizgarriak aurkeztu ditu, hau da, sektoreko empresa erreferentea izatea, erabilera indize altua eta abiadura komertzial handia (17,5 km/h) edukitzea eta erabiltzaileen aldetik oso ondo baloratuta egotea ahalbidetzen dioten elementuak aurkeztu ditu. Garraio enpresarik zaharrenetakoa izatetik, azken urteetan Dbusek aurrera egin eta hiri mugikortasuna kudeatzen duen enpresa izatera igaro da. 

Jardunaldian, Dbusek azpimarratu ditu tarifa sistema integrala eta Gipuzkoako Mugi, Arabako Bat eta Bizkaiko Barik garraio txartelen interoperabilitatea; izan ere, horri esker ordainketa sistemak erosoak eta praktikoak dira erabiltzaileentzat. Horri lotuta, azken urteetan berrikuntza teknologiko ugari inplementatu dira, baliabideak optimizatzeko, benetako premietara egokitutako garraio sare bat diseinatzeko eta garraio publikora iristea errazteko, ordainketa sistemetan trabak ezabatuz.

Kontakturik gabeko EMV banku txartelen bidez ordaintzeko sistema da aurkeztutako beste ticketing sistema bat. 2017az geroztik hainbat lineatan martxan dago eta datozen hiletan Dbuseko linea guztietara zabalduko da.

BRT sistema (Bus Rapid Transit) da aurkezpenean aztertutako beste puntu bat. Sistema hori linearik erabilienetako bitan dauka Dbusek  (5 eta 28 lineak), eta azkar, eroso eta eraginkortasunez garraiatuko duten kalitate handiko autobusen sistema bat da. Linea horiek, gainera, Aenorren UNE-EN 13816 ziurtagiria daukate, zeinak lineen zerbitzuaren kalitatearen aitortzen baitu. Zerbitzua beste inplementazio teknologikoekin indartu da, hala nola itsuendako audio sistemarekin edo zerbitzua denbora errealean geltokietan dagoen erabiltzaile kopurura egokitzen uzten duen sistemarekin. Ezarri diren eta erabiltzaileek ondo hartu dituzten azken neurrietako bat da gaueko zerbitzuetako eskaripeko geldialdien sistema, zeinarekin ibilbidearen geltoki ofizial jakin batzuen artean jaistea ahalbidetzen dien emakumeei eta 18 urtetik beherako pertsonei.   

Aurkezpenean, Igor Gonzalezek Dbizi proiektua ere azaldu du. Proiektu horren bitartez, Donostiako Udalak Dbusi agindu dio bizikleta publikoaren sistemaren kudeaketa, sistemaren funtzionamendua hobetzeko eta bizikletaren erabilera sustatzeko, garraio publikoko beste modu batzuen osagarri gisa. Linea honetan, garraio iraunkorraren bultzada da Dbusen lehentasunetako bat, elektromugikortasunean empresa aitzindaria baita eta 2014an Europan fabrikatutako lehen autobus %100 elektrikoa jarri baitzuen zerbitzuan. Gaur egun, Dbusek flotarik iraunkorrenetako  bat dauka, 12 metroko autobusen %50 elektrikoak edo hibridoak dira-eta. Ildo horretan, 17 linean BEI sistema bat (Bus Elektriko Adimenduna) ezartzeko lanean ari da Dbus, %100 elektrikoak diren autobus artikulatuekin funtzionatzeko.  

Bukatzeko, Igor Gonzalezek enpresaren konpromiso soziala edo gizartearen balioekin duen konpromisoa azpimarratu du, hainbat elkarterekin duen harremanean eta kausa sozialen alde egindakoan eratu baita.  Dbusek garrantzi berezia ematen dio, halaber, fidagarritasuna eta sinisgarritasuna sortzeari, tokiko komunikabideekin eta herritarrekin harremana zuzena edukiz, enpatia sustatzeko eta gidariaren irudia indartzeko kanpainen bitartez.

 

Irakurri